Arautegia

Inprimatu

AGINDUA, 2012ko ekainaren 20koa, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuarena, Irale programaren baitan 2012. urtean irakastordu barneko ikastaroren batean jarduteko irakasleak liberatu nahi dituzten ikastetxe pribatu edo gizarte-ekimenezkoentzako laguntzetarako dei egiten duena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Agindua
  • Organo arau-emailea: Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 124
  • Hurrenkera-zk.: 2921
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2012/06/20
  • Argitaratze-data: 2012/06/26

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua; Hezkuntza
  • Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa; Funtzio publikoa

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

Irakasleak alfabetatu edota euskalduntzeko programa (Irale) arautzen duen Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuaren 1994ko urtarrilaren 28ko Aginduak (EHAA, 1994-02-11) bere bigarren artikuluan dioenez, Euskal Autonomia Erkidegoko ikastetxeetan lanean diharduten irakasleak euskaldundu edota alfabetatzea da programa horren xedea. Agindu horren berorren hirugarren artikuluak hala dio: «Irale programak Euskal Autonomia Erkidegoko unibertsitateaz besteko ikastetxeetan, publiko zein pribatutan eta edozein irakasmailatan, lanean diharduten irakasleak hartuko ditu kontuan».

Hezkuntza Sailburuordetzak 2011-2012 eta 2012-2013 ikasturteetarako Aurkezpen Txostenak argitaratuak ditu formatu elektronikoan (www.hezkuntza.ejgv.euskadi.net/euskara), bertan ikastetxe pribatuetako irakasleei irakastordu barneko ikastaroetan parte hartzeko aukera ematen zaielarik.

Kontuan hartu ditu, bide batez, ondoko lege eta dekretu hauek: batetik azaroaren 11ko 1/1997 Legegintza Dekretuak onartutako Euskadiko Herri Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Testu Bateratuaren VI. tituluko xedapenak, Euskal Autonomia Erkidegoko Admnistrazio Publikoaren esparruan diru-laguntzak emateko moduari buruzkoak; bestetik abenduaren 23ko 6/2011 Legea, zeinaren bitartez Eusko Legebiltzarrak, besteak beste, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailaren gastuen egoera onartu baitzuen, Euskal Autonomia Erkidegoko 2012. urteko Aurrekontu Orokorren abenduaren 23ko 6/2011 Legean jasotakoa. Hori guztia kontuan izanik, honako hau

  1. 2012. urtean irakastordu barneko ikastaroetarako Hezkuntza Administrazioak liberazioak ematerakoan irakasle bat edo gehiago onartu(ko) zaizkien ikastetxe pribatuek edo gizarte-ekimenezkoek.

  2. Dagokion ikastetxeko zuzendariak aipaturiko irakasleak liberatuak izateko adostasuna idatziz emandako ikastetxe pribatuek edo gizarte-ekimenezkoek.

Gainera, deialdi honetan parte hartzen duten ikastetxe pribatuak ondoko zereginetara behartuta daude:

  1. Diru-laguntza onartzea. Jasoko den diru-laguntzaren berri eman eta 15 eguneko epean diru-laguntza horri idatziz uko egiten ez bazaio, laguntza hori onartutzat hartuko da.

  2. Diru-laguntza eman den xede zehatzerako erabiltzea.

  3. Deialdi honen bidez jasotako diru-laguntzen inguruan Ekonomia Jarraipenerako Bulegoak edota Euskal Herriko Kontu Epaitegiak bere egitekoak betez eska dezan edozein informazio eskaintzera behartuta dago laguntza-jasotzailea.

  4. Diru-laguntzak eta laguntzak eman eta, hala badagokio, ordaindu ahal izateko, ezinbestekoa izango da izapidatzen ari datekeen itzultze edo zigortze-jardunbidea bukatuta egotea, baldin eta laguntza eta diru-laguntzok Euskal Autonomi Elkarteko Administrazio Orokorrak eta bere erakunde autonomiadunek ematen dituzten izaera bereko laguntzen edo diru-laguntzen eremuan badaude.

  5. Zigor-edo administrazio-arloko zigorra jaso duten, eta horren ondorioz, diru-laguntza edo laguntza publikoak lortzeko aukera galdu duten edo horretarako ezgaitzen duen lege-debeku baten eraginpean dauden pertsonek edo erakundeek, Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legearen arabera, sexu-diskriminazioan erori izanagatiko lege-debekuak barne, ezin izango dute agindu honetan araututako diru-laguntzen eta laguntzen deialdietara aurkeztu, zigorrak ezarritako aldian.

  6. Kasuan kasuko Foru Aldundiak edo Hazienda Publikoak sinaturik ikastetxeek bere zergen ordainketan egunean egotearen ziurtagiria eskuratu behar dute.

  7. Gizarte Segurantzarekin zorrik ez izatearen ziurtagiria eskuratu behar dute.

  8. Ikastetxeak ekimen honetarako beste erakunderen baten diru-laguntza jaso edo jasotzekoa badu, horren azalpen zehatza egin beharko du eskabide-orriari erantsitako orri batean, edozein modutan ere diru-laguntzen baturak ezingo duelarik gainditu gastuaren % 100. Horretarako, behar den neurrian murriztuko da legokiokeen diru-laguntza.

(Ikus .PDF)

Lehen ebazpena egindakoan sortutako soberakina, hala balegokio, bigarrenera pasatakoan, irailetik abendura arteko ebazpenari dagozkion diru-laguntzak emateko orduan soberakinik gertatuko balitz zera egingo da: atal honen lehenengo pasartean ezarritako diru-banaketak egin ondoren, soberakin hori txanda horretako bertako diru-laguntzen onuradunen artean banatu, hainbanaketa eginez (hots, guztien arteko diru-zatiketa eginez). Soberakin horren banaketa osagarriaz, hori bai, inola ere ezingo da ordezkoaren gastu osoaren % 100 baino handiagoko diru-laguntzarik eman.

Liberatuta dagoen ikasketariak baja-aldirik badu, Iralek ez dio ikastetxeari baja-aldiari dagokion neurrian pertsona horren ordezkotza-gasturik ordainduko.

Gizarte Segurtasunak ordaintzen duen zatia ez du deialdi honek estaliko.

  1. Aurreko ikasturtetik ikastetxean gelen kopurua murriztu egin denean irakasleen kopurua mantenduz.

  2. Ikastetxeak, lan-orduak gehitzeko helburuz, irakasleak egun osoz izan beharrean egun zatiz dituenean.

Horrezaz gainera, 2011-2012 ikasturteko 2. txandan (hau da, 2012ko urtarriletik gehienez ekainera) liberaturik dauden irakasleen kasuan, ikastetxeak ordezko irakaslearen kontratuaren kopia erantsi beharko dio eskabideari. 2012-2013 ikasturteko 1. txandan (hau da, 2012ko irailetik gutxienez abendura arte) irakasleren bat liberatzen duten ikastetxeek, berriz, ikastaroa hasi eta hilabeteko epea izango dute ordezko irakaslearen kontratuaren kopia aurkezteko. Dokumentazioa behar den epean aurkeztu ezean, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak ez dio ikastetxe horri diru-laguntzarik emango.

  1. Kupo zabal bat izango da, batetik, HE1 eta HE2rako prestatze-ikastaroetarako. Kupo horretan honako hauek izango dira oinarrizko ezaugarriak eta lehentasunak.

    1. 2012an 55 urte baino gehiago beteko dutenek ezingo dute U1 egin, Jarraiban besterik erabakitzen ez bada.

    2. Lehendabizi jarraipenekoak liberatuko dira: U3koak, eta gero, plazarik balego, U2koak.

    3. U3koen artean hautatu behar balitz, HE1 lehenago lortutakoak lehenetsiko dira.

    4. U2koen artean hautatu behar balitz, adinez gazteenak lehenetsiko dira.

    5. Halere plaza librerik balego, lehenik U3ko ikasketari-nahi berriak hartuko dira, gero, U2koak, eta azkenik, U1ekoak.

    6. Aurreko atalen berdinketa gertatuko balitz, adinez gazteenak lehenetsiko dira.

  2. Dagoen diru-partida kontuan izanik eta gaia Jarraiban landu ondoren, azpikupo bat adostuko da R ikastaroetarako. Kupo hori betetzeko, honako hautapen-irizpideak izango dira gidari:

    1. 2012an 55 urte baino gehiago beteko dituztenek ezingo dute R ikastarorik egin, besterik erabakitzen ez bada Jarraiban.

    2. Ikastetxe bakoitzetik aldi berean irakasle gehiegi R ikastaroetara joan ez dadin, arrazoizko neurri-mugak jarriko dira. Zehatz azaltzeko, honako hauek:

      12 gela arteko ikastetxeetan, irakasle bakarra.

      13 gelatik 24ra arteko ikastetxeetan, bi irakasle.

      25 gelako (edo hortik gorako) ikastetxeetan, hiru irakasle.

    3. HE2, EGA edo baliokidea lehenago lortutako irakasleak lehenetsiko dira.

    4. Aurreko puntuan berdinketarik balego, adinez gazteenak lehenetsiko dira.

Lehenengoa. Agindu honek administrazio-bidea agortzen du, eta bere aurka aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuari hilabeteko epean edo, bestela, bi hilabeteko epea egongo da administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkezteko Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusian, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunetik aurrera kontatzen hasita.

Bigarrena. Agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara eman eta hurrengo egunean jarriko da indarrean.

Vitoria-Gasteiz, 2012ko ekainaren 20a.

Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburua,

MARÍA ISABEL CELAÁ DIÉGUEZ.

(Ikus .PDF)