Sentsibilizazioa eta prebentzioa

Edukia


Informazio eta zabaltze kanpainak

 Gora itzuli


Seinaleak sumatuz gero, aurre egin:

KartelaKontrola, beldurra eragitea, isolatzea: hori ere emakumeen aurkako indarkeria da.

Kanpaina honek EAEn bizi diren emakume etorkinen aurkako indarkeria prebenitzearen eta indarkeria kasuetan ematen den arretaren inguruan lan- eta diagnostiko-prozesu bat bultzatzeko asmoa du.

Kanpainaren helburua da emakumeen aurkako indarkeriaren modurik leun edo ezkutukoenak ere identifikatzea, emakumeen sufrimendua eta mendetasuna iraunarazten dutenak. Kanpainak etorkinei, bereziki, emakumeen aurkako indarkeriaren biktima direnei laguntzeko telefono bidezko arreta zerbitzua (900 840 111) ezagutarazi nahi die. Telefono horren bidez, biktimek, modu anonimoan, isilpean eta guztiz doan, zalantzak argitu ditzakete jakiteko emakumeen aurkako indarkeria pairatzen ari ote diren. Halaber, beharrezkoa balitz, biktimek laguntza emozionala jaso dezakete eta, hala badagokio, beharrezko zerbitzura bideratu ditzakete.

Kanpainaren materialak:

Kartela (pdf, 368 KB)

 

 Gora itzuli


Amaiera eman amesgaiztoari:

KartelaSentsibilizatzeko kanpaina honek agerian utzi nahi du emakumeen aurkako indarkeria ematen den familietan bizi diren adingabeek arazo larria dutela. Biktima diren emakumeen portzentaje handi batek du arazo hau eta horrek, euren egoera pertsonalaren larritasuna areagotzen du eta euren seme-alaben garapen emozionala eta bizi-garapena ere hipotekatzen ditu.

Orain arte umeak euren amen kontrako biolentziaren ikusle soiltzat hartu badira ere, argi dago ume horien gainean jarri behar dela arreta eta hori dela eta, jarri da martxan kanpaina hau, gizartea kontzientziatzeko adingabe horiek ere biolentzia horren biktima zuzenak direla, biolentziarekin harremanetan egoteak epe laburrean (aldaketa fisikoak, prozesu psikotraumatikoak edo auto-antolakuntzaren desorekak) zein luzean (loturaren desorekak, desoreka psikopatologikoak edo belaunaldien arteko biolentziaren transmisioa) ondorioak izaten dituelako.

Kanpainaren materiala:

Kartela (pdf, 1 MB)

 

 

 Gora itzuli


Promesa asko hondatzen du. Ez zaitez konplize izan:

KartelaSexu-esplotaziorako helburuarekin pertsonak salerostea zein larria den agerian utzi nahi du kanpainak; herritarrei adierazi nahi die ez dela gure gizartetik urrun dagoen arazoa, gure inguruan gertatu ahal dela eta herritarren laguntza behar dela guztiz desagerrarazteko.

Kanpainaren materiala:

Kartela (pdf, 215 KB)

 

 

 

 

 

 Gora itzuli


Tratu txarretatik irten daitekeelako

KartelaKanpaina honek biktima izan diren baina egoera gogor hura atzean uztea lortu duten emakumeak hartzen ditu oinarritzat. Ekimen berri honek emakumeen aurkako indarkeria mota bakarra hartzen du kontuan, emakumeek beren bikotekide edo bikotekide ohiengandik jasaten dituzten tratu txarrak, hain zuzen. Estatistiken arabera emakumeen kontrako indarkeria mota horrek ditu biktima gehien. Egungo gizartean oraindik ere biziki errotuta badago ere, halako indarkeriak emakumeen giza-eskubideak urratzen ditu.

Kanpainaren materialak:

Kartela (pdf, 1 MB)

 

 

 

 

 Gora itzuli


Emakumea gaizki tratatzen duena, erruduna da

KartelaEmakumeen aurkako indarkeria zentsuratzea eta salatzea du helburu. Erasotzaileen “erruduntasuna eta zigorra” lortu nahi da, horiexek baitira errudun bakarrak, nahiz eta biktima askok sarritan beren burua erruduntzat jo eta errudun-sentimendua izan.

Kanpainaren materialak:

Kartela (pdf, 4.3 MB)

 

 

 

 

 

 Gora itzuli


Jardunaldiak eta prestakuntza

 Gora itzuli


Zuzenbidea emakumeen aurkako indarkeria matxistaren aurrean: aurrerapenak eta erronkak

Kartela

Txostenak:

 Gora itzuli


Polizia Jardunaldia: Sexu-Esplotaziorako Helburuarekin Emakumeak

Txostenak:

 Gora itzuli


Inmigrazioa eta Indarkeria Matxista, Jardunaldia

Kartela

Txostenak:

 Gora itzuli


Jardunaldiak: GENERO INDARKERIA & KOMUNIKABIDEAK

 Gora itzuli


Genero-indarkerian hain bistakoak ez diren moduak. Jardunaldien hitzaldiak. 2010eko irailaren 29 eta 30a

 Gora itzuli


Nazioarteko jardunaldia. Genero-Indarkeriaren. Erasotzaileak berreztea helburu esku hartzeko programak

 Gora itzuli


Programak

 Gora itzuli


“Ez isildu”

Web hau bereziki gazteei zuzenduta dago, eta emakumeen aurkako indarkeriari buruzko informazioa emateko eta aurre egiteko asmoa du.

Esteka: http://www.interior.ejgv.euskadi.net/r42-4000/eu/

 Gora itzuli


Programa Nahiko

NAHIKO Berdintasunerako, Errespeturako eta Biolentzia-ezarako Hezkidetza Programa da. Berdintasunez bizitzeko baloreak lantzen dituen tutoretza programa da. Horretarako, gure ikasleak sozializatzen dituzten genero rolen azterketan eta giza eskubideetan oinarritzen da, bereziki eguneroko bizitzan eta harremanetan finkatuz.

Esteka: http://www.emakunde.euskadi.net/u72-nahiko10/eu/

 Gora itzuli


Beldur barik

Beldur barik Berdinsareak martxan jarri duen ekimena da, berdintasuna, begirunea, autonomia eta gazteen arteko askatasuna bultzatzeko.

Esteka: http://www.beldurbarik.org/ 

 Gora itzuli


Gizonduz

Gizonduz

Gizonduz gizonak sexuen arteko berdintasunaren alde kontzientziatzeko eta beren parte-hartzea eta inplikazioa bultzatzeko Eusko Jaurlaritzaren ekimen aitzindaria da eta Emakundek-Emakumearen Euskal Erakundeak sustatzen du.

Esteka: http://www.euskadi.net/gizonduz

 Gora itzuli