Erakunde arteko koordinazioa eta lankidetza.

Edukia

  1. Etxeko tratu txarrak eta sexu indarkeria jasaten dituzten emakumeei harrera hobea egiteko erakundeen arteko II akordio
  2. Etxeko tratu txarrak eta sexu indarkeria jasaten dituzten emakumeei harrera hobea egiteko erakundeean arteko akordioa
  3. Emakumeen aurkako Indarkeria Matxistaren Euskal Behatokia
  4. Sail arteko Batzordea, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrean genero-indarkeriaren biktimei laguntzeko koordinazio-mekanismoei buruzkoa
  5. Sexu-esplotaziorako gizaki-salerosketaren biktimei buruzko lan-taldea
  6. Emakume etorkinek duten kalteberatasun bereziari buruzko lantaldea

 


ERAKUNDE ARTEKO II. HITZARMENA

2009ko otsailaren 3an, II. Hitzarmena izenpetu zen, batetik, 2001eko erakunde arteko I. hitzarmenaren edukiak inguruabar berrietara egokitzeko -batez ere legeetan egindako aldaketetara eta ordutik izandako gertakarietara-, eta bestetik, protokoloak, lankidetza-akordioak eta bestelako tresna juridiko batzuk osatzeko. II hitzarmenean, erakunde sinatzaileek hartutako konpromisoak eta jarduera-protokoloak jasotzen dira, hainbat eremutan esku-hartzeko: osasun-arloa, polizia-arloa, arlo judiziala, gizarte-arloa, hezkuntza - arloa eta abokatuen elkargoak. Akordio-markotzat hartzen da, zeina garatu, zehaztu eta egokitu egin daitekeen, esku hartzeko eremuen arabera.

Urtero, Erakunde arteko Hitzarmenaren Jarraipen Batzordeak Jarraipen eta Ebaluazioari buruzko txostena onartzen du. Hor jasotzen dira, alde batetik, hitzarmena aplikatu den ekitaldian erakunde bakoitzak egindako ekintzak, eta bestetik, hitzarmenean aurreikusitako jarduera-protokoloaren betetze-mailari buruz erakunde horiek egiten duten balorazioa.

Jarraipena eta ebaluazioa:

Gora itzuli


ERAKUNDE ARTEKO I. HITZARMENA

2001eko urriaren 18an, etxean tratu txarrak eta sexu-erasoak jasaten dituzten emakumeei hobeto laguntzeko Erakunde arteko Hitzarmena sinatu zen, eta horren bidez indarrean jarri ziren 2000ko azaroaren 25ean sinatutako Erakunde arteko Protokoloan hartutako konpromisoak. Hitzarmen honek jarduera-prozedura homogeneo batzuk ezartzen ditu, etxeko tratu txarren eta sexu-erasoen biktimenganako arreta hobetzen dutenak eta haien osoko babesa bermatzen dutenak. Horretan, erakunde sinatzaileek hartuko konpromisoak eta esku hartzeko eremu bakoitzerako jarduera-protokoloak sartzen dira, besteak beste; eremuak: osasun-arloa, polizia-arloa, arlo judiziala, gizarte-arloa eta abokatuen elkargoak.

Jarduerak

  1. Hedatzeko eta abian jartzeko neurriak.
  2. Etxean tratu txarrak jasaten dituzten emakumeentzako segurtasun-plana.
  3. Heriotzen aurrean erakundeek jarduteko prozedura.
  4. Etxeko tratu txarren biktimentzako babes eta etxebizitza baliabideak hobetzeko programa (2004-2005).
  5. Gizarte Zerbitzuen Eremuan, Etxeko Indarkeriaren Biktimak Babesteko Aginduren Eraginkortasuna Bermatzeko Koordinazio Protokoloa.
  6. Arartekoaren txostenari buruzko analisia.
  7. Biktimei zerbitzuak emateko bateraezintasunei eta espezialitate-beharrei buruzko akordioak.
  8. Proposamen terminologikoak.
  9. Gizarte-zerbitzuen eremuan datuak biltzeko fitxak.
  10. Hitzarmena aplikatzearen balantzea.
  11. Emakumeen Kontrako Tratu Txarren eta Sexu-indarkeriaren aurrean jarduteko gizarte zerbitzuetako profesionalentzako gida.
  12. Tokiko Protokoloak hartzeko gida.
  13. Tokian tokiko protokoloak Sinatzeko erreferentziazko organoei buruzko akordioa.

Jarraipena eta ebaluazioa


1) Hedatzeko eta abian jartzeko neurriak

Etxean tratu txarrak eta sexu-erasoak jasaten dituzten emakumeei laguntza hobea emateko Erakunde arteko Hitzarmenaren Jarraipen Batzordeak hitzarmena hedatzeko eta aplikatzeko neurriak onartzen ditu urtero:


2) Etxean tratu txarrak jasaten dituzten emakumeentzako segurtasun-plana.

2002ko azaroaren 22an, Erakunde arteko Hitzarmenaren Jarraipen Batzordeak tratu txarrak jasaten dituzten emakumeentzako segurtasun-plana onartu zuen (2002-2004). Bertan, beste neurri batzuk jasotzen dira, EAEn etxeko tratu txarren biktimei ematen zaien babesa sendotzeko. Guztira 17 neurri jasotzen dira, 4 esku-hartze eremutan banatuta: biktimentzako informazioa, poliziaren babesa, prozesu judizialeko babesa eta gizarte-babesa.


3) Heriotzen aurrean erakundeek jarduteko prozedura.

2013ko maiatzean izandako bileran, II Akordioko Jarraipen Batzordeak jarduera-prozedura egokitzea erabaki egin zuen, hain zuzen ere erakundeek erantzun koordinatua eman dezaten etxeko tratu txar eta sexu-indarkeriaren ondorioz heriotzak gertatzen direnean.


4) Etxeko tratu txarren biktimentzako babes eta etxebizitza baliabideak hobetzeko programa (2004-2005).


5) Gizarte Zerbitzuen Eremuan, Etxeko Indarkeriaren Biktimak Babesteko Aginduren Eraginkortasuna Bermatzeko Koordinazio Protokoloa.


6) Arartekoaren txostenari buruzko analisia.

2005eko azaroaren 25ean, Erakunde arteko Batzordearen Jarraipen Batzordeak “Emakumeen kontrako indarkeriari erakundeek emandako erantzuna EAEn ” Arartekoaren txostenaren analisia onartu zuen. Bertan, Arartekoak txostenean ematen dituen gomendioak aztertzen ditu eta neurri batzuk planteatzen ditu gomendio horiek betetzeko.


7) Biktimei zerbitzuak emateko bateraezintasunei eta espezialitate-beharrei buruzko akordioak.

2005eko apirilaren 20an eta azaroaren 25ean egindako bileretan, Erakunde arteko Hitzarmenaren Jarraipen Batzordeak akordio bi onartu zituen, hurrenez hurren, espezializazioa bermatzeko eta bateraezintasun-klausulak ezartzeko, hitzarmena sinatu duten erakundeek zuzenean edo zeharka kudeatutako zerbitzu publikoetan, etxean tratu txarrak edota sexu-erasoak jasaten dituztenak zuzenean artatzen diharduten profesionalei dagokienez.


8) Proposamen terminologikoak.

2005eko azaroaren 25ean, Erakunde arteko Hitzarmenaren Jarraipen Batzordeak “Emakumeen aurkako Indarkeria. Proposamen Terminologikoak” agiria onartu zuen, alor horretako eztabaida terminologikoetan ekarpenak egiteko eta gutxieneko adostasuna lortzeko hitzarmenean parte hartzen duten erakundeek emakumeenganako indarkeriaz hitz egiterakoan erabili behar dituzten terminoen inguruan.


9) Gizarte-zerbitzuen eremuan datuak biltzeko fitxak.

2005eko azaroaren 25ean, Erakunde arteko Hitzarmenaren Jarraipen Batzordeak “Emakumeen kontrako tratu txarren eta sexu-indarkeriaren aurrean jarduteko gizarte zerbitzuetako profesionalentzako gida hitzarmena” onartu zuen. Hor datuak biltzeko fitxa bateratu bat jasotzen da, helburu duena alde batetik, eredu izatea eta profesionalen lana erraztea biktimei elkarrizketak egiterakoan, eta bestetik, Autonomia Erkidego osorako datu homogeneoak biltzea, aipatu datuak arlo horretako politikak eta jarduerak diseinatzerakoan ustiatu eta erabili ahal izateko.


10) Hitzarmena aplikatzearen balantzea.

Etxeko tratu txarrak eta sexu-erasoak jasaten dituzten emakumeei laguntza hobea emateko erakunde arteko hitzarmenaren lau urteko aplikazioaren balantzea. 2005eko azaroaren 25ean, Erakunde arteko Hitzarmenaren Jarraipen Batzordeak komunikatu bat onartu zuen, gero komunikabideetan aurkezteko. Hitzarmena egin zenetik (2001), aplikatu zen ondorengo lau urteetako balantzea egin zen.


11) Emakumeen Kontrako Tratu Txarren eta Sexu-indarkeriaren aurrean jarduteko gizarte zerbitzuetako profesionalentzako gida.

Gidaliburuaren helburua da gizarte-zerbitzuen alorrean diharduten pertsonei informazioa eta jarraibideak ematea, emakumeen kontrako etxeko tratu txarrak eta sexu-indarkeriak gertatzen direnean egin behar duten lan erabakigarria errazteko. Lehen zatian, emakumeen aurkako indarkeriari buruzko alderdi teorikoak eta orokorrak biltzen dira; bigarrena praktikoagoa da, eta jarraibideak eta gomendioak jasotzen dira, gizarte-zerbitzuek nola jardun behar duten azaltzeko.


12) Tokiko Protokoloak hartzeko gida.

Eudelek egin du, Emakunderekin elkarlanean, eta helburu du urrats edo jarraibide batzuk ematea, etxean tratu txarrak eta sexu-erasoak jasaten dituzten emakumeei laguntza hobea emateko toki-protokoloak hartzeko.


13) Tokian tokiko protokoloak Sinatzeko erreferentziazko organoei buruzko akordioa.


Jarraipena eta ebaluazioa

Jarraian aurkitzen dira, Erakunde arteko Hitzarmenaren Jarraipen Batzordeak 2002 eta 2009 urteen artean onartutako Jarraipen eta Ebaluazioari buruzko txostenak:

Gora itzuli


Emakumeen aurkako Indarkeria Matxistaren Euskal Behatokia

Emakumeen kontrako Indarkeria Matxistaren Euskal Behatokia da honetaz arduratzen den organoa: emakumeen aurkako indarkeriaren arloan, txostenak, estatistikak eta jarduteko proposamenak aholkatzea, ebaluatzea eta egitea. 2012ko martxoaren 26an abian jarri da.

Behatokia sortzeko dekretua

Jarduerak

Behatokiaren Funtzionamendurako Erregelamendua

Gora itzuli


Sail arteko Batzordea, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrean genero-indarkeriaren biktimei laguntzeko koordinazio-mekanismoei buruzko martxoaren 1eko 29/2011 Dekretuan aurreikusitakoa

Eusko Jaurlaritzako sailekiko koordinazioa emakumeen aurkako indarkeriaren biktimaren “espediente bakarra” izeneko tresnan parte har dezaten errazte aldera.

29/2011 Dekretua, martxoaren 1 ekoa (pdf, 131 KB), genero indarkeriaren biktimei laguntzeko Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrean dauden koordinazio mekanismoei buruzkoa.

Gora itzuli


Sexu-esplotaziorako gizaki-salerosketaren biktimei buruzko lan-taldea

2009ko urtearen bukaeran, sexu-esplotaziorako salerosketaren biktima diren emakumeen arazoei heltzeko lan-talde bat sortu zen.

Urte hauetan burutu den jarduera horren emaitza nagusiak hauek dira:

1.- Suspertzeko eta gogoeta egiteko aldian dauden sexu-esplotaziorako gizaki-salerosketaren biktimei laguntzeko Koordinazio-protokoloa prestatu da. Horrela, gure Autonomia Erkidegoan bete egin da atzerritarrek Espainian dituzten eskubide eta askatasunei buruzko eta haiek gizarteratzeari buruzko legedia.

2.- Hainbat hizkuntzatan dauden hiru gida prestatu, argitaratu eta zabaldu dira, hirurak GIBLZk eginak (biktimentzako triptiko bat, biktima izan daitezkeenei zuzendutako gida handixeago bat eta profesionalei eta oro har herritarrei zuzendutako gida bat).

3.- Egoera erregularrean dauden biktimentzako koordinazio-protokoloa landu da.

4.- Eremu judizialean lan-azpitalde bat sortu da horren inguruko koordinazioa egiteko.

5.- Sentsibilizazio-kanpaina, “Sexu-esplotaziorako emakume-salerosketak promesa asko zapuzten du. Ez zaitez konplize izan” goiburu hartuta.

Gora itzuli


Emakume etorkinek duten kalteberatasun bereziari buruzko lantaldea

Lantalde horrek egindako lan aipagarrienak honakoak dira:

1.- EAEn emakumeen aurkako indarkeriaren biktimak diren emakume etorkinei laguntza eskaintzeari eta indarkeria mota horren aurrean prebenitzeari dagokionez, diagnostiko bat osatzea.

2.- Emakumeen aurkako indarkeriaren biktimak diren emakume etorkinei laguntzeko gomendioak jasotzen dituen dokumentu bat egitea.

3.- Kulturartekotasunari eta emakumeen aurkako indarkeriariº buruzko ikastaroak antolatzea, esparru ezberdinetako profesionalentzat (elkarteak, Foru Aldundiak, Genero Indarkeriaren Biktimei Laguntzeko Zuzendaritza, Inmigrazioko eta Aniztasuna Kudeatzeko Zuzendaritza eta Ertzaintza)

Inmigrazioa eta indarkeria matxistaren jardunaldia

Kulturartekotasuna eta emakumeen aurkako indarkeria ikastaroa.

Honako helburu hauek ditu:

1.- Aztertzea zer baldintzak eragiten duten emakume etorkinek emakumeen aurkako indarkeriaren biktimei laguntzeko prozesu eta baliabideetan interesa izan dezaten, prozesu eta baliabide horiek uler ditzaten, beraietara hurbil daitezen eta berorietan parte har dezaten.

2.- Immigrazioaren eta emakumeen aurkako indarkeriaren artean egiten diren lotura sinpleak zalantzan jartzea eta, zentzu horretan doazen estereotipo eta arrazoibide erredukzionistei kontrapuntuak eskaintzea.

3.- Oro har, esku hartzeko ildo batzuk identifikatzea eta, bereziki, jarraibide batzuk identifikatzea erabiltzaile etorkinek pertzepzio eta arreta egokiak izan ditzaten.

Gora itzuli