Udaltzain Agenteak
Gipuzkoa
Lanpostua Alkatetzaren mende egongo da modu hierarkiko eta funtzionalean. Lanpostuaren berezko eginkizunak hauek dira:
— Alkateari edo pertsona-delegatuari proposatzea plangintza eta koordinazioko proiektuen antolakuntza-neurriak, zerbitzua eraginkorragoa izan dadin.
— Zerbitzuaren zerbitzu propio guztiak zuzentzea, koordinatzea eta ikuskatzea, bai eta aipatutako zerbitzuak hobeto funtzionatzeko egokitzat jotzen dituen agindu eta jarraibideak ematea ere.
— Udaltzaingoko langile guztiei agintzea, ezarritako hierarkia-egituren bidez.
— Udaltzaingoaren langileen ekintzak eta jokabideak arautzen dituzten argibideak, protokoloak eta arauak ezartzea.
— Udaltzainen hautaketa prozesuetan. praktikaldiaren jarraipena eta ebaluazioa egitea.
— Alkatetzari edo pertsona-delegatuari diziplina espedienteak irekitzeko proposamena egitea, bai eta langileek jaso behar dituzten sariena eta ordainsariena ere.
— Udalaren arauen lanketan parte hartu eta proposamenak egitea, bere eginkizunen esparruan (udal-ordenantzak, bandoak, arauak, hitzarmenak...).
— Deialdia egiten zaion bilera profesionaletara joatea.
— Parte hartzea bere eremuan Ertzaintza eta Udaltzaingoaren artean ezarritako Segurtasun Batzordean.
— Beharrezkoak diren kanpo harremanak edukitzea, bere eginkizunak egoki burutzeko eta bideratzeko (partikularrak, erakunde publikoak eta pribatuak...).
— Urteko jardueren eta zerbitzuen memoria eta urteko lan-egutegia prestatu eta antolatzea (lan-txandak, oporren egutegia...).
— Alkateari edo pertsona-delegatuari zerbitzuen garapenaren berri ematea eta emandako aginduak gauzatu eta betearaztea.
— Alkateari edo pertsona-delegatuari igortzea beharren araberako aurrekontu-proposamenak, zerbitzua egoki gara dadin.
— Alkateari edo pertsona-delegatuari Udaltzaingoaren langileen prestakuntza hobetzeko proposamenak egitea.
— Udaltzaingoaren jantzi eta ekipamenduen erosketak proposatzea.
— Astigarragako Udaltzaingoaren ordezkari izatea agintaritza eta erakundeen aurrean, alkateari edo zinegotzi-ordezkariari dagokion ordezkaritzari kalterik egin gabe.
— Fiskalekin, epaileekin eta epaitegiekin beharrezkoak diren harremanak izatea, Udaltzaingoari zein gainerako Segurtasun Indar eta Kidegoei dagozkien polizia judizialaren eginkizunei dagokienez.
— Polizia-legean Udaltzaingoari egotzitako eginkizunak betetzen direla bermatzea eta zaintzea.
— Antolamendu juridikoak aitortzen dion beste edozein eginkizun burutzea.
Batxiler edo teknikari titulua edota haien parekoa izatea.
3.a derrigorrezkoa.
a) Espainiako nazionalitatea izatea.
b) 18 urte beteta eta 38 urte bete ez izana eskaerak aurkezteko azken egunean. Hala ere, adin-muga gainditurik ere, Euskal Autonomia Erkidegok polizia-kidegoetan emandako zerbitzuekin konpentsatuko da.
c) Batxiler edo teknikari titulua edota haien parekoa edukitzea. Atzerriko tituluen kasuan, homologazioa egiaztatzen duen kredentziala izan behar da.
d) Gutxieneko 1,65 metroko altuera eduki behar dute gizonek eta 1,60 metrokoa emakumeek. Frogen hasiera baino lehen egiaztatuko da hau.
e) Baldintza zehatzak: A2 eta B gidabaimenak.
f) Hizkuntzen Europako Erreferentzia Marko Bateratuko C1 maila edo baliokidea (3. hizkuntz-eskakizuna, EGA...).
g) 315/1994 Dekretuaren eranskinari jarraikiz, bateraezina den osasun-arazorik ez izatea, ezta Euskal Herriko Poliziaren hautespen- eta prestakuntza- araudia bigarren aldiz aldatu zuen otsaiolaren 17ko 36/2004 Dekretuari erantsita doan «medikuntzako bazterketen taulan» aitatzen diren arazoetako bat bera ere. Gaitasuna hautaketa prozesua gainditu ondoren, indarrean dagoen araudian ezarritakoaren arabera medikuaren egiaztagiri edo azterketarekin egiaztatuko da. Kargu hartzea baldintza honen betetzearen menpe egongo da.
h) Jakinaren gainean egindako maltzurkeriazko delituagatik kondenatua ez izana edo Administrazio Publikotik zigor-espedienteaz baztertua ez izana, eta zeregin publikoak betetzeko gaitasuna galduta ez izatea. Dena dela, birgaitzeko onura aplikagarria izango da, administrazio eta zigorren alorreko arauekin bat etorriz, hautagaiak onura hori agiri ofizial bidez egiaztatuz gero.
i) 53/1984 Legean (abenduaren 26koa, Herri-administrazioen zerbitzuko langileen bateraezintasunen araubidean buruzkoa) aurreikusitakoaren arabera, desgaitasun edo legezko bateraezintasunik ez edukitzea, jada kargu publiko bat dutenei edo aipatutako legezko arauak erreferentzia egiten dion aukera eskubidea jarduteko bateraezina ez den jarduera pribatua eragotzi gabe.
j) Arau-hauste larri edo oso larri batengatik Euskadiko Polizia erakunde batean sartzeko hautaketa prozesu batean baztertua ez izana, baztertze adierazpenaren datatik aurretiko izen-emate epearen baliokidea den denbora pasa bada salbu.
k) Izangaiek adierazpen bat aurkeztu beharko dute armak eramateko eta, hala badagokio, erabiltzeko konpromisoarekin».
Baldintza guztiak eskabideak aurkezteko epemugaren egunean eduki behar dira beteta eta lanpostua hartu arte mantendu.
Hautaketa prozesuan parte hartu nahi dutenek eskabidea aurkeztu behar dute udalaren web orrian (www.astigarraga.eus) eskura dagoen eredu normalizatuaren arabera.
Eskabideak baliabide elektronikoen bidez aurkeztu nahi izanez gero, Erregistro Telematikoa erabili ahal izango da (http://astigarraga.eus/eu/tramiteak), eskabidea behar bezala beteta eta erantsita, baita parte hartzeko eskatzen den dokumentazioa ere.
Paperean doazen eskabideak Astigarragako Udaleko Erregistro Orokorrean aurkeztuko dira (Foru plaza 13. 20115 Astigarraga).
Postetxeko bulegoetan aurkeztutako eskabideak epea amaitu baino lehen entregatuko dira irekita doan gutunazalean, Postetxeko funtzionarioak zigilatu eta eguna jartzeko. Horrela bakarrik ulertuko da sarrera izan duela Postetxean aurkeztu ziren egunean
GAI-ZERRENDA OROKORRA
1. Espainiako Konstituzioa: Konstituzioaren eskubide eta askatasunak. Funtsezko eskubideen babesaren eta bermearen erregimena. Eskubideak etetea.
2. 7/1985 Legea, apirilaren 2koa, Toki-araubidearen oinarriak arautzen dituena. Xedapen Orokorrak.
3. 7/1985 Legea, apirilaren 2koa, Toki-araubidearen oinarriak arautzen dituena. Udalerria.
4. 2/2016 Legea, apirilaren 7koa, Euskadiko Toki Erakundeei buruzkoa. Legearen objektu eta printzipioak.
5. 2/2016 Legea, apirilaren 7koa, Euskadiko Toki Erakundeei buruzkoa. Udalerria eta beste euskal toki-erakundeak.
6. 39/2015 Legea, urriaren 1ekoa, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearena. Herritarren eskubideak.
7. 39/2015 Legea, urriaren 1ekoa, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearena. Administrazio-egintzak.
8. 39/2015 Legea, urriaren 1ekoa, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearena. Administrazio-jardunbidearen printzipio orokorrak.
9. 39/2015 Legea, urriaren 1ekoa, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearena. Prozeduraren faseak.
10. 39/2015 Legea, urriaren 1ekoa, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearena. Administrazio-errekurtsoak.
11. 40/2015 Legea, urriaren 1ekoa, Sektore Publikoaren Araubide Juridikoarena. Zehatzeko ahalaren printzipioal.
BERARIAZKO GAI-ZERRENDA
1. Zigor zuzenbidea. Delituak (zkren 10. artikulutik 18.era).
2. Zigor zuzenbidea. Erantzukizun kriminaletik salbuesten dituzten kausak (zkren 19.etik 20.era).
3. Zigor zuzenbidea. Erantzukizun kriminala arintzen duten inguruabarrak (zkren 21. artikulua).
4. Zigor zuzenbidea. Erantzukizun kriminala astuntzen duten inguruabarrak (zkren 21. artikulua).
5. Zigor zuzenbidea. Ahaidetasun-inguruabar mistoa (zkren 23. artikulua).
6. Zigor zuzenbidea. Delituengatiko krimen erantzuleak (zkren 27.etik 30.era).
7. Zirkulazioaren Erregelamendu Orokorra: Aplikazio-eremua (Atariko titulua).
8. Bide Segurtasunaren Legea: I. eranskina.– Oinarrizko kontzeptuak (artikuluak: 1.etik 9.era, 12.etik 24.era eta 54.etik 73.era).
9. Bide Segurtasunaren Legea: Arau-hausteak (V. titulua, I. kapitulua).
10. Bide Segurtasunaren Legea: Zigorrak (V. titulua, II. Kapitulua).
11. Bide Segurtasunaren Legea: Erantzukizuna (V. titulua, III. Kapitulua).
12. Bide Segurtasunaren Legea: Zehapen-prozedura (V. titulua, IV. Kapitulua).
13. Bide Segurtasunaren Legea: Portaera arauak zirkulazioan (II. titulua, I. kapitulua).
14. Bide Segurtasunaren Legea: Puntuak galtzea dakarten arau-hausteak (II. eranskina).
15. Bide Segurtasunaren Legea: Gidatzeko baimenak (IV. titulua, II. Kapitulua).
16. 15/2012 Legea, ekainaren 28koa, Euskadiko Segurtasun Publikoaren Sistema Antolatzekoa: Euskal Autonomia Erkidegoko Poliziaren zerbitzuen koordinazioa eta jarduera osagarrien integrazioa eta Larrialdiei aurre egiteko eta babes zibilerako.
17. Astigarragako kale izendegia, auzoak, landa eremua eta bide sarea.
18. Izaera Pertsonaleko Datuak Babesteko printzipio orokorrak.
19. 10/2015 Legea, abenduaren 23koa, Jendaurreko Ikuskizunen eta Jolas Jarduerena.
20. 296/1997 Dekretua, abenduaren 16koa, Jendaurreko ikuskizunak eta jolas jardueren ordutegiak eta jarduera horiei buruzko beste alderdi batzuk ezartzen dituena Euskal Autonomi Elkartearen eremuan.
21. Polizia deontologia. Jokabide-kodea.
22. Astigarragako Udaltzaingoaren Erregelamendua.
23. Animalien edukitza eta babesari buruzko Astigarragako udal-ordenantza.
24. Astigarragako gazteen aisiladirako lokalak arautzen duen udal-ordenantza.
25. Herritarren elkarbizitza eta bide publikoaren erabilera eta garbiketa arautzen duen udal-ordenantza.
26. Hiri hondakinak bildu eta tratatzeko udal-ordenantza. Bakarrik III. Tituluko II. Kapitulua (arau-hausteak eta zehapenak).
27. Hots kutsaduraren aurka babesteko udal ordenantza Astigarragako udalerrian.
28. Astigarragako udalerrian ibilgailuen denbora mugatuko aparkamendua erregula tzen duen ordenantza.
29. Astigarragako udalerrian salmenta ibiltaria arautzeko udal ordenantza arautzailea.
30. Astigarragan ostalaritzarako eta jatetxe-arlorako lurzoruaren okupazioak arautzen dituen ordenantza (terrazen ordenantza).
* Udal ordenantza eta erregelamendu guztiak eskuragarri daude Astigarragako Udaleko web orrian (www.astigarraga.eus).