Akarregi-Ergobia tartean, Urumea ibaiaren uholdeetatik babesteko proiektua

Next funtsen eta berreskuratze, eraldaketa eta erresilientzia planaren logoak

Proiektu honen xedea da Ibaiondotik (Akarregiko meandrotik ibaian gora) Ergobiako zubira doan tartean Urumea ibaiaren uholdeetatik babesteko obrak egikaritzea. Lanok Ergobiako zubiaren ahalmen hidraulikoa hobetzera datoz, azpiegitura honetatik ibaian gora zein behera plataforma bat sortuz uholdeetako urak ezker ertzera bideratzeko zubiaren hirugarren begira. Plataforma hau ibaian behera 210 metrora handituko da.

Ibaian gora ibilgua 20 metro zabaltzea proposatzen da, eskuin ertzetik, eta horrekin batera plataforma bat sortzea kota altuxeago batera lur-muino batekin amaituko litzatekeena Txalaka Paseoa babesteko. Akarregiko meandroan ebakidura erdilehorra sortzea proposatzen da, bigarren ibilgu bat balitz bezala, ibaiaren emaria bideatzeko uholde badago. Berreskuratze, Eraldaketa eta Erresilientzia Planaren esparruan. - Europar Batasunak finantzatua – NextGenerationEU

Akarregiko lanen planoa

Agiriak

Geolokalizazioa

Azken aldaketako data: