Gobernu eta ordezkaritza organoetako kideek jaso al dezakete ordainsaririk beren kargua egikaritzeagatik?
Bai, hala aurreikusi badute estatutuetan.
Batzar Nagusiak erabakiko du ordainsarien zenbatekoa, iraupena eta ordainsariari lotutako beste guztia, eta hori guztia urteko kontuetan islatu behar da.
Orobat, Batzar Nagusiak ordezkaritza- eta gobernu- organoetako kideei zein beste edozein elkartekideri dietak eta froga daitezkeen gastuak ordaintzea erabaki dezake, eta ez da beharrezkoa aukera hori estatutuetan berariaz jasota egotea.
Estatutuetan zehazten diren baldintzetan eta moduan, ordezkaritza- eta gobernu-organoetako kideek ordainsari egokia jaso ahal izango dute, organo horietako kide izate hutsagatik dagozkien eginkizunez bestelako zerbitzuak egiteagatik.