Fundazio batek gauza al dezake jarduera ekonomikorik?
Bai, baldin eta fundazioaren helburuekin loturarik badu, fundazioaren helburuen osagarri bada edo helburu horiei erants badakizkieke jarduera ekonomiko horien xedeak.
Gainerakoan, sozietateen bidez gauzatu beharko dituzte jarduera ekonomikoak fundazioek –gizarte-ekonomiako sozietateak barne–. Hori egin ahal izateko, sozietateko bazkideen erantzukizuna mugatua izan behar da.
Babeslaritzari jakinarazi behar zaizkio jarduera horiek.