Arautegia
InprimatuAGINDUA, 1994ko urtarrilaren 28koa, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuarena, irakasleak alfabetatu edota euskalduntzeko programa (IRALE) arautzen duena.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Agindua
- Organo arau-emailea: Hezkuntza, Unibertsitateak eta Ikerketa
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 29
- Hurrenkera-zk.: 453
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 1994/01/28
- Argitaratze-data: 1994/02/11
Testu legala
10/1982 Oinarrilegeak, euskararen erabilera normaltzekoak, honela ezarri zuen bere 20. atalean: Jaurlaritzak, euskarazko ikasbidea egiazkoa izan ahal izateko, irakasleak urratsez urrats euskalduntzeko baliabideak ezarriko zituela. Oinarrilege horren garapenez, bai 138/1983 Dekretuak eta bai 1983ko abuztuaren 1eko Aginduak (EHAA, abuztuak 19) eskubide hori hezurmamitu ahal izateko arauzko markoa ezarri zuten. Hori dela eta, Euskal Autonomi Elkarteko ikastetxeetan irakaslanean diharduten maisu-maistrak euskaldundu edota alfabetatzeko urteroko prestakuntzaprograma eratu zen. Urte hartan bertan, 1983ko abenduaren 26ko Aginduz, irakasleak euskaldundu edota alfabetatzeko IRALEprograma arautu zuen Hezkuntza Sailak. Urterik urte, etenik gabe, mamitu izan da programa hori egungo egunerarte. Hamar urte joan dira ordutik hona. Bai Euskal Eskola Publikoaren Legeak, bai Euskal Autonomi Elkarteko unibertsitateaz besteko irakaslekidegoen Legeak eta bai horien garapenez sorturiko araubideak aldaketa ohargarriak eragin ditu oraindaino indarrean egondako marko horretan: euskal HezkuntzaAdministrazioarenesparrupeko irakasleen hizkuntz eskakizunak aipatu behar dira hemen bereziki. Azken hamar urte hauetako eskarmentuak ere badu zer erakutsirik irakasleak euskalduntzeko programa beharrizan berrietara egokitzeko orduan. Honako Agindu honek 1983ko abenduaren 26ko Agindua eta bere ondoriobidezko aldaketak indargabeturik uzten ditu, haien ordezkotza eginez. 1994ko urtarrilaren 10eko Aginduak bezala (EHAA, 1994/1/26) egoera berriaren beharretara egokitu nahi du honek ere IRALE programa, bertako irakastegiei egungo legeriak herri-ikastetxeei ematen dien antzeko eratzemodua eskainiz. Ezin ahaztu daiteke, bestalde, helduak euskaldundu edota alfabetatzeko aukerabide zabala dugula gaur egun eskuera Autonomi Elkartean. Aukera horretaz eskuzabalik baliatzea komeni da, alferrikako bikoizketak sortzen ibili gabe. Beraz, eta IRALE programaren ekintza guztiak bere irakastegi propioez estaltzen ez direla kontuan izanik, zenbait ikastaromota (behereneko mailetakoak eta irakastorduz kanpokoak batez ere) bestelako euskaltegi eta ikasketa-elkarteen bidez mamituko dira. Agindu honek, hori dela eta, euskaltegielkarte horien eta Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailaren arteko harremanbideak ere arautzen ditu orohar. Guzti horren ondorioz, honako hauXEDATU DUT:I. ATALBURUA EZAUGARRI NAGUSIAK 1. atala.- Agindu honen xedea Euskal Autonomi Elkarteko unibertsitateaz besteko irakasleak euskaldundu eta alfabetatzeko IRALE programa arauberritzea da. 2. atala.- 1.- IRALE programaren xedea Euskal Autonomi Elkarteko ikastetxeetan lanean diharduten irakasleak euskaldundu edota alfabetatzea da. Azken helburua, nolanahi ere, honako hau da: irakasle horien berariazko hizkuntz prestakuntza lortzea, legez eskatzen den trebeziaz eta gaitasunez euskara edo euskaraz irakatsi ahal izan dezaten. 2.- Xede horiek lortu ahal izateko ikastaromota eta prestakuntzabide desberdinak eskainiko ditu IRALEk kasuan kasuko euskalduntzebeharren, lanbideegoera desberdinen eta irakasleen abiaburuko euskal ezagueramailen arabera, kasu bakoitzean beharrezkoak gerta daitezkeen hizkuntzazko titulu, agiri edo eskakizunak eta programaren beraren antolamendu- eta aurrekontuaukerak kontuan izanik. 3.- Aurreko atalean esandakoaren kaltetan gabe, IRALE programa martxoaren 9ko 47/1993 Dekretuak ezarritako hizkuntz eskakizunak lortzeko prestakuntzabidedesberdinen arabera antolatuko da. Prestakuntzabide hauetariko bakoitza honako eskema hauen araberako ataletan eratuko da: - Lehen, bigarren eta hirugarren atalak, lehen hizkuntz eskakizuna lortzeko. - Laugarren eta bosgarren atalak bigarren hizkuntz eskakizuna lortzeko. Bosgarren atal horrek, bere luzezabalean, ikastetxeetako praktika-aldia izango du. 3. atala.- 1.- IRALE programak Euskal Autonomi Elkarteko unibertsitateaz besteko ikastetxeetan, publiko zein pribatu eta edozein irakasmailakoetan, lanean diharduten irakasleak hartuko ditu kontuan. 2.- Aurreko atalean adierazitako edozein irakaslek IRALE programan parte hartu eta bere zerbitzuaukerez baliatu ahal izango du, prestakuntzaekitaldi bakoitzerako ezarriko diren baldintza konkretuen arabera. 3.- Unibertsitateaz besteko ikastetxe publiko zein pribatuetako irakasleentzat prestaturik dago, bereziki, IRALE programa. Hizkuntz eskakizunak egiaztatu beharrean legokeen irakassistemako laguntza- eta ebaluazioatalekogizajendeak ere bertan parte hartu ahal izango du: deialdi bakoitzean ezarriko da, nolanahi ere, azken hauek zein baldintzatan parte hartu ahal izango duten IRALE programan. 4. atala.- 1.- IRALE programak doan eskainiko dizkie bere ikastaroemankizunak bertan izena eman dezaketenei. Salbuespen bakarrak egoitza- eta joanetorri gastuak izango dira batetik, eta Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak ikasketen aprobetxamendu egokiaz ezar ditzakeen mugak bestetik. 2.- Irakastordu barruko ekintzen gastuak Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailaren kontu joango dira partez edo osoz, beronek zehaztuko dituen eran eta moduan. 3.- Deialdi publikoz edota aurkezpentxostenez jakinaraziko ditu Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerta Sailak aldian aldiko ekitaldiaren baldintza konkretuak. 5. atala.- 1.- Euskal Eskola Publikoaren Legearen 22. atalak eta Euskal Autonomi Elkarteko unibertsitateaz besteko irakaseremuan diharduten irakaslekidegoen legearen 54. atalak diotenaren ildotik, irakaslejendea euskalduntzeko urte anitzeko planak eratuko ditu Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak. Irakastordu barnean euskaldundu edo alfabetatu beharrean dauden irakaslekopuruak finkatuko dira, besteak beste, plan horietan. Plan horiek malguak izango dira izatez, urtero errebisatuko dira, irakasleen beraien gogozko parte-hartzea lortzen saiatuko da bertan eta, plana egiteko oinarrizko irizpide moduan, irakassistemaren beharrak, hizkuntz eskakizunak egiaztatzeko epekontuak eta irakasleen aldez aurretiko euskarazko ezagueramailakhartuko dira gidari. 2.- Plan horien ildotik, eta ikastetxeen epe labur eta ertainerako beharrak eta aukerabideak kontuan izanik, Hezkuntza Sailordetzak prestakuntzabide bakoitzean begiz jotako eskaintzaaukerak, eta (hizkuntz eskakizunak egiaztatzeko fetxakontuen arabera) bide bakoitzera sartzeko lehentasunak ezarriko ditu urterourtero. 3.- IRALE programaren baitako prestakuntzajarduera desberdinak lurraldeka edo eskualdeka eratuko dira, ikasketarinahien eta irakasteaukeren arabera eta lurralde bakoitzeko euskalduntzebeharrak kontuan izanik. 6. atala.- Aurreko atalean ezarritako xede horiek hezurmamitu ahal izateko honako puntuok zehaztuko ditu urtero Hezkuntza Sailordetzak, eta behar den aurretiaz jakinaraziko: a) IRALE programan parte hartu ahal izateko izena nola eman eta nola matrikulatu. b) Ikasturtean zehar eskaintzen diren ekintza desberdinen ezaugarri nagusiak: mailak, egutegiordutegiak, prestaeraemankizun bakoitzaren ordu-kopurua, ikastaroa non, zer-nolako ikasketarientzat, zein euskaltegi edo ikasketaelkartek eskaintzen duen, irakastorduz kanpokoa ala barnekoa den, bertako funtzionamenduarauak eta beste edozein xehetasun. c) ekintza-mota horretara lehentasunez sartu ahal izateko baldintzak: hizkuntzazkoak, ikasketarinahien irakasmaila edo lanbideegoeraren araberakoak (zer ikastetxe-mota, hizkuntz eskakizuna egiaztatzeko presakontua).kontua). d) Ekintzamolde bakoitzean ikasketariek gutxienez lortu beharreko aprobetxamendumaila, kasuan kasuko balioespensistema eta gutxiegizko aprobetxamenduaren ondorioak agertuz. e) Kasuan kasuko aprobetxamendu- edo gaitasunmailaren ziurtapena lortzeko baldintzak. f) Programaren funtzionamendu egokirako eta ikasketarinahieninformazio zuzenerako beharrezkoak liratekeen gainerako xehetasunak. 7. atala.- 1.- IRALEren beraren irakastegietan, normalean, irakastordu barneko prestakuntzaikastaroak emango dira; prestakuntzaaldi horretan, ondorioz, ikasketariek ez dute irakaslanean jardun beharrik izango. 2.- Ikasketarigaiak aukeratzeko aldian-aldian ezarri ahal izango diren prozeduren kaltetan gabe, aurreko atalean adierazitako ikastaroetan parte hartu nahi dutenek konpromisoadierazpena izenpetu beharko dute eskabide-orria betetzerakoan: ezarritako baldintzekin konforme daudela azaldu beharko dute bertan, eta ikastaro batean parte hartzeko liberatua izanez gero adinkontuagatik hizkuntz eskakizunaren exentziora bildu ahal izateko legeaukerari beren gogoz eta espresuki uko egiten diotela aitortu beharko dute. 8. atala.- 1.- Ikasketarigaiak aukeratzerakoan, aldian aldiko irizpideak kontuan hartuko dira: horien artean izango dira, besteak beste, dagoeneko lorturik duten euskal ezagueramaila, txandaz txandako aurrerabidea eta hizkuntz eskakizuna egiaztatzeko azken egunaren hurbiltasuna. 2.- Hezkuntza Sailordetzak ikasketarinahien lehentasungogoak,ikastaroak noiz-non egiteari buruzkoak, kontuan hartuko ditu eginahalean. Ikastalde egokiak eratu eta ikasketariplazak erarik probetxuzkoenean erabili ahal izateko, dena den, egoki lerizkiokeen aldaketak egin ahal izango ditu.II. ATALBURUA IRAKASTEGIEN AGINTEORGANOAK 9. atala.- 1.- IRALE programaren baitako ekintzak garaiz eta zuzen bideratu ahal izateko beharrezko neurriak hartuko ditu Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak. Batez ere goren mailako ikastaroatalez arduratuko diren irakastegi propioak izango ditu horretarako, batetik; bestetik, berriz, Hezkuntza Sailaz kanpoko erakunde eta ikasketa-elkarteen lankidetzaz baliatu ahal izango da. 2.- Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak irakastegi bana izango du, gutxienez, lurralde historiko bakoitzean. Kasuan kasuko beharren edo aukeren arabera, gainera, lurralde edo eskualde mailako irakastegiak, edota xede berezikoak, eratu ahal izango ditu. 3.- IRALEko irakastegiak behar adinbat irakaslez hornituko dira. Hornitzelan hori Euskal Autonomi Elkarteko unibertsitateaz besteko irakaslekidegoen 2/1993 Legeak ezarritakoaren ildotik egingo da: bertarako irakasleak irakasmaila desberdinetakoak izan ahal izango dira, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailaren esparrupèkoak eta kasuan kasuko deialdiaren baldintzak betetzen dituztenak. Zerbitzubeharren arabera, administraziolangilerik ere izan ahal izango du irakastegiak. 10. atala.- 1. Agindu honek zehazten dituen IRALEko irakastegiek honako organoatal hauek izango dituzte gutxienez: a) Lagun bakarrekoak: - Zuzendaria - Ikasketaburua - Idazkaria b) Taldekakoak: - Irakasleklaustroa - Zuzendaritzataldea - Irakastegian parte hartzeko batzordea (hots, partaidetzabatzordea)batzordea) 2.- Irakastegi bakoitzaren antolamendu- eta funtzionamenduaraudiak, goiko horiezaz gainera, bestelako organoatalak ere eratu ahal izango ditu. 11. atala.- 1.- Zuzendaria irakastegiaren batezbesteko jestioaren eta funtzionamendu osoaren arduraduna da; bereziki, bertako irakaslanaren arduraduna. 2.- Zuzendariaren eginkizun dira: a) Irakastegiaren ordezkaritza ofiziala bere gain hartzea. b) Irakastegiaren jarduna zuzendu eta koordinatzea; bertako ekintza akademikoetarako eta taldekako organoen bileretarako dei egin eta bertako buru izatea. c) Aurrekontuen arabera, gastuetarako baimena eman eta ordainketak egitea agintzea. d) Dagozkion zerbitzu- eta hornikuntzakontratazioak egitea. e) Ziurtagiri eta dokumentu ofizialen onikusia egitea. f) Irakastegiaren jardupideari dagozkion arauak, xedapenak, proiektuprogramak eta erabakiak betearaztea. g) Irakastegiko gizajende guztiaren buruzagi izatea. h) Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailaren aginteorganoen ordezkari gisa legozkiokeenak; bestelako araubidez ezarritakoak eta irakastegiaren beraren antolamendu- eta funtzionamenduaraudiak finkaturikoak. 12. atala.- Ikasketaburuari irakaslanaren mamikuntza koordinatu eta zaintzea dagokio, irakastegiko zuzendaritza-taldeak onarturiko irizpideen arabera honako eginkizunok izango dituelarik: a) Irakaslanerako programaren eta bere garapenaren prestakuntza koordinatzea. b) Ikasketaordutegia osatu eta betearaztea. c) Irakasle bakoitzari dagozkion eginkizunak eta lan-taldeak zehaztea. d) IRALE programan daudelarik Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailaz kanpoko euskaltegi edo ikasketaelkarteetanari diren ikasletaldeen jarraipena eta gainbegiratzelana egitea. e) Irakastegiko antolamendu- eta funtzionamenduaraudiak eta arauzko erabakiek ezarritakoak. 13. atala.- Idazkariaren eginkizunak honako hauek dira: a) Irakastegian parte hartzeko batzordearen, zuzendaritzataldeareneta klaustroaren bileretako gaizerrendan sartu beharreko gaiak prestatzea, kasuan kasuko buruak esandakoaren arabera.Bilera horien aktaagiriak prestatzea. b) Irakastegiko aktak, espedienteak eta dokumentuakzaintzea, kasuan kasuko organoak eska ditzanerako prest izanik. Bertako ikasmateriala zaintzea. c) Zuzendariaren ontzat emanaz irakastegiko ekintzaerabakieta akordio guztiak ziurtatzea; orobat bertako aurrekari, liburu eta dokumentuak. d) Arauzko erabakiek eta irakastegiaren antolamenduetafuntzionamenduaraudiak ezarritako eginkizunak betetzea. 14. atala.- 1.- Irakastegian lanean diharduten irakasle guztiekin osatuko da bertako klaustroa, zuzendaria buru delarik. 2.- Klaustroaren eginkizunak honako hauek dira: a) Ikasekintzen programa prestatu eta onartzea, eta noraino betetzen ari den adieraztea. b) Ikasketarien ebaluazio- eta errekuperaziolanetarako irizpideak finkatu eta koordinatzea. c) Ikasketarien orientazio- eta tutorelanak planifikatu eta zuzentzea. d) Irakastegian pedagogiazko saiakuntza edo ikerketak eragitea. e) Bere funtzionamenduarauak onartzea. 3.- irakasle-klaustroak erabakiko du irakastegian parte hartzeko batzordera zer ordezkari bidali. 15. atala.- 1.- zuzendaritza-taldea irakastegiko zuzendariak, ikasketa-buruak eta idazkariak osatuko dute. 2.- zuzendaritza-taldearen eginkizunak honako hauek dira: a) Irakastegia gidatu eta koordinatzeko orduan irizpideak finkatzen laguntzea; orobat bertako jardunean eragin nabariena duten erabakiak hartzerakoan. b) Irakastegiko aurrekontua prestatzea. c) Onarturiko programen mamikuntza koordinatu eta gainbegiratzea eta partaidetzabatzordeari, azken honek urteroko bere oroitidazkian onartu ahal izateko, berauek zer neurritan bete diren azaltzea. d) Urteroko oroitidazkizirriborroa prestatzea, partaidetzabatzordeakbere txostena egin ahal izateko. e) Irakasle-taldeak antolatzea eta ikasturte- edo txandahasieran irakasleak laneginkizun desberdinetan nola banatuko diren erabakitzea. f) Irakastegiaren funtzionamendua eta programazio nagusia ebaluatzeko interesgarrienak lerizkiokeen ikasbidekontuaknola bideratu partaidetzabatzordeari proposatzea. 3.- Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak izendatuko ditu zuzendaritza-taldearen kideak: irakasleklaustroarenproposamenez zuzendaria, eta azken honen proposamenez zuzendaritza-taldeko beste kideak. Bai izendapen hauen epeiraupena eta bai Agindu honek kontuan hartzen ez dituen bestelako xehetasunak zehazteko, Herri-ikastetxeetako zuzendaritzataldeei buruz legeria orokorrak dioena hartuko da gidari. 16. atala.- 1.- Partaidetzabatzordea da IRALEko ikasketariek irakastegiaren jardueran parte hartu ahal izateko organoa. 2.- Irakastegietako partaidetzabatzordeak honako kideok izango ditu: a) Irakastegiko zuzendaria, buru lehen izango dena. b) Ikasketaburua c) Klaustroak aukeraturiko hirulaubost irakasle. d) Ikasketariek aukeraturiko hirulaubost ikasle. e) Administrazio- eta zerbitzulangileen arteko ordezkari bat, halakorik legokeenean. f) Irakastegiko idazkaria, hizpidez baina botorik gabe batzordearen idazkarilanean jardungo duena. 3.- Partaidetzabatzordeak honako eginkizun hauek izango ditu: a) Irakasekintzen plana aztertu eta iradokizunak egitea. b) Ikasketarien aldetiko proposamenak bideratzea. c) Osagarrizko ekintzen plana, edota irakastorduz kanpokoa, onartzea. d) Klaustroari eta gainerako ikasketariei batzordean aztertu diren gaien berri ematea. e) Kurtsoamaierako oroitidazkia aztertu eta onartzea. f) Legez ezarrita dauden mugen barnean lanegutegia eta ordutegia finkatzea. g) Ondoko atalean aipatzen den antolamendu- eta funtzionamenduaraudia onartzea. 17. atala.- IRALEko irakastegi bakoitzak, bere ezaugarri eta beharren arabera, parte hartzeko eta koordinazio pedagogikorako beste zenbait organoatal eratu ahal izango ditu bere antolamendu- eta funtzionamenduaraudian. Berak erabakiko du orobat aurreko atalean definituriko partaidetzabatzordean juxtujuxtu zenbat ikasketari eta irakasle izango diren. Era berean, berak erabakiko du batzordekide horiek nola aukeratu, beti ere ikasturtehasieran batzordea laster osatu ahal izateko bideak ezarriz. IRALEko irakastegien antolamendueta funtzionamenduaraudia, gainerako ikastetxeena bezalaxe, hezkuntza-administrazioaren aldetiko legezkotasuntxostenarenbeharrean izango da. 18. atala.- 1.- Ikasketaritalde bakoitzean hainbat irakaslek jardungo du, eta horietariko batek tutorelana egingo. 2.- Ikasketaritalde bakoitzean diharduten irakasle horiek kasuan kasuko irakasletaldea osatzen dute. Berorrek osatuko du orobat, bere horretan, ikasketaritalde horren ebaluaziobatzordea. 19. atala.- Ikasturtea hasi aurretik, eta indarrean dagoen araubidearen ildotik, IRALEko irakastegiek ongi funtziona dezaten egokiak lerizkiokeen orientabideak eman ahal izango ditu Hezkuntza Sailordetzak.III. ATALBURUA HEZKUNTZA SAILAZ KANPOKO IKASKETAELKARTEEK IRALE PROGRAMAN PARTE HARTZEAZ 20. atala.- Agindu honetan oraindainokoan esandakoaz gainera, IRALE programako zenbait ikastaro edo prestakuntzalan euskalduntze edo alfabetatze alorrean diharduten erakunde edo ikasketaelkarteek eman ahal izango dituzte. Kasuan kasuko hitzarmen edo lankidetzabideakeratuko dira horretarako. 21. atala.- 1.- Urtero, deialdi publikoz, erakunde edo ikasketa-elkarte horiek bidera ditzaketen ekintzak eta hartarako baldintzak eta harremanmarkoa jakinaraziko ditu Hezkuntza Sailordetzak. 2.- Hartan interesaturik leudekeen elkarteen parte hartzeko eskariak, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian jakinaraziko den deialdian ezarritako oinarrien arabera egingo dira. 22. atala.- Hezkuntza Sailordetzak programan parte hartzeko onetsitako elkarteei zenbat eta nola ordaindu erabakitzeko, ondoko puntuok hartuko dira gidari: a) Sailordetzak zuzenean ordainduko dio elkarteari bertako ikasketariari ordaintzea legokiokeen matrikulakostua. Ikasketariarekiko doantasunirizpide hau erabatekoa ez izatea gerta daiteke barnetegiko egoitzagastuei dagokienean; klaseetara behar bezain sarri ez joateagatik, edo aprobetxamendu ona ez izateagatik, aldaketak izan ditzake gainera. b) Matrikulakostuei dagokienez, HABEk ezarritako kopuruak hartuko dira gidari berak definituriko ikastaroen kasuan. IRALEk berariaz eratuarazitako ikasketaritaldeen kasuan (maila horretan ikasle gutxi daudelako, edukinagatik edo lekuagatik ikastaroa berezia delako), Hezkuntza Sailordetzak berak ezarriko ditu matrikulakostu horiei dagozkien kopuruak. 23. atala.- 1.- IRALE programan jarduteko onartuak izateko, ikasketaelkarteek honako baldintza hauek bete beharko dituzte: a) parte hartzeko eskabidea garaiz egitea, dagokion adostasunziurtapena izenpetuz. b) ordainketei dagokienean Hezkuntza Sailordetzak ezarritako arauetara biltzea. c) Hezkuntza Sailordetzak administraziotramiteen lanerako behar izan ditzakeen argibideak (ikasketarien matrikulazioari, ordainketari, jarraipenari eta ebaluazioari dagokionez) garaiz aurkeztea. d) IRALE programak ekintza desberdinetarako finkaturiko ezaugarri teknikoetara biltzea. Konkretuki, IRALEko ikasketari hutsez osaturiko taldeen kasuan Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak ezarritako orientabideen, ebaluazioirizpideen eta koordinaziosistemen arabera jardutea. IRALEko ikasketariz eta bestelakoez osaturiko taldeen kasuan HABEk edo, hala legokiokeenean, Hezkuntza Sailordetzak ikasmailez, ikasketarikopuruzeta baldintza pedagogiko edo materialez ezarritako irizpideak betetzea. 2.- Aurreko atalean adierazitako baldintza guztiak betearren, Hezkuntza Sailordetzak IRALE programan parte hartzeko baimena ukatu ahal izango dio zenbait ikasketaelkarteri, aurreko deialdietan lortutako emaitza ebaluatu ondoren. 3.- Irakastordu barneko prestakuntzalan trinkoan diharduten ikasketariak bereganatu nahi dituzten ikasketaelkarteenkasuan, IRALEko ikasketari hutsez osaturiko talderik antola dezaketen ala ez izango da lehentasunezko irizpideetarikoa berauen baimena emateko orduan. Bai pedagogi gaiak eta bai leku- eta jestioaukerak hartuko dira horretarako kontuan. 4.- Hezkuntza Sailordetzak Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian jakinaraziko du, aldiro-aldiro, ekitaldi jakin batean IRALE programan parte hartzeko onartzen diren ikasketa-elkarteen zerrenda. 24. atala.- Ikasketarien eta ikasketa-elkarteen arteko harremanak errazteko, onarturiko ikasketen eta beraiek eskaintzen dituzten ikastaroen berri emango die ikasketarigaiei Hezkuntza Sailordetzak. Era berean eskualde eta ikastaromota bakoitzean zenbat ikasketarigaik eskabidea egin duten adieraziko die bertako ikasketaelkarteei. 25. atala.- IRALEren irakastegietatik kanpora emango diren ikastaroetan matrikulatzeari dagokionez, bai ikasketariek eta bai ikasketaelkarteek kasuan kasuko deialdian edo aurkezpentxostenean ezarritako arauak bete beharko dituzte. Ikasketaelkarteek, nolanahi ere, matrikulaziofitxan beraiei dagokien atala bete beharko dute eta, ikastaroa hasi eta handik hogei egun naturaleko epean beranduenik, ikasketarien izen-zerrenda eta matikulaziofitxak aurkeztu beharko dituzte. 26. atala.- 1.- Agindu honen hamabigarren atalean ezarritakoaren arabera, bertako ikasketaburuei dagokie lurralde horretan ikastaroemankizunean jarduteko ikasketaelkarteetan liberaturik dauden ikasketarien gainbegiratze pedagogikoa. 2.- Aurreko atalean adierazitako ikasketarien ebaluazioa, gai honetaz Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak emandako arau eta orientabideen arabera egingo da. IV. ATALBURUA IRALE PROGRAMAREN JARRAIPENBATZORDE NAGUSIA 27. atala.- 1.- IRALE programako deialdietan ezarritako irizpideak zuzen aplikatzeko Jarraipen Batzorde Nagusi bat eratuko da, programa horretan diharduten sektore desberdinek parte hartuko dutelarik. Honako eginkizun hauek izango ditu: a) ikasketariak kasuan kasuko deialdian finkaturiko irizpiden arabera aukeratzen direla zaintzea eta leudekeen erreklamazioei erantzutea. b) IRALE programaren eta bere ekintza desberdinen luzezabaleko emaitzak eta hizkuntz eskakizunak egiaztatzeko probetan batezbeste lortutako emaitzak ebaluatzea. c) Arauz legozkiokeen gainerakoak. 2.- Batzordeak kide hauek izango ditu: - Pedagogi Berrikuntzarako zuzendaria, edo bere ordezkoa, buru lehen izango delarik. - Euskara Zerbitzuko IRALE programaren arduraduna, idazkari izango delarik. - Pedagogi Berrikuntzarako lurraldeburuak, edo beren ordezkoak. - Langileria Kudeatzeko Zuzendaritzaren ordezkari bat. - Ikastetxe Zuzendaritzaren ordezkari bat. - Irakasleen ordezkariak, saileremu desberdinetako sindikatuekiko akordioetan finkaturiko moduan. Bere eginbeharrak ahalik ongien betetzeko, IRALEko irakastegien zuzendariekin kontatu ahal izango du batzordeak. ALDIBATERAKO XEDAPENA IRALEren egungo irakastegiek egitura jakin bat dutela kontuan izanik, banakako karguen plazak betetzeari ekiten ez zaion bitartean, eta gehienik ere 19931994ikasturtean zehar, Agindu hau argitara ematerakoan ardurakarguren batean ari direnek honako eginkizun berriok izango dituzte: - Antolamenduarduradunek, zuzendari lana - Didaktikaarduradunek, ikasketa-buru lana. - Jarraipenarduradunek, idazkari lana. INDARGABETZE XEDAPENA Indargabeturik gelditzen da Hezkuntza Sailaren 1983ko abenduaren 26ko Agindua (EHAA, 1984/1/27), irakasleak alfabetatu edota euskalduntzeko programa arautzen zuena, eta geroztikako bere aldaketak: 1989ko urtarrilaren 9ko Agindua (EHAA, otsailak 14) eta 1990eko apirilaren 23ko Agindua (EHAA, ekainak 7). AZKEN XEDAPENAK Lehenengoa.- Agindu honetan esandakoa bete eta garatzeko, beharrezkoak liratekeen erabakiak hartzeko baimena ematen zaio Hezkuntza sailburuordeari. Bigarrena.- Agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta handik hurreneko egunean jarriko da indarrean. Vitoria-Gasteiz, 1994ko urtarrilak 28. Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburua, FERNANDO BUESA BLANCO.
Gaiarekin lotutako edukiak
Arauaren historia (13)
- Ikus: AGINDUA, 2017ko maiatzaren 24koa, Hezkuntzako sailburuarena, Irale programaren barruan 2017. urtean irakastordu barneko ikastaroren batean jarduteko irakasleak liberatu nahi dituzten ikastetxe pribatu edo gizarte-ekimenezkoentzako laguntzetarako deialdia
- Ikus: AGINDUA, 2019ko martxoaren 12koa, Hezkuntzako sailburuarena, zeinaren bidez iragartzen baitira, batetik, Irale programaren 2019ko udako eta 2019-2020 ikasturteko ikastaroak, eta, bestetik, ikastarook egiteko plazak esleitzeko prozedura.
- Ikus: AGINDUA, 2019ko apirilaren 30ekoa, Hezkuntzako sailburuarena, zeinaren bidez iragartzen baita laguntza-deialdia Irale programaren baitan 2019. urtean irakastordu barneko ikastaroren batean jarduteko irakasleak liberatu nahi dituzten ikastetxe pribatu edo gizarte-ekimenezkoentzako.
- Ikus: AGINDUA, 2014ko ekainaren 18koa, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuarena, Irale programaren baitan 2014. urtean irakastordu barneko ikastaroren batean jarduteko irakasleak liberatu nahi dituzten ikastetxe pribatu edo gizarte-ekimenezkoen
- Ikus: AGINDUA, 2020ko irailaren 22koa, Hezkuntzako sailburuarena, zeinaren bidez iragartzen baita laguntza-deialdia Irale programaren baitan 2020. urtean irakastordu barneko ikastaroren batean jarduteko irakasleak liberatu dituzten ikastetxe pribatu edo gizarte-ekimenezkoentzat.
- Ikus: AGINDUA, 2015eko ekainaren 17koa, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuarena, Irale programaren baitan 2015. urtean irakastordu barneko ikastaroren batean jarduteko irakasleak liberatu nahi dituzten ikastetxe pribatu edo gizarte-ekimenezkoe
- Ikus: AGINDUA, 2016ko ekainaren 1ekoa, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuarena, zeinaren bidez iragartzen baitira Irale programaren barnean 2016. urtean irakastordu barneko ikastaroren batean jarduteko irakasleak liberatu nahi dituzten ikastet
- Ikus: AGINDUA, 2018ko ekainaren 6koa, Hezkuntzako sailburuarena, zeinaren bidez iragartzen baita laguntza-deialdia Irale programaren baitan 2018. urtean irakastordu barneko ikastaroren batean jarduteko irakasleak liberatu nahi dituzten ikastetxe pribatu edo giz
- Ikus: AGINDUA, 2022ko martxoaren 30ekoa, Hezkuntzako sailburuarena, zeinaren bidez deitzen baitira Irale programaren 2022ko udako eta 2022-2023 ikasturteko ikastaroak eta, ikastarook egiteko plazak esleitzeko prozedura ezartzen baita.
- Ikus: AGINDUA, 2017ko apirilaren 10ekoa, Hezkuntzako sailburuarena, zeinaren bidez iragartzen baita Irale programaren 2017ko udako eta 2017-2018 ikasturteko ikastaroak eskaintzea eta, ikastaroak egiteko plazak esleitzeko prozedura ezartzea.
- Ikus: AGINDUA, 2012ko ekainaren 20koa, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuarena, Irale programaren baitan 2012. urtean irakastordu barneko ikastaroren batean jarduteko irakasleak liberatu nahi dituzten ikastetxe pribatu edo gizarte-ekimenezkoentzak
- Ikus: 47/1993 DEKRETUA, martxoaren 9koa, irakaspostuetarako hizkuntza eskakizunak eta derrigortasun egunak zehazteko irizpideak finkatzen dituena.
- Ikus: AGINDUA, 2018ko martxoaren 27koa, Hezkuntzako sailburuarena, Irale programaren 2018ko udako eta 2018-2019 ikasturteko ikastaroak iragartzen dituena eta ikastaro horiek egiteko plazak esleitzeko prozedura ezartzen duena.