[2.2.] - Emaitzak helburu dituzten Aurrekontu Estrategikoak

Erakundea:
Gobernantza, Administrazio Digitala eta Autogobernua
Organoa:
Herritarrak Hartzeko eta Zerbitzu Digitaletako Zuzendaritza
Egoera:
Proiektua aribidean

Helburuak

  1. Gobernu-ekintzarako ekonomia- eta aurrekontu-esparrua lantzea
  2. Politika publikoen estrategiari eta garapenari buruzko dokumentua lantzea
  3. Aurrekontuak egiteko, izapidetzeko eta onartzeko prozedura berrikustea eta hobetzea, horiek hobetzeko, arintzeko eta plangintza estrategikoan sartzeko

Atxikitzen zaion plana

Eremua

Legegintzaldi honetarako Gobernu Programak bere egiten du administrazio ireki, garden eta efikazerako konpromisoa, eta finantza publikoen kudeaketa arduratsua, honako printzipio gidari hauek aipatuz:

  • Eusko Jaurlaritzaren eta euskal erakunde guztien kudeaketa ekonomikoak zorroztasun eta erantzukizun printzipioari jarraitu behar dio. Beharrezkoa da finantzen saneamendua eta aurrekontu-orekaren helburuekiko konpromisoari eustea, jasangarritasun ekonomikoaren berme direlako. Erantzukizun-printzipioan oinarrituta, Europako politika berri bat nahi dugu, modu orekatuagoan uztartzeko, alde batetik, defizit publikoaren kontrola, eta, bestetik, enplegua sortzeko ezinbestekoak diren ekonomia berraktibatzeko neurriak.
  • Pertsonen oinarrizko beharrekiko sentiberatasunak eta konpromisoak izan behar dira, aurrerantzean ere, erakunde publikoen ekintzaren funtsezko printzipioa. Funtsezko zerbitzu publikoak eta gizarte politikak bermatzea da Euskadiko kohesioa eta bizi-kalitatea oinarritzeko ardatza. Kalitatezko hazkunde ekonomikoaren alde gaude, baina desberdintasuna areagotu gabe. Ildo horretatik, kontu publikoak bateratu, eta ekonomian eta aurrekontuetan zorrotz jokatuko da, kalterik egin gabe gure ongizate mailari, funtsezko zerbitzu publikoei eta ekonomia produktiboaren eta hazkundearen bultzadari.
  • Gardentasuna, efikazia, parte-hartzea eta emaitzak ebaluatzea oinarri izango dituen administrazio kultura berri baten zutabeak eraiki nahi ditugu. (...).

PEGIP 2020ren programazio-helburua, beraz, Administrazioa eraldatzea da jarraian zehazten diren premia publikoei erantzungo dien antolamendu publiko baterantz joateko. Hauek dira premia publikoak:

  • Politika eta zerbitzu publikoak era instituzionalizatuan planifikatzea eta ebaluatzea, eta sistematikoki eta aldian behin haien emaitzen kontuak ematea
  • Zerbitzu publiko eraginkorrak, baliabide publikoak zentzuz eta neurrian banatuz eta erabiliz, datuetan oinarritutako kudeaketa-sistemen bidez administrazio-jardunaren jarraipena eta ebaluazioa egin ahal izateko

Horretarako, ekonomiari eta aurrekontuei lotutako plangintzak ezinbestean eman izan behar ditu emaitzak eta eragina herritarren beharrizanetan, plangintza estrategiko adimentsuaren helburuak ezartzeko oinarriak baitira azken beharrizan hauek (2.1 proiektua).

Ardatz honetan aurkeztutako hiru proiektuek politika publikoen plangintza estrategikoa, aurrekontuak eta ebaluazioa integratzen dituzte..Beraz, aurrekontuak emaitzetara bideratuta egitea kudeaketa-ziklo baten barruan txertatzen da; lehen urratsa estrategia, politikak eta lehentasunak diseinatzea da, aurrekontua prestatzea eta politika horiek gauzatzea dator ondoren, ebaluazioa egiten da ondotik, politika horiek hobetzeko, eta berriz ekiten zaio zikloari.

Hauek dira aurrekontuen gobernantza onaren funtsezko printzipioak:

1) politika fiskalaren jasangarritasuna eta egonkortasuna

2) aurrekontuak Jaurlaritzaren lehentasun estrategikoekin eta helburuekin lerrokatzea

3) aurrekontu-alternatibei buruzko gardentasuna eta eztabaida informatua eta partaidetzakoa

Aurrekontuen erregulazioak, Europan eta Espainian, eskatzen dio administrazio bakoitzari beraien urteko aurrekontuak epe ertaineko agertoki batean kokatzea, non bistaratzen den aurrekontu-egonkortasunari eta finantza-jasangarritasunari buruzko araudia betetzeko erabiltzen den estrategia fiskala. Hori dela eta, oraingo legegintzaldirako gobernu-programak bere gain hartzen du, 51. konpromisoan, finantza publikoen kudeaketa arduratsua: “Aurrekontu-politika zorroztasunean eta jasangarritasunean oinarritzen dela eta defizit publikoaren helburua betetzen duela zaindu”.

Horretarako, epe ertainera aurreikusitako eszenategi makroekonomikoarekin batera, zeinak neurri handi batean baldintzatzen baitu sarrera eta gastuen maila, gastuaren arlo funtzional garrantzitsuenen joerak berrikusi beharra dago, haiek zehazten baitute gastuaren eszenategia, Jaurlaritzaren beste helburu batzuekin batera. Bereziki aztertu behar dira aurrekontu-egonkortasunaren eta finantza-jasangarritasunaren alorreko konpromisoak betetzeari begira aurrekontuen eszenategiaren bideragarritasuna eta koherentzia baldintzatu ditzaketen sarreren eta gastuen tentsioak, zeren konpromiso horietan funtsezkoa baita defizit publikoa eta zor-maila murriztea.

Jaurlaritzaren ekintzaren eta konpromisoen arteko koherentzia aurrekontuetan islatzen da, haiek baitira baliabide publikoak zuzenean kudeatzeko tresna. Aurrekontu estrategikoek, esplizituki, esleitutako baliabideak lortu nahi diren emaitzekin lotzen dituzte. Aurrekontu-programek plangintza estrategikoari erantzun behar diote, Gobernuaren helburuekin koherente izanez. Aurrekontutik bereizitako plan estrategiko batek ez du zentzurik, ez eta orientazio estrategikorik gabeko aurrekontu batek ere.

Bestalde, ikusirik politika publikoek ezartzerakoan dinamika kontinuistak baliatu ohi direla, beharrezkoa da aztertzea eta baloratzea ea politika horiek benetan egokiak diren ala ez, haiekin jarraitu edo berrikusi behar ote diren, eta eztabaida-esparru batean kokatu planteatzen diren erronkei behar bezala erantzuteko aurrekontu-alternatibak eman beharra.

Parte-hartzaileak eta eragileak

  • Ekonomia eta Plangintza Zuzendaritza
  • Erakunde Harremanen Sailburuordetza
  • Zerbitzuen Zuzendaritza
  • Herritarrak Hartzeko eta Administrazioa Berritzeko eta Hobetzeko Zuzendaritza
  • Koordinazio Zuzendaritza
  • Aurrekontuen Zuzendaritza
  • Kontrol Ekonomikoko Bulegoa
  • EJIE

Proiektua burutzeko aurreikusi den epea

2018/01/01 - 2020/12/31

Burutu gabeko mugarri / produktuak

Fase Hasiera data Amaiera data Egoera
2018ko politika publikoen estrategia eta garapena Hasita
Ekonomiaren eta aurrekontuaren 2018ko esparrua Hasi gabe
2019ko politika publikoen estrategia eta garapena Hasi gabe
Ekonomiaren eta aurrekontuaren 2019ko esparrua Hasi gabe
2020ko politika publikoen estrategia eta garapena Hasi gabe
Ekonomiaren eta aurrekontuaren 2020ko esparrua Hasi gabe
"Emaitzak helburu dituzten aurrekontuak? izeneko prozesuaren protokoloa Hasi gabe

Lortutako mugarri / produktuak

Fase Hasiera data Amaiera data Egoera
Proiektuaren abiaraztea, diseinua eta hasierako aldaketen kudeaketa Amaituta

Azken aldaketako data: