Gobernantza Publiko eta Autogobernu Saila

Euskadiko Fundazioen Babeslaritzak diru sarrerak fundazioaren helburuetara bideratzeko betebeharra betetzeari eta administrazio gastuei mugak jartzeari buruzko gida aurkeztu du

Argitalpen-data: 

Jardunaldia Olatz Garamendi Gobernantza Publiko eta Autogobernu Sailburuak ireki du

Toki Administrazioekiko Harremanetarako eta Administrazio Erregistroetako zuzendaritza

Prestakuntza jardunaldi berri bat antolatu du Eusko Jaurlaritzak Fundazioen Euskal Konfederazioarekin (FUNKO) elkarlanean

Toki Administrazioekiko Harremanetarako eta Administrazio Erregistroetako zuzendaritzak prestakuntza jardunaldia egin du asteazken honetan, ekainaren 16an, era telematikoan, Fundazioen Euskal Konfederazioarekin (FUNKO) elkarlean. Jardunaldia Olatz Garamendi Gobernantza Publiko eta Autogobernu Sailburuak ireki du, eta euskal fundazioen 120 ordezkari inguru bildu dira.

Bertan, diru sarrerak fundazioaren helburuetara bideratzeko betebeharra betetzeari eta administrazio gastuei mugak jartzeari buruzko gida aurkeztu da.

GIDA (PDF, 1 MB) (leiho berri batean irekitzen da)