Gobernantza, Administrazio Digital eta Autogobernu Saila

Elkartea desegin ondoren nola erabili behar da soberan den ondarea?

Sobera den ondarea likidazio-balantzearen ondoren geratzen diren ondasun-eskubide guztiek osatuko dute, eta estatutuetan aurreikusita dauden erabileretarako edo irabazi-asmorik gabeko erakunde publiko edo pribatuentzat erabiliko da, Batzar Nagusiak erabakiko duen eran.

Estatutuetan edo desegite-erabakian ez bada zehatz eta banakatuta adierazten zein erakundek jasoko duen geldikina, elkarte edo irabazi-asmorik gabeko beste erakunde jakin batzuei esleituko zaie hura, hau da, elkartearen xede berberak edo antzekoak dituzten eta xede horiek desegin den elkartearen udalerri berean, lurralde historiko berean edo Autonomia Erkidegoan betetzen dituztenei.