Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

221. zk., 2014ko azaroaren 19a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

XEDAPEN OROKORRAK

HERRI ADMINISTRAZIO ETA JUSTIZIA SAILA
4960

216/2014 DEKRETUA, azaroaren 18koa, kargu publikoen katalogoa onartzen duena Euskal Autonomia Erkidegoan.

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian, 2014ko abuztuaren 1ean argitaratu zen ekainaren 26ko 1/2014 Legea, Kargu Publikodunen Jokabide Kodea eta haien Interes Gatazkak arautzen dituena. Haren zioen azalpenean agertzen da arautegiaren helburua: kudeaketa publikoaren gardentasuna bermatzea funtzio publikoak dituen pertsonak eginkizun etiko bat eta eginkizun sozial bat bete dezan, eta, era horretan, gizarteak berriro konfiantza izan dezan interes komuna kudeatzen dutenengan.

Ildo horretan, kargu publikoaren kontzeptua argitzea eta objektibatzea da lehentasunetako bat, diru publikoa kudeatzen duenak ihes egin ez diezaion interes orokorraren aldeko kontrolari.

Ekainaren 26ko 1/2014 Lege horren 2. artikuluak xehatzen ditu EAEko sektore publikoko zein kargu publiko sartzen diren bere aplikazio-eremuan. Bestalde, lege horren 4. artikuluak aurreikusten duenez, Gobernuak, hura indarrean jarri eta 15 eguneko epean onartuko du Dekretu bidez kargu publikoen katalogoa, eta izaera eratzailea emango dio.

Hori horrela, 1/12014 Legearen Azken Xedapenetatik Bigarrenak aurreikusten du EHAAn argitaratzen denetik hiru hilabetera jarriko dela indarrean, eta 2014ko abuztuaren 1ean argitaratu zen.

Ikusirik eskumenak nola banatzen dituen Lehendakariaren abenduaren 15eko 20/2012 Dekretuak, EAEren Administrazioko sailak sortu, ezabatu eta aldatzen dituenak eta horien egitekoak eta jardun-arloak finkatzen dituenak –haiexek gauzatu zituen apirilaren 9ko 188/2013 Dekretuak, Herri Administrazio eta Justizia Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzekoak–, dekretu honek kontuan hartzen du egungo eskumenen eta funtzioen banaketa; horren arabera, Herri Administrazio eta Justiziaren arloko Sail eskudunari dagokio Funtzio Publikoa, administrazio-antolamendua eta langileen zuzenbide- eta ordainsari-araubidea, bai eta Administrazio eta gobernu elektronikoak berritzeko eta erreformatzeko prozesua bultzatzea, zuzentzea eta koordinatzea ere.

Horri jarraiki, eta Herri Administrazio eta Justiziako sailburuaren proposamenez, Gobernuko Kontseiluak eztabaidatu eta onartu ondoren 2014ko azaroaren 18ko saioan,

XEDATZEN DUT:

1. artikulua.– Xedea. Kargu publikoen katalogoa eguneratzea.

1.– Dekretu honen bidez, kargu publikoen katalogoa onartzen da, EAEko eta Eusko Jaurlaritzako sektore publikoaren zerbitzura dauden kargu publikodunen jokabide-kodea eta haien interes-gatazkak arautzen dituen ekainaren 26ko 1/2014 Legearen aplikazio-esparruan daudenena.

2.– Kargu publikoen katalogoa xehatzen da Dekretu honen I. eta II. eranskinetan, eta izaera eratzailea ematen zaio, ekainaren 26ko 1/2014 Lege horren 4.2 artikulua betez.

3.– Kargu publikoen katalogoa etengabe eguneratuko da, eta katalogo horretako karguak betetzen dituzten kargudunen zerrendari eragiten dion edozein aldaketa gehituko zaio, gorabehera hauen ondorio bada:

a) EAEko Administrazioko sailen egitura organikoari buruzko dekretu berriak onartzea.

b) Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren sektore publikoko organismo autonomoak, zuzenbide pribatuko erakunde publikoak edo erakunde instrumentalak sortu, aldatu edo azkentzea dakarten arauak onartzea.

c) Kargu publikodunen jokabide-kodea eta haien interes-gatazkak arautzen dituen ekainaren 26ko 1/2014 Legearen 2.1 artikuluko d), e) eta f) idatzi-zatietako kargudunei eragiten dieten aldaketak.

d) EAEko Administrazioko sail eta organismo autonomoetako behin-behineko langileen lanpostu-zerrenda berriak onartzea.

4.– EAEko sektore publikoko sail, organismo autonomo, zuzenbide pribatuko erakunde publiko eta gainerako erakundeek berehala jakinarazi behar diote Funtzio Publikoaren Zuzendaritzako Pertsonalaren Erregistro Zerbitzuari EAEko sektore publikoko edozein kargu publiko sortu, aldatu, batu edo ezabatzeari buruzko informazioa.

5.– Arartekoak eta Herri Kontuen Euskal Epaitegiak Funtzio Publikoaren Zuzendaritzari bidali behar diote, arestian aipatu bezala, beren kargu publikoei eragiten dien informazioa.

2. artikulua.– Datuen babesa.

Kargu publikoen katalogoarekin egindako datu pertsonalen edozein erabilerak datu pertsonalak babesteari buruzko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoa errespetatuko du.

XEDAPEN GEHIGARRIA

Kargu publikoen katalogo eguneratua herritar guztien eskura egongo da Eusko Jaurlaritzak horretarako prestatutako web-orrian.

Era berean, urte bakoitzeko lehenengo hiruhilekoan, Gobernu Kontseiluak –Funtzio Publikoaren arloko sail eskuduneko titularrak hala proposatuta– EAEko sektore publikoko, Arartekoaren Saileko eta Herri Kontuen Euskal Epaitegiko kargu publikoen katalogo eguneratua onartuko du, eta Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da.

AZKEN XEDAPENA

Dekretu hau indarrean jarriko da Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunean.

Vitoria-Gasteizen, 2014ko azaroaren 18an.

Lehendakaria,

IÑIGO URKULLU RENTERIA.

Herri Administrazio eta Justiziako sailburua,

JOSU IÑAKI ERCORECA GERVASIO.

AZAROAREN 18KO 216/2014 DEKRETUAREN I. ERANSKINA
Euskal Autonomia Erkidegoko sektore publikoko kargu publikoak eta aldi baterako langileen lanpostuak
I.– LEHENDAKARIA.
– Lehendakaria.

a) Komunikaziorako zuzendaria.

b) Idazkaritzako eta Erakundeekiko Harremanetarako zuzendaria.

II.– LEHENDAKARITZA.
1.– Lehendakaritzako idazkari nagusia.

a) Azterlan Kabineteko zuzendaria.

b) Araubide Juridikoko zuzendaria.

c) Koordinaziorako zuzendaria.

d) Zerbitzu-zuzendaria.

e) Gobernu Irekiko zuzendaria.

2.– Kanpo Harremanetarako idazkari nagusia.

a) Kanpo Harremanetarako zuzendaria.

b) Europako Gaietarako zuzendaria.

c) Kanpoko Euskal Komunitatearen zuzendaria.

d) Euskadiren Europar Batasuneko ordezkaria.

e) Euskadiren Argentinako (Mercasur) ordezkaria.

f) Euskadiren Txile, Peru eta Kolonbiako ordezkaria.

g) Euskadiren Estatu Batuetako ordezkaria.

h) Euskadiren Mexikoko ordezkaria.

3.– Bake eta Bizikidetzarako idazkari nagusia.

– Biktimen eta Giza Eskubideen zuzendaria.

4.– Behin-behineko langileak.

a) Lehendakariaren aholkularia.

b) Lehendakaritzaren idazkari nagusiaren aholkularia.

c) Biktimei arreta emateko koordinatzailearen aholkularia.

d) Kanpo Harremanetarako idazkari nagusiaren aholkularia.

5.– Erakunde Autonomiadunak.

– Emakunde.

i) Emakundeko zuzendaria.

ii) Emakundeko idazkari nagusia.

6.– Zuzenbide Pribatuko Erakunde Publikoa.

– Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentzia.

– Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziako zuzendaria.

III.– HERRI ADMINISTRAZIO ETA JUSTIZIA SAILA.
1.– Herri Administrazio eta Justiziako sailburua.

a) Zerbitzuetako zuzendaria.

b) Kabineteko zuzendaria.

2.– Erakunde Harremanetarako sailburuordea.

a) Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako zuzendaria.

b) Toki Administrazioekiko eta Administrazio Erregistroekiko Harremanetarako zuzendaria.

3.– Araubide Juridikoko sailburuordea.

a) Estatutuaren Garapenerako zuzendaria.

b) Lege Garapen eta Arau Kontrolerako zuzendaria.

c) Auzibide zuzendaria.

4.– Funtzio Publikoko sailburuordea.

a) Funtzio Publikoko zuzendaria.

b) Lan Harremanetarako zuzendaria.

c) Herritarrak Hartzeko eta Administrazioa Berritzeko eta Hobetzeko zuzendaria.

5.– Justiziako sailburuordea.

a) Justizia Administrazioko zuzendaria.

b) Justiziako zuzendaria.

6.– Behin-behineko langileak.

a) Eusko Legebiltzarreko gaietarako aholkularia.

b) Justiziaren arloko informatika-aholkularia.

c) Sailaren komunikazioetako eta Jaurlaritzako bozeramailetzako aholkularia.

d) Administrazioa Berriztatzeko aholkularia.

7.– Erakunde Autonomiaduna.

– Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundea (HAEE).

– HAEEko zuzendari nagusia.

IV.– EKONOMIAREN GARAPEN ETA LEHIAKORTASUN SAILA.
1.– Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasuneko sailburua.

a) Kabinete eta Komunikazioko zuzendaria.

b) Zerbitzuetako zuzendaria.

2.– Teknologia, Berrikuntza eta Lehiakortasuneko sailburuordea.

a) Teknologia eta Estrategiako zuzendaria.

b) Ekintzailetzako, Berrikuntzako eta Informazio Gizarteko zuzendaria.

3.– Industriako sailburuordea.

a) Industria Garatzeko zuzendaria.

b) Energiako, Meategietako eta Industria Administrazioko zuzendaria.

c) Nazioartekotze zuzendaria.

4.– Merkataritza eta Turismoko sailburuordea.

a) Merkataritzako zuzendaria.

b) Turismoko zuzendaria.

5.– Nekazaritzako, Arrantzako eta Elikagai Politikako sailburuordea.

a) Landaren eta Itsasertzaren Garapeneko eta Europar Politiketako zuzendaria.

b) Nekazaritza eta Abeltzaintzako zuzendaria.

c) Arrantza eta Akuikulturako zuzendaria.

d) Elikagaien Kalitate eta Industriako zuzendaria.

6.– Behin-behineko langileak.

a) Koordinazio eta Plangintza Estrategikoko aholkularia.

b) Europako Gaietako eta Programetako aholkularia.

c) Teknologia Berrietako eta Informazio Gizarteko aholkularia.

d) Berrikuntza eta Nazioartekotze arloko aholkularia.

e) Nekazaritzako eta Abeltzaintzako aholkularia.

7.– Zuzenbide Pribatuko Erakunde Publikoa.

– Energiaren Euskal Erakundea (EEE).

– EEEko zuzendari nagusia.

8.– Sozietate Publikoak.

a) Eraldaketa Lehiakorrerako Sozietatea, S.A. (SPRI).

– SPRI, S.A.ko zuzendari nagusia.

b) Euskal Herriko Arrisku Kapitalaren Kudeaketa, S.A.

– Euskal Herriko Arrisku Kapitalaren Kudeaketa, SAko zuzendari nagusia.

c) Sprilur, S.A.

– Sprilur, S.A.ko zuzendari nagusia.

d) Basquetour – Turismoaren Euskal Agentzia, S.A.

– Basquetour, S.A.ko zuzendari nagusia.

e) Sociedad de Hidrocarburos de Euskadi S.A.

– Hidrocarburos de Euskadi S.A.ko zuzendari nagusia.

f) Parque Tecnológico – Teknologi Elkartegia, S.A.

– Teknologi Elkarteko zuzendari nagusia.

g) Neiker, S.A. Nekazal Ikerketa eta Garapenerako Euskal Erakundea.

– Nekazal Ikerketa eta Garapenerako Euskal Erakundeko zuzendari nagusia.

9.– Sektore publikoko fundazioak.

a) HAZI Fundazioa.

– HAZI Fundazioko zuzendari gerentea.

b) Nekazaritzako Elikagaien Segurtasunerako Euskal Fundazioa (ELIKA).

– ELIKA Fundazioko zuzendari gerentea.

V.– ENPLEGU ETA GIZARTE POLITIKETAKO SAILA.
1.– Enplegu eta Gizarte Politiketako sailburua.

a) Kabineteko eta Komunikazioko zuzendaria.

b) Zerbitzuetako zuzendaria.

2.– Enplegu eta Laneko sailburuordea.

a) Plangintzako eta Enplegu Berrikuntzako zuzendaria.

b) Lan eta Gizarte Segurantzako zuzendaria.

c) Gizarte Ekonomiako zuzendaria.

3.– Gizarte Politiketako sailburuordea.

a) Gizarte Zerbitzuetako zuzendaria.

b) Familia Politikarako eta Gizarte Garapenerako zuzendaria.

4.– Etxebizitzako sailburuordea.

a) Etxebizitzako zuzendaria.

b) Etxebizitza Plangintzaren eta Prozesu Eragileen zuzendaria.

5.– Behin-behineko langileak.

a) Saileko Politiken aholkularia.

b) Azterlan eta Programetako aholkularia.

c) Gizarte Politiketako aholkularia.

d) Komunikazioetako aholkularia.

e) Kabineteko aholkularia.

6.– Erakunde Autonomiadunak.

a) Euskal Enplegu Zerbitzua (Lanbide).

i) Lanbideko zuzendari nagusia.

ii) Lanbideko Zerbitzu Orokorretako zuzendaria.

iii) Lanbideko Lan Aktibazioko zuzendaria.

iv) Enplegurako Prestakuntzako eta Diru-sarrerak Bermatzeko zuzendaria.

b) Laneko Segurtasun eta Osasunerako Euskal Erakundea (OSALAN).

– OSALANeko zuzendari nagusia.

7.– Sozietate Publikoak.

a) Euskadiko Etxebizitza eta Lurra, S.A. Visesa.

– Visesako zuzendari nagusia.

b) Alokabide, S.A.

– Alokabideko zuzendari nagusia.

VI.– OGASUN ETA FINANTZA SAILA.
1.– Ogasun eta Finantzetako sailburua.

a) Kontrol Ekonomikoko Bulegoko zuzendaria.

b) Kabinete eta Komunikazioko zuzendaria.

c) Zerbitzuetako zuzendaria.

2.– Administrazio eta Zerbitzu Orokorretako sailburuordea.

a) Informatikako eta Telekomunikazioetako zuzendaria.

b) Ondare eta Kontratazioko zuzendaria.

c) Baliabide Orokorretako zuzendaria.

3.– Ekonomia eta Aurrekontuetako sailburuordea.

a) Ekonomia eta Plangintzako zuzendaria.

b) Aurrekontuetako zuzendaria.

4.– Ogasuneko eta Finantza Politikako sailburuordea.

a) Zerga Administrazioko zuzendaria.

b) Finantza Politikako eta Erakundeen Baliabideetako zuzendaria.

5.– Behin-behineko langileak.

a) Sektore publikoko azterlanen eta analisien aholkularia.

b) Ogasuneko eta finantzetako arautegien aholkularia.

c) Legebiltzarreko ekimenen aholkularia.

d) Programen eta azterlanen aholkularia.

e) Arlo juridikoaren, diru-laguntzen eta kontratazioen aholkularia.

6.– Erakunde Autonomiadunak.

a) Euskal Estatistika Erakundea (Eustat).

– Eustateko zuzendari nagusia.

b) Lehiaren Euskal Agintaritza.

i) Lehiaren Euskal Agintaritzako lehendakaria.

ii) Lehiaren Euskal Agintaritzako bokala.

iii) Lehiaren Euskal Agintaritzako bokala.

iv) Ikerketako zuzendaria.

7.– Zuzenbide Pribatuko Erakunde Publikoa.

– Finantzen Euskal Institutua (IVF).

– IVFko zuzendari nagusia.

8.– Sozietate Publikoak.

a) Eusko Jaurlaritzaren Informatika Elkartea (EJIE).

– EJIE, SAko gerentea.

b) Itelazpi, S.A.

– Itelazpi, S.A.ko zuzendari nagusia.

9.– Jaurlaritzaren partaidetza duten erakundeak.

– Izenpe, S.A.

– Izenpe, S.A.ko zuzendari nagusia.

VII.– HEZKUNTZA, HIZKUNTZA POLITIKA ETA KULTURA SAILA.
1.– Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburua.

– Sailburuaren Kabineteko zuzendaria.

2.– Administrazio eta Zerbitzuetako sailburuordea.

a) Kudeaketa Ekonomikorako zuzendaria.

b) Langileriaren Kudeaketako zuzendaria.

c) Baliabide Materialetako eta Azpiegituretako zuzendaria.

d) Araubide Juridikoaren eta Zerbitzuen zuzendaria.

3.– Hezkuntza sailburuordea.

a) Hezkuntza Berriztatzeko zuzendaria.

b) Ikastetxeetako zuzendaria.

c) Irakas Sistema Ebaluatu eta Ikertzeko Erakundeko zuzendaria (ISEI).

4.– Lanbide Heziketako sailburuordea.

– Heziketa eta Ikaskuntzako zuzendaria.

5.– Unibertsitate eta Ikerketako sailburuordea.

a) Unibertsitateetako zuzendaria.

b) Zientzia Politikarako zuzendaria.

6.– Hizkuntza Politikarako sailburuordea.

a) Herri Administrazioetan Hizkuntza Normalizatzeko zuzendaria.

b) Euskara Sustatzeko zuzendaria.

c) Hizkuntza Ikerketa eta Koordinaziorako zuzendaria.

7.– Kultura, Gazteria eta Kiroletako sailburuordea.

a) Kultura Ondarearen zuzendaria.

b) Kultura Sustatzeko zuzendaria.

c) Gazteria eta Kiroletako zuzendaria.

8.– Behin-behineko langileak.

a) Eskola Kontseiluko lehendakaria.

b) Hizkuntza Politikako aholkularia.

c) Komunikazioetako aholkularia.

d) Kanpo Harremanetarako aholkularia.

e) Hezkuntzaren arloko aholkularia.

f) Bake eta Bizikidetza Planaren Koordinaziorako aholkularia.

9.– Erakunde Autonomiaduna.

– Helduen Alfabetatze eta Berreuskalduntzerako Erakundea (HABE).

– HABEko zuzendari nagusia.

10.– Zuzenbide pribatuko erakunde publikoak.

a) Euskal Unibertsitate Sistemaren Kalitate Agentzia (Unibasq).

– Unibasqeko zuzendaria.

b) Euskal Irrati Telebista (EITB).

i) EITBko zuzendari nagusia.

ii) EITBko zuzendari gerentea.

c) Etxepare Euskal Institutua (Etxepare).

i) Etxepareko zuzendari nagusia.

ii) Euskara sustatzeko eta hedatzeko arloaren zuzendaria.

11.– Sozietate Publikoak.

a) Euskadiko Orkestra, S.A.

– Euskadiko Orkestrako zuzendari nagusia.

b) Euskal Telebista, S.A. (ETB).

– ETBko zuzendaria.

c) Eusko Irratia, S.A. (EITB Irratia).

– EITB Irratiko zuzendaria koordinatzailea.

12.– Sektore publikoko fundazioak.

– Euskal Herriko Goi Mailako Musika Ikastegia Fundazio Pribatua (Musikene).

– Musikeneko zuzendari gerentea.

– Musikeneko zuzendari akademikoa.

13.– Sektore publikoko partzuergoa.

– Haurreskolak partzuergoa.

– Haurreskolakeko gerentea.

VIII.– SEGURTASUN SAILA.
1.– Segurtasuneko sailburua.

a) Sailburuaren Kabineteko zuzendaria.

b) Komunikazioetako zuzendaria.

2.– Administrazio eta Zerbitzuetako sailburuordea.

a) Kudeaketa Ekonomiko eta Baliabide Orokorretako zuzendaria.

b) Araubide Juridikoaren, Zerbitzuen eta Hauteskunde Prozesuen zuzendaria.

c) Giza Baliabideen zuzendaria.

3.– Segurtasuneko sailburuordea.

a) Larrialdiei Aurre Egiteko eta Meteorologiako zuzendaria.

b) Joko eta Ikuskizunetako zuzendaria.

c) Trafikoko zuzendaria.

d) Ertzaintzako zuzendaria.

e) Segurtasuna Koordinatzeko zuzendaria.

4.– Behin-behineko langileak.

a) Ertzaintzaren «HORIZ 2016» Plan Estrategikoa garatzeko aholkularia.

b) Segurtasun Arloko Politika Publikoa ebaluatzeko aholkularia.

c) Segurtasun Publikoan Aplikatzeko Teknologia Berrien aholkularia.

d) Kalitatearen Kudeaketa Prozesuak Ezartzeko aholkularia.

5.– Erakunde Autonomiaduna.

– Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademia.

i) Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiako zuzendari nagusia.

ii) Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiako Administrazio eta Zerbitzuetako zuzendaria.

IX.– OSASUN SAILA.
1.– Osasuneko sailburua.

a) Sailburuaren Kabineteko zuzendaria.

b) Araubide Juridiko, Ekonomiko eta Zerbitzu Orokorretako zuzendaria.

2.– Osasuneko sailburuordea.

a) Osasun Publikoaren eta Adikzioen zuzendaria.

b) Aseguramendu eta Kontratazio Sanitarioko zuzendaria.

c) Farmaziako zuzendaria.

d) Ikerketa eta Berrikuntza Sanitarioko zuzendaria.

e) Plangintza, Antolamendu eta Ebaluazio Sanitarioko zuzendaria.

3.– Behin-behineko langileak.

a) Osasun Programetako eta Herritarrekiko Harremanen zuzendaria.

b) Komunikazioetako aholkularia.

c) Erakundeekiko Harremanetarako aholkularia.

d) Kudeaketa Estrategikorako aholkularia.

e) Osasun Plangintzako eta Berrikuntzako aholkularia.

4.– Erakunde Autonomiaduna.

– Kontsumoko Euskal Institutua (Kontsumobide).

– Kontsumobideko zuzendaria.

5.– Zuzenbide Pribatuko Erakunde Publikoa.

– Osakidetza-Euskal Osasun Sistema Publikoa.

1) Osakidetza Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusia.

a) Osakidetzako zuzendari nagusia.

b) Asistentzia Sanitarioko zuzendaria.

c) Ekonomia eta Finantzako Dibisio Korporatiboko zuzendaria.

d) Giza Baliabideetako Dibisio Korporatiboko zuzendaria.

2) Emergentziak - Emergentzietako Lurralde Unitateak.

a) Emergentzietako zuzendari gerentea, 4. mailakoa.

b) Kudeaketako zuzendaria, 4. mailakoa.

3) Transfusio eta Giza Ehunen Euskal Zentroa.

a) Transfusio eta Giza Ehunen Euskal Zentroko zuzendari gerentea, 4. mailakoa.

b) Kudeaketako zuzendaria, 4. mailakoa.

4) Arabako Unibertsitate Ospitalea.

a) Zuzendari gerentea, 1. mailakoa.

b) Gerentziako zuzendari albokoa, 1. mailakoa.

c) Zuzendari medikoa, 1. mailakoa.

d) Erizaintzako zuzendaria, 1. mailakoa.

e) Ekonomia eta Finantzetako zuzendaria, 1. mailakoa.

f) Langileen zuzendaria, 1. mailakoa.

5) Lezako Ospitalea.

a) Zuzendari gerentea, 4. mailakoa.

b) Erizaintzako zuzendaria, 4. mailakoa.

c) Kudeaketako zuzendaria, 4. mailakoa.

6) Arabako Osasun Mentaleko Sarea.

a) Zuzendari gerentea, 4. mailakoa.

b) Zuzendari medikoa, 4. mailakoa.

c) Erizaintzako zuzendaria, 4. mailakoa.

d) Ekonomia eta Finantzetako zuzendaria, 4. mailakoa.

e) Langileen zuzendaria, 4. mailakoa.

7) Arabako Eskualdea: Lehen Mailako Atentzioa.

a) Lehen Mailako Atentzioko zuzendari gerentea.

b) Lehen Mailako Atentzioko zuzendari medikoa.

c) Lehen Mailako Erizaintzako zuzendaria.

d) Lehen Mailako Atentzioko Ekonomia eta Finantzetako zuzendaria.

e) Lehen Mailako Atentzioko Langileen zuzendaria.

8) Gurutzetako Unibertsitate Ospitalea.

a) Zuzendari gerentea, 1. mailakoa.

b) Zuzendari medikoa, 1. mailakoa.

c) Erizaintzako zuzendaria, 1. mailakoa.

d) Ekonomia eta Finantzetako zuzendaria, 1. mailakoa.

e) Langileen zuzendaria, 1. mailakoa.

f) Zuzendari zientifikoa, 1. mailakoa.

9) Bilbao-Basurtuko Erakunde Sanitario Integratua.

a) Zuzendari gerentea, 2. mailakoa.

b) Integrazio Asistentzialeko zuzendaria, 2. mailakoa.

c) Zuzendari medikoa, 2. mailakoa.

d) Erizaintzako zuzendaria, 2. mailakoa.

e) Ekonomia eta Finantzetako zuzendaria, 2. mailakoa.

f) Langileen zuzendaria, 2. mailakoa.

10) Barrualde-Galdakaoko Erakunde Sanitario Integratua.

a) Zuzendari gerentea, 2. mailakoa.

b) Integrazio Asistentzialeko zuzendaria, 2. mailakoa.

c) Zuzendari medikoa, 2. mailakoa.

d) Erizaintzako zuzendaria, 2. mailakoa.

e) Ekonomia eta Finantzetako zuzendaria, 2. mailakoa.

f) Langileen zuzendaria, 2. mailakoa.

11) Barakaldo-Sestaoko Erakunde Sanitario Integratua.

a) Zuzendari gerentea, 3. mailakoa.

b) Arlo Medikoko Asistentzia Koordinatzeko zuzendaria, 3. mailakoa. Arlo Medikoa, 3. mailakoa.

c) Arlo Medikoko Asistentzia Koordinatzeko zuzendaria, 3. mailakoa. Erizaintza Arloa, 3. mailakoa.

d) Ekonomia eta Finantzetako zuzendaria, 3. mailakoa.

e) Langileen zuzendaria, 3. mailakoa.

12) Santa Marina Ospitalea.

a) Zuzendari gerentea, 4. mailakoa.

b) Zuzendari medikoa, 4. mailakoa.

c) Erizaintzako zuzendaria, 4. mailakoa.

d) Ekonomia eta Finantzetako zuzendaria, 4. mailakoa.

e) Langileen zuzendaria, 4. mailakoa.

13) Gorlizko Ospitalea.

a) Zuzendari gerentea, 4. mailakoa.

b) Zuzendari medikoa, 4. mailakoa.

c) Erizaintzako zuzendaria, 4. mailakoa.

d) Ekonomia eta Finantzetako zuzendaria, 4. mailakoa.

e) Langileen zuzendaria, 4. mailakoa.

14) Bizkaiko Osasun Mentaleko Sarea.

a) Zuzendari gerentea, 2. mailakoa.

b) Zuzendari medikoa, 2. mailakoa.

c) Erizaintzako zuzendaria, 2. mailakoa.

d) Ekonomia eta Finantzetako zuzendaria, 2. mailakoa.

e) Langileen zuzendaria, 2. mailakoa.

15) Uribeko eskualdeko Lehen Mailako Atentzioa.

a) Lehen Mailako Atentzioko zuzendari gerentea.

b) Lehen Mailako Atentzioko zuzendari medikoa.

c) Lehen Mailako Erizaintzako zuzendaria.

d) Lehen Mailako Atentzioko Ekonomia eta Finantzetako zuzendaria.

e) Lehen Mailako Atentzioko Langileen zuzendaria.

16) Ezkerraldea-Enkarterri eskualdeko Lehen Mailako Atentzioa.

a) Lehen Mailako Atentzioko zuzendari gerentea.

b) Lehen Mailako Atentzioko zuzendari medikoa.

c) Lehen Mailako Erizaintzako zuzendaria.

d) Lehen Mailako Atentzioko Ekonomia eta Finantzetako zuzendaria.

e) Lehen Mailako Atentzioko Langileen zuzendaria.

17) Donostiako Unibertsitate Ospitalea.

a) Zuzendari gerentea, 1. mailakoa.

b) Zuzendari medikoa, 1. mailakoa.

c) Erizaintzako zuzendaria, 1. mailakoa.

d) Ekonomia eta Finantzetako zuzendaria, 1. mailakoa.

e) Langileen zuzendaria, 1. mailakoa.

f) Zuzendari zientifikoa, 1. mailakoa.

18) Goierri-Urola Garaiko Erakunde Sanitario Integratua.

a) Zuzendari gerentea, 3. mailakoa.

b) Arlo Medikoko Asistentzia Koordinatzeko zuzendaria, 3. mailakoa. Arlo Medikoa, 3. mailakoa.

c) Arlo Medikoko Asistentzia Koordinatzeko zuzendaria, 3. mailakoa. Erizaintza Arloa, 3. mailakoa.

d) Ekonomia eta Finantzetako zuzendaria, 3. mailakoa.

e) Langileen zuzendaria, 3. mailakoa.

19) Bidasoako Erakunde Sanitario Integratua.

a) Zuzendari gerentea, 3. mailakoa.

b) Arlo Medikoko Asistentzia Koordinatzeko zuzendaria, 3. mailakoa. Arlo Medikoa, 3. mailakoa.

c) Arlo Medikoko Asistentzia Koordinatzeko zuzendaria, 3. mailakoa. Erizaintza Arloa, 3. mailakoa.

d) Ekonomia eta Finantzetako zuzendaria, 3. mailakoa.

e) Langileen zuzendaria, 3. mailakoa.

20) Debabarreneko Erakunde Sanitario Integratua.

a) Zuzendari gerentea, 3. mailakoa.

b) Arlo Medikoko Asistentzia Koordinatzeko zuzendaria, 3. mailakoa. Arlo Medikoa, 3. mailakoa.

c) Arlo Medikoko Asistentzia Koordinatzeko zuzendaria, 3. mailakoa. Erizaintza Arloa, 3. mailakoa.

d) Ekonomia eta Finantzetako zuzendaria, 3. mailakoa.

e) Langileen zuzendaria, 3. mailakoa.

21) Debagoieneko Erakunde Sanitario Integratua.

a) Zuzendari gerentea, 3. mailakoa.

b) Arlo Medikoko Asistentzia Koordinatzeko zuzendaria, 3. mailakoa. Arlo Medikoa, 3. mailakoa.

c) Arlo Medikoko Asistentzia Koordinatzeko zuzendaria, 3. mailakoa. Erizaintza Arloa, 3. mailakoa.

d) Ekonomia eta Finantzetako zuzendaria, 3. mailakoa.

e) Langileen zuzendaria, 3. mailakoa.

22) Gipuzkoako Osasun Mentaleko Sarea.

– Zuzendari gerentea, 4. mailakoa.

23) Gipuzkoako Eskualdeko Lehen Mailako Atentzioa.

a) Lehen Mailako Atentzioko zuzendari gerentea.

b) Lehen Mailako Atentzioko zuzendari medikoa.

c) Lehen Mailako Erizaintzako zuzendaria.

d) Lehen Mailako Atentzioko Ekonomia eta Finantzetako zuzendaria.

e) Lehen Mailako Atentzioko Langileen zuzendaria.

24) Sozietate Publikoa.

– Osatek, S.A.

– Osatek, S.A.ko zuzendari gerentea.

6.– Sektore Publikoko fundazioa.

– Osasun Berrikuntza eta Ikerketaren Euskal Fundazioa (BIOEF)

i) Osasun Berrikuntzaren Euskal Institutuko zuzendaria.

ii) Osasun Ikerketaren Euskal Institutuko zuzendaria.

X.– INGURUMEN ETA LURRALDE POLITIKA SAILA
1.– Ingurumen eta Lurralde Politikako sailburua.
2.– Administrazio eta Lurralde Plangintzako sailburuordea.

a) Zerbitzuetako zuzendaria.

b) Lurralde Plangintzako eta Hirigintzako zuzendaria.

3.– Ingurumeneko sailburuordea.

a) Ingurumen Administrazioko zuzendaria.

b) Natura Inguruneko eta Ingurumen Plangintzako zuzendaria.

4.– Garraioetako sailburuordea.

a) Garraio Azpiegituretako zuzendaria.

b) Garraio Plangintzako zuzendaria.

5.– Behin-behineko langileak.

a) Koordinazioko aholkularia.

b) Komunikazioetako aholkularia.

c) Garraioetako aholkularia.

d) Lurralde Politikako aholkularia.

6.– Zuzenbide Pribatuko Erakunde Publikoa.

a) Uraren Euskal Agentzia (URA).

i) URAko zuzendari nagusia.

ii) URAko Administrazio eta Zerbitzuetako zuzendaria.

iii) URAko Plangintzako eta Obretako zuzendaria.

iv) URAren Jabari Publikoa Kudeatzeko zuzendaria.

b) Euskal Trenbide Sarea.

– Trenbide Sareko zuzendari nagusia.

7.– Sozietate Publikoa.

a) IHOBE, S.A., Ingurumenaren Kudeaketako Sozietate Publikoa (IHOBE).

– IHOBEko zuzendari nagusia.

b) Eusko Trenbideak, S.A.

– Eusko Trenbideakeko zuzendari nagusia.

c) Euskotren Participaciones, S.A. (Euskotren).

– Euskotreneko zuzendari nagusia.

d) Euskadiko Kirol Portua, S.A.

– Euskadiko Kirol Portua, S.A.ko zuzendaria.

AZAROAREN 18KO 216/2014 DEKRETUAREN II. ERANSKINA
Kargu publikodunen jokabide-kodea eta haien interes-gatazkak arautzen dituen ekainaren 26ko 1/2014 Legeko 2.1.e) artikuluan sartzen diren organo eta erakundeetako kargu publikoak eta behin-behineko langileak
I.– EUSKADIKO AHOLKU BATZORDE JURIDIKOA.

a) Euskadiko Aholku Batzorde Juridikoko bokala.

b) Euskadiko Aholku Batzorde Juridikoko bokala.

c) Euskadiko Aholku Batzorde Juridikoko bokala.

d) Euskadiko Aholku Batzorde Juridikoko bokala.

e) Euskadiko Aholku Batzorde Juridikoko bokala.

f) Euskadiko Aholku Batzorde Juridikoko bokala.

g) Euskadiko Aholku Batzorde Juridikoko bokala.

h) Euskadiko Aholku Batzorde Juridikoko bokala.

II.– KONTRATUEN INGURUKO ERREKURTSOEN ADMINISTRAZIO ORGANOA.

– Kontratuen Inguruko Errekurtsoen Administrazio Organoko titularra.

III.– EUSKADIKO EKONOMIA ETA GIZARTE ARAZOETARAKO BATZORDEA.

a) Euskadiko Ekonomia eta Gizarte Arazoetarako Batzordeko burua.

b) Euskadiko Ekonomia eta Gizarte Arazoetarako Batzordeko idazkari nagusia.

IV.– LAN HARREMANEN KONTSEILUA.

a) Lan Harremanen Kontseiluko lehendakaria.

b) Lan Harremanen Kontseiluko idazkari nagusia.

V.– DATUAK BABESTEKO EUSKAL BULEGOA.

– Datuak Babesteko Euskal Bulegoko zuzendaria.

VI.– ARARTEKOA.

a) Arartekoa.

b) Arartekoaren ondokoa.

VII.– HERRI KONTUEN EUSKAL EPAITEGIA (HKEE).

a) Herri Kontuen Euskal Epaitegiko kideak.

i) HKEEko lehendakaria.

ii) HKEEko lehendakariordea.

iii) Herri Kontuen Euskal Epaitegiko kidea.

iv) Herri Kontuen Euskal Epaitegiko kidea.

v) Herri Kontuen Euskal Epaitegiko kidea.

vi) Herri Kontuen Euskal Epaitegiko kideak.

vii) Herri Kontuen Euskal Epaitegiko kidea.

b) HKEEko idazkari nagusia.

c) Herri Kontuen Euskal Epaitegiko behin-behineko langilea.

i) HKEEko auditoretzan aholkularia.

ii) HKEEko auditoretzan aholkularia.

iii) HKEEko auditoretzan aholkularia.

iv) HKEEko auditoretzan aholkularia.

v) HKEEko auditoretzan aholkularia.

vi) HKEEko auditoretzan aholkularia.

vii) HKEEko auditoretzan aholkularia.

viii) HKEEko auditoretzan aholkularia.


Azterketa dokumentala