Kargu publikoen katalogoa eta Etika eta Jokabide Kodeari atxikitzea

Kargu Publikodunen Jokabide Kodea eta Haien Interes Gatazkak Arautzen dituen ekainaren 26ko 1/2014 Legeak hau dio:

4. artikulua. Kargu publikoen katalogoa.

1.- Jaurlaritzak, ezarritako irizpideekin bat etorriz, dekretu bidez onartuko du, lege hau indarrean sartzen denetik 15 eguneko epean, lege honen aplikazio-eremuan sartzen diren kargu publikoen katalogoa.

2.- Kargu publikoen katalogoak izaera eratzailea izango du eta beharrezkoa izango du kargu publikoa katalogoan azaltzea legea aplikatu ahal izateko.

3.- Kargu publikoen katalogoa etengabe eguneratuko da, eta katalogoaren ardura eta kudeaketa administratiboa lege honen bidez sortzen den Pertsonalaren Erregistroak hartuko du.

4.- Kargu publikoen katalogoa eskura izango dute herritar guztiek Eusko Jaurlaritzaren web orriaren bidez.

24. artikulua. Interes-gatazken espedienteak kudeatzeko ardura duen organoa.

1.- Funtzio Publikoaren Zuzendaritzako Pertsonalaren Erregistroko Zerbitzua arduratuko da kargu publikoen katalogoaren, bateraezintasun-araubidearen eta lege honetan kargu publikodunei ezartzen zaizkien betebeharren kudeaketa administratiboaz. Era berean, organo horri dagokio Jardueren eta Ondare Ondasunen eta Eskubideen Erregistroa eramatea, eta artxibatutako eta idatzitako dokumentu eta datuen zaintzaz eta segurtasunaz arduratuko da.

Legea garatuz onartu zen azaroaren 18ko 216/2014 Dekretua, kargu publikoen katalogoa onartu zuena Euskal Autonomia Erkidegoan. Bere xedapen gehigarriak hau dio:

Xedapen gehigarria.

Kargu publikoen katalogo eguneratua herritar guztien eskura egongo da Eusko Jaurlaritzak horretarako prestatutako web-orrian.

Era berean, urte bakoitzeko lehenengo hiruhilekoan, Gobernu Kontseiluak –Funtzio Publikoaren arloko sail eskuduneko titularrak hala proposatuta- EAEko sektore publikoko, Arartekoaren Saileko eta Herri Kontuen Euskal Epaitegiko kargu publikoen katalogo eguneratua onartuko du, eta Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da.

Halaber, martxoaren 22ko 49/2016 Dekretuaren bidez onartu zen Euskal Autonomia Erkidegoko kargu publikoen katalogo eguneratua.

Kargu publikodunak 15 egun baliodun ditu etika- eta jokabide-kodearekiko atxikimendua espresuki adierazteko, izendapena egiten denetik.

Etika- eta jokabide-kodea arau hauetan dago araututa:

Azken aldaketako data: 2016/06/30