Bilbo Eskualdea eta Ingurumena

Ingurumenaren babesa gizateria aurre egiten hasi den erronkarik garrantzitsuenetako bat da. Zentzu horretan gizarteak konpromiso irmoa hartu behar du ingurumenaren gaineko eraginak murrizteko eta berori kutsatzea prebenitzeko.
Konpromiso horrek honako ideia du oinarri: ingurumenari lotutako gaiak tratatzeko modu bakarra mundu-mailako irtenbideak bilatzea eta garapen jasangarria dela. Garapen jasangarria, ez bakarrik alderdi ekonomikoa baizik eta gizarteko eta ingurumeneko alderdiak ere biltzen dituena eta, honakoak aintzat hartzen dituena.
?Egungo belaunaldiaren beharrizanak betetzea etorkizuneko belaunaldienak betetzeko aukerak arriskuan jarri gabe.? Horretarako, ingurumenaren gaineko eragin kaltegarriak prebenitu edo minimizatu egin behar ditugu, garapen ekonomiko hobezinarekin batera ingurumenarekiko kudeaketa zuzena ere nahitaezkoa izanez.
BiE -Bilbo Eskualdeak, 2006aren hasieran, zera erabaki zuen: Ingurumenaren Kudeaketa Sistema ezartzea Lehen Mailako Arretako 7 unitatetan. Horiek Ekoscan arauaren ezarpenari ekin zioten. Gerora, Eskualde osoan UNE -EN ISO 14001: 2004 arauaren araberako kudeaketa sistema ezartzeari egoki iritzi zitzaion. Arau horren ezarpenak Eskualdeko Zuzendaritzan eta Lehen Mailako Arretako unitate guztietan ingurumenaren kudeaketan etengabeko hobekuntza bermatuko zuen.
Kudeaketa Sistema behin ezarrita eta finkatuta, aldi berean Europako Ekogestio eta Ekoauditoria Sistemara, 761/2001 EMAS, egokitzea erabaki zen, Eskualdeko Ingurumenaren Kudeaketarako aurrerapentzat joz. Era horretan, herritarrekiko komunikazioari eta partaidetzari garrantzia handiagoa ematen zitzaion. Bi ziurtagiriok 2008ko uztailerako lortu ziren.
Ingurumenari buruzko gure Adierazpenean, publikoari oro har eta interesa daukaten beste parte batzuei, honakoak komunikatzen zaizkie:Osakidetzako Bilbo Eskualdeak- BiE k, ingurumenarekiko jokabideari lotuta, hartu dituen konpromisoak, helburuak eta bilakaera. Klikatu hemen gure Ingurumen-Buletinak ikusteko.
Memoriari lotutako edozein argibiderako jar zaitez harremanetan gurekin e-mail honen bitartez
Dokumentu interesgarriak
- 2015ko Ingurumen Politika (pdf, 89 KB)
- 2012ko Ingurumenari buruzko Adierazpena (pdf, 2,86 MB)
- 2011ko Ingurumenari buruzko Adierazpena (pdf, 2 MB)
- 2010ko Ingurumenari buruzko Adierazpena (pdf, 2 MB)
- 2009ko Ingurumenari buruzko Adierazpena (pdf, 854 KB)
- Administrazioa (pdf, 66 KB)
- Alonsotegi (pdf, 70 KB)
- Altamira (pdf, 75 KB)
- Arangoiti (pdf, 66 KB)
- Basurtu (pdf, 72 KB)
- Begoña (pdf, 69 KB)
- Bolueta Sagarminaga (pdf, 68 KB)
- Etxaniz Suhiltzailea (pdf, 68 KB)
- Alde Zaharrako Osasun Zentrua (pdf, 71 KB)
- Deustu (pdf, 73 KB)
- Karmelo Santutxuko Osasun Zentrua (pdf, 69 KB)
- Gazteleku (pdf, 70 KB)
- Indautxu (pdf, 73 KB)
- Albiako Osasun Zentrua (Javier Saenz de Buruaga) (pdf, 72 KB)
- Mesedeetako Osasun Zentrua (pdf, 68 KB)
- Abusuetako Osasun Zentrua (pdf, 72 KB)
- Otxarkoaga (pdf, 71 KB)
- Errekaldeko Osasun Zentrua (pdf, 67 KB)
- San Adrian (pdf, 70 KB)
- San Inazio (pdf, 70 KB)
- Santutxu Solokoetxe (pdf, 71 KB)
- Txurdinaga (pdf, 72 KB)
- Zorroza (pdf, 73 KB)
- Zurbaran (pdf, 67 KB)
- 2008ko Ingurumenari buruzko Adierazpena (pdf, 813 KB)
- 2007ko Ingurumenari buruzko Adierazpena (pdf, 1,8 MB)