Oihangintzako ingeniari teknikoen izangai-zerrenda bat egitekoa.
Navarra
Eskaerak aurkezteko epea bukatzen den egunean, Oihangintzako ingeniari teknikoaren titulua edo haren baliokidea izatea, edo Oihangintzako ingeniari tekniko lanbiderako gaitasuna ematen duen gradu titulua, edo titulu hori eskuratzeko eskubideak ordaindu izanaren gordekina.
Atzerrian lortutako tituluak badira, homologazioaren egiaztagiria eduki beharko da.
Oihangintzako ingeniari tekniko lanpostu bat aldi baterako betetzeko, B motako gidabaimena izan behar da; horregatik, deitzen zaionean, izangaiak betebehar hori frogatu beharko du agiri bidez, bi deialdietarako balio duen zazpigarren arauan xedatutakoarekin bat.
Ekainaren 23ko 70/2008 Foru Dekretuan xedatutakoarekin bat, eskabidea telematika bidez aurkezten ahalko da, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren Erregistro Orokor Elektronikoan. Erregistro hori Nafarroako Gobernuaren Interneteko web atarian dago (www.navarra.es) . Kasu horretan, parte hartzeko eskabide berariazkoarekin batera aurkeztu beharreko agiriak eransteko, Erregistro Orokor Elektronikoan artxiboak eransteko aurreikusita dauden formatuetatik edozein erabil daiteke.
Bi deialdietan, parte hartzeko eskabideak aurkezteko epea hamabost egun naturalekoa izanen da, ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.
Deialdietan parte hartzeko eskabideak Nafarroako Gobernuko Erregistro Orokorrean aurkeztu beharko dira (Karlos III.aren etorbidea, 2, atalondoa, 31002 Iruña), edo Nafarroako Gobernuko Erregistroaren beste edozein bulegotan (zerrenda 2015eko 57. eta 103. Nafarroako Aldizkari Ofizialetan argitaratu zen, martxoaren 25ean eta maiatzaren 29an), edo, bestela, Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 38.4 artikuluan adierazitako bideren bat erabiliz.
Eskabidea posta bulego batean aurkeztuz gero, gutun-azal irekian aurkeztuko da, postako langileek data eta zigilua jar ditzaten, ziurtatu aurretik.
Gai zerrenda:
1. gaia.–Oihanei buruzko araudia Nafarroako Foru Komunitatean eta Estatuan:
13/1990 Foru Legea, abenduaren 31koa, Nafarroako Oihan Ondarea Babestu eta Garatzeari buruzkoa, eta ondoren hori aldatu zuena (3/2007 Foru Legea).
59/1992 Foru Dekretua, otsailaren 17koa, Nafarroako Oihan Ondarea Babestu eta Garatzeari buruzko abenduaren 31ko 13/1990 Foru Legea garatzearren Mendien Erregelamendua onesten duena.
43/1997 Legea, azaroaren 21ekoa, Mendiei buruzkoa, eta horren aldaketak (azken aldaketa uztailaren 20ko 21/2015 Legean egin zen).
2. gaia.–Nafarroako baso espezie nagusiei buruzko ekologia eta baso-tratamenduak.
3. gaia.–Mendien antolamendua. Oihana antolatzeko proiektuak, edukia.
4. gaia.–Baso aprobetxamenduak. Zuraren merkatua. Oihanen gaineko ziurtapena. Oihaneko biomasa.
5. gaia.–Baso suteak. Tipologia eta arrazoiak. Nafarroan duten garrantzia. Oihanetako suteei aurrea hartzeko jarduketak.
6. gaia.–Basoetako fauna. Oihanen kudeaketan kontuan hartu beharreko espezie nagusiak.
7. gaia.–Nafarroako oihanetako izurri eta gaitz nagusiak. Kontrol metodoak.
8. gaia.–Dasometria. Masa erregularrak eta irregularrak. Zuhaitzen neurketak. Oihanen hazkundea.