[10.3.] - Administrazio Orokorreko eta haren erakunde autonomoetako Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako Plana betearaztea

Erakunde:
Gobernantza Publikoa eta Autogobernua
Organoa:
Herritarrak Hartzeko eta Administrazioa Berritzeko eta Hobetzeko Zuzendaritza
Egoera:
Proiektua aribidean

Helburuak

Helburu orokorrak:

Tratu- eta aukera-berdintasunaren printzipioa benetan aplikatzen dela zaintzea, EAEko Administrazio Orokorrean erakunde eta giza baliabideen politika zuzenduko duen printzipio estrategiko bihurtuz.

6 jardute-ardatz ezartzen dira: Antolaketaren kultura, pertsonala kudeatzeko politika, prestakuntza politika, ordainsari politika, erantzunkidetasunerako eta lan-denbora antolatzeko politika, prebentzio eta lan-osasunerako politika.

Helburu operatiboak:

“Administrazio Orokorreko eta haren erakunde autonomoetako Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako I. Plan”ean diseinatutako kudeaketa eredua ezartzea, “Berdintasun Batzorde Iraunkor” bat sortuz elementu operatibo nagusi gisa. Komunikazio estrategia bat diseinatu eta ezartzea, eta planaren jarraipena eta ebaluazioa egiteko mekanismoak diseinatzea.

Atxikitzen zaion plana

Gobernantza eta Berrikuntza Publikoko 2020 Plan Estrategikoa

Eremua

Administrazio Orokorreko eta haren erakunde autonomoetako Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako lehenengo Plana Gobernu Kontseiluak onartu zuen 2016ko ekainaren 6an. Beste urrats bat da Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrean eta haren erakunde autonomoetan ere emakumeen eta gizonen arteko berdintasunean aurrera egiteko. Beste lege-agindu batzuen artean, otsailaren 18ko 4/2005 Legea, Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerakoa, betearazi nahi du. Lege horretan emakumeen eta gizonen berdintasunaren arloan herri-aginteen jarduna zuzendu behar duten printzipio orokorrak ezartzen dira, eta, gainera, bizitzaren arlo guztietan emakumeek eta gizonek aukera eta tratu berdinak izan ditzaten sustatzeko eta bermatzeko eta, bereziki, emakumeen autonomia bultzatzeko eta emakumeek gizartean, ekonomian zein politikan duten tokia sendotzeko hainbat neurri arautzen dira.

Parte-hartzaileak eta eragileak

Organo arduraduna:

Funtzio Publikoko Sailburuordetza

Proiektua burutzeko aurreikusi den epea

2018/01/01 - 2020/01/01

Azken aldaketako data: