Gobernantza, Administrazio Digital eta Autogobernu Saila

Xedatze- eta kargatze-egintzak

Deskribapena


Fundazio baten gobernu organoak haserako ondarea osatzen duten ondasun edo eskubideen gaineko erabiltze edo zergapetze-egintzak egitea erabakitzen badu, helburuak zuzen-zuzenean betetzeko diren ondasunen gaineko erabiltze edo zergapetze-egintzak burutzen badituzte, edota fundazioak azken urtean izan duen balantzearen aktiboaren % 20 baino gehiagoko balioa duten ondasun edo eskubideen gaineko erabiltze edo zergapetze-egintzak burutzen badituzte, Babeslaritzari jakinarazi beharko dizkiote. Jakinarazteko epea 20 egunekoa izango da, aipatu egintzak formalizatzen direnetik zenbatzen hasita.

Fundazioaren gobernu-organoak honako dokumentuak aurkeztu beharko dizkio Babeslaritzari:

  • Erabiltze edo zergapetze-egintzak egiaztatzeko dokumentuak.
  • Patronatuaren ziurtagiria: erabiltze edo zergapetze-egintzak burutzeko erabakia jasoko du.
  • Azalpen memoria: bertan egintza egiteko arrazoiak eta helburuak adieraziko dira, eta espresuki egintza horiek burutzeko fundazioaren ekonomia bideragarritasunean eduki dezakeen eragina aztertu beharko da.

 
Ekainaren 2ko Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioei buruzko 9/2016 legea indarrean sartu zenetik, fundazioek egindako xedatze- eta kargatze-egintzen jakinarazpena burutzeko, legean ezarritakoa jarraituz, 26.artikuluan adierazitako “erantzukizun adierazpena” aurkeztu beharko diote Euskal Autonomia Erkidegoko Babeslaritzari.

 

Xedatze- eta kargatze-egintzak


Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Babesletzari jakinarazi beharko dizkio fundazioak beraren ondarea osatzen duten ondasun edo eskubideen kostu bidezko edo doako xedatze-egintzak, baita kargatze-egintzak ere. Honako hauek, hain zuzen:

  1. Ondare-zuzkidura osatzen duten ondasun edo eskubideei buruzkoak edota fundazioaren helburuak betetzearekin zuzenean lotuta daudenei buruzkoak.
  2. Zuzkidura alde batera utzita, fundazioaren ondarearen zati bat xedatzeko edo kargatzeko direnak, baldin eta onetsitako azken balantzearen arabera fundazioaren aktiboaren % 20 gainditzen badute, kontu-ikuskapena aurkeztera behartuta dauden fundazioen kasuan, eta % 40 gainerako fundazioenean.

 

  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.

Beste tramite batzuk