Arautegia

Inprimatu

47/1993 DEKRETUA, martxoaren 9koa, irakaspostuetarako hizkuntza eskakizunak eta derrigortasun egunak zehazteko irizpideak finkatzen dituena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Dekretua
  • Organo arau-emailea: Hezkuntza, Unibertsitateak eta Ikerketa
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 63
  • Hurrenkera-zk.: 1021
  • Xedapen-zk.: 47
  • Xedapen-data: 1993/03/09
  • Argitaratze-data: 1993/04/02

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Funtzio publikoa
Deskribapenak

Testu legala

Atal bakarra.- Jugoslaviako Errepublika Federaleko (Serbia eta Montenegroko) Erregistroan izena emandako ezein untzik, ez eta untzien gehiengo interesak edo kontrola Jugoslaviako Errepublika Federaleko pertsonen nahiz enpresen eskutan daudenean edo Errepublika horretatik dihardutenek ezin izango dute Euskal Autonomi Elkarteko Administrazioaren portuetan sartu, baldin eta Nazio Batuen Segurtasun Kontseiluaren 713 (1991), 757 (1992), 787 (1992) edo 820 (1993) Ebazpenak bortxatu dituztela edo bortxatzen ari direla susmatzen bada. Arestiko idazatian xedaturikoa ez zaie aplikatuko Jugoslaviako Errepublika Federaleko (Bosnia eta Montenegroko) untziei, baldin eta untziaren segurtasuna, gizasemeen bizitza edo kutsaduraren kontrako borroka dela-eta arrazoi aski badago, beti ere, porturatzeko horrek ez badakar arrantza eta/edo merkataritza mailako ekintzarik. AZKEN XEDAPENETAN LEHENA Eusko Jaurlaritzako Garraio eta Herrilan Sailak Agindu hau bete ahal izateko behar diren neurriak hartuko ditu. AZKEN XEDAPENETAN BIGARRENA Agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunean sartuko da indarrean. Vitoria-Gasteiz, 1993ko maiatzak 10. Garraio eta Herrilan Sailburua, JOSU BERGARA ETXEBARRIA.Euskeraren erabilpena arauzkotzezko azaroaren 24ko 10/1982 Oinarrizko Legeak, 15.etik 21.erarteko ataletan, irakaskutzari ezargarri zaizkion atzapenak jasotzen ditu; hezkuntza mailetan bai euskaraz zein gazteleraz irakaskuntza jasotzeko eskubidea onartzen die ikasleei eta, ondorioz, eskubide horretaz baliatuta, Euskal Autonomi Elkarteko hezkuntza sisteman elebitasuna pausoz pauso hedatzeko neurri egokiak hartzea eskatzen zien Eusko Legebiltzarrari eta Eusko Jaurlaritzari. LOGSE Legeak bere lehenengo idazpuruan Lehen eta Bigarren Hezkuntzarako jartzen dituen helburuen artean, besteak beste, gaztelera eta autonomi elkarteko hizkuntza ofizial berezia ulertu eta zuzen erabiltzeko ikaslearen gaitasuna garatu beharra aipatzen du. Euskal Eskola Publikoari buruzko otsailaren 19ko 1/1993 Legean ere atzapen hori jasotzen da 18. atalean, honako ebazpena ematen duenean: «euskara eta gaztelania nahitaez sartuko dira euskal eskola publikoan gara daitezen irakaskuntza-pro-grametan, bi hizkuntzen ahozko zein idatzizko ulermena eta adierazmena benetakoa izan eta gutxienez ohizko harremanetarako eta erabilerako hizkuntza gisa erabili ahal izan daitezen.» Euskal Funtzio Publikoa arautzezko uztailaren 6ko 6/1989 Legeak, bestalde, euskal administrazio publikoei normalkuntzarako ezar dakizkiokeen oinarrizko atzapenak jasotzen ditu «Hizkuntza normalkuntzari» buruzko V. idazpuruan. Urriaren 17ko 224/1989 Dekretuak, bestalde, lehen aipatutako lege bion garapena eginez eta azaroaren 25eko 250/1986 Dekretuan ohartemandakoak osotuz, Euskal Autonomi Elkarteko administrazio publiko guztientzako eskema bateratu bat garatzen du lanpostuetarako hizkuntza eskakizunak eta derrigortasun egunak ezartzeko. Hala ere, azpimarratzekoa da Euskal Funtzio Publikoa arautzezko Legearen 2.3. atalean honako hau finkatzen dela: «Lege hau ezarriz, arau bereziak eman ahal izango dira, legea, osasun, irakaskuntza eta ikerlaritzalangileenberezitasunei egokitu ahal izateko.» Are zehatzagoa da oraindik lehen aipatutako 224/1989 Dekretua, bere gehigarrizko xedapenetatik lehenengoan honako hau adierazten duenean: «Irakaskuntza, osasun-zerbitzu eta Ertzaintzaren izaera eta egitura-berezitasunak direla eta, Eusko Jaurlaritzak alor horietako hizkuntza normalkuntzarako ihardunbidea araupetuko du, 1989ko maiatzaren 17ko Eusko Legebiltzarreko Iraskundeak eta HerrizaingoBatzordeak hartutako Erabakian aurrikusitakoaren arabera.» Euskal Herriko Autonomi Elkarteko Unibertsitatekoez kanpoko Irakaskuntzarako Irakasleen Kidegoak arautzezko argitara berri den otsailaren 19ko 2/1993 Legearen 5. atalean finkatutako moduan, lanpostu bakoitzari ezarritako hizkuntza eskakizuna eta, kasua hori denean, derrigortasun eguna, biok aipatuko dira nahitanahiez irakaspostuen zerrendetan. Lege horretako bostgarren idazpuruan hizkuntza normalkuntza arautzen da eta Jaurlaritzari berarizako agindua ematen dio bere manuak gara ditzan, hain zuzen irakaspostu bakoitzaren hizkuntza eskakizuna eta ezarpen irizpideak finkatu ditzan, 1. atalean finkatutako moduan ezarpen eremua mugatua izan arren. Dekretu hau, alde batetik, orain arauetan dagoen hutsunea betetzera dator eta, bestetik, Euskal Herriko Autonomi Elkarteko Unibertsitatekoez kanpoko Irakaskuntzarako Irakasleen Kidegoak arautzezko aipatu Legean finkatutakoa garatzea nahi du, unibertsitatekoz kanpoko irakaskuntza alorrean hizkuntza normalkuntzaren prozesua arautuz. Dekretuan hizkuntza eskakizun bi bakarrik dituen sistema taiutzen da: 1 hizkuntza eskakizuna, euskarazko edo euskaraz eskolak ematen ez dituzten irakasleek bete ditzaketen lanpostuetarako, eta 2 hizkutnza eskakizuna, ematen dituztenentzat. Dekretu honetan honakoak finkatzen dira: bere ezarpen eremua, eskakizunen mugaketa, eskakizunokin bermatu nahi diren hizkuntza helburuak, eskakizunak eta derrigortasunak ezartzeko arau orokorrak, eskakizunak egiaztatzeko erak eta salbuespenen araubidea. Ildo horretatik, jaretsi nahi diren helburuak lortzeko tresna dira zehazki finkatutako eskakizunen banaketa eta derrigortasun egunak; horregatik, 10 urteko denboraldian sartu dira, bosna urteko aldi bitan banatuta, horietako lehenengoa amiatzen denean ebaluazioa egingo delarik. Beste horrenbeste esan daiteke irakaslegoaren euskalduntze planari buruz, berariaz ematen baitzaio malgutasuna, urtero aztertuko dela aurrikusita utziaz. Dekretuan honako oinarrizko alderdi bi hauek dira nabarmen: 1.- Dekretu honen ezarpen eremua Araubide Orokorreko Irakaskuntza ematen duten ikastetxeetako irakaspostuetara mugatzen da; hurrengoan araupetzeko utzi dira Araubide Bereziko Irakaskuntzetako eta Helduen Hezkuntza Iraunkorreko irakaspostuak eta Hezkuntzako Ikuskaritza Teknikorako Zerbitzuko lanpostuak eta Ikerketa eta irakaskuntzaren Laguntzarako Zerbitzuetakoak. 2.- Salbuespenen araubidean, 1 hizkuntza eskakizunetarako bakarrik ezarri da derrigortasunaren salbuespena, ezinbesteko baldintza baita sistemak ondo ihardun dezan. Neurri horren osagarri beste hau hartu da, lehen aipatutako 2/1993 Legearen 49.2. atalean ohartemandakoa garatuz: 1 hizkuntza eskakizunen salbuespenak ez dira lotzen lanpostu zehatz batekin eta, horrela, salbuetsita daudenak lanpostu batetik bestera alda daitezke. Horien indarrez, Lehendakaritzaren eta Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailburuaren proposamenez eta Jaurlaritzaren Kontseiluak 1993ko martxoaren 9an egindako bilkuran aztertu eta onartu ondoren, hauxeXEDATU DUT:I. ATALBURUA.- XEDAPEN OROKORRAK 1. atala.- Dekretu hau Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailaren menpeko ikastetxe publikoetako Haur Hezkuntzako, Lehen Hezkuntza/OHOko eta Irakaskuntza Ertainetako irakaspostuei ezartzeko da.II. ATALBURUA.- HIZKUNTZA ESKAKIZUNAK 2. atala.- Lanpostua lortzeko eta bertako lana betzeko beharrezko diren euskararen ezagutza mailek finkatutakoa da irakaspostuetako hizkuntza eskakizuna. Hizkuntza eskakizuna finkatzeko, izaera orokorreko hizkuntza trebetasunak sartuko dira (ahozko eta idatzizkoaren ulermena edo adierazpena), baita 4. eta 5. ataletan adierazitako helburuak beteko direla bermatzeko izan eta zuzenean irakaskuntzarekin lotuta daudenak ere. 3. atala.- Irakaspostuei ezarriko zaizkien hizkuntza eskakizunak bi dira: 1 hizkuntza eskakizuna eta 2 hizkuntza eskakizuna. 1 hizkuntza eskakizuna ez euskarazko ez euskaraz irakaskuntzak ematen ez dituzten irakasleek betetako irakaspostuei ezarriko zaie, baina euskara zerbitzu hizkuntza legez erabiltzeko beharrezkoa den hizkuntza gaitasuna bermatuko da. 2 hizkuntza eskakizuna euskarazko edo euskaraz irakaskuntzak ematen dituzten irakasleek betetako lanpostuei ezarriko zaie, eta euskara zerbitzu hizkuntza eta irakaskuntza hizkuntza legez erabiltzeko beharrezkoa den hizkuntza gaitasuna bermatuko da. 4. atala.- 1HE-ko eskakizunarekin, besteak beste, dena delako irakaslea honako honetarako izango da gai: - ikasleekin bakarka edo taldean irakaskuntza iharduerarekin zerikusia duten gaietaz euskaraz hitz egiteko gai: besteak beste, jokabide, motibazio, ikasketetan lortutako emaitza, beste ikasle batzuekin eta irakasleekin izandako arazo eta ikasketak egiteko familiako giroaz aritzeko; - ikasleekin bakarka edo taldean beren adineko arazoekin eta interes bereziekin zerikusia duten gaietaz euskaraz hitz egiteko gai: familiako arazo, adiskidetasuna, nortasuna, zein bere heldutasunerako bidean izan dezaketen beste edozein arazoz aritzeko; - gurasoekin, irakasleekin eta hezkuntza administrazioko langileekin, hizkuntza maila egokian nahiz eta teknikoa ez izan, honako gaietaz euskaraz hitz egiteko gai: eskolaren funtzionamendu, helburu, pedagogiako jokabide, ikasturteko egitarau, ikastaroari eta zehazki ikasleari buruzko iritzi, eskolako orduko eta orduz kanpoko iharduera, ebaluaketarako irizpide, lortutako emaitza eta, orokorrean, pedagogia lanari eta ikastetxearen funtzionamenduari buruzko gaietaz aritzeko. 5. atala.- 2HE-ko eskakizunarekin, besteak beste, dena delako irakaslea honako honetarako izango da gai: - 1HE-rako zehaztutakoa euskaraz egiteko; - bere ikasgaiko edo alorreko irakaskuntzak ikasleei, bai bakarka, zein taldeka, euskaraz emateko, dela azalpena majistrala eginez, zein gelan eztabaida sortuaz eta jasotako galderei erantzunez; - eskolak prestatzeko edo ikasleek irakurtzeko probetxugarriak izan daitezkeen euskarazko argitalpenak, programa ofizialak, testu liburuak, kontsulta liburuak, artikuluak eta abar ulertzeko; - irakasgaiarekin zerikusia izanik eskolak prestatzeko probetxugarria izan daitekeen ahozko materiala euskaraz ulertzeko (besteak beste, pelikulak, bideoak, zintak, irrati programak); - programa orokorrak eta bakoitzaren alorreko programazioa euskaraz idazteko; - eskolak emateko fitxak, apunteak, materialak, ariketak, ebaluazioko ariketak eta abar euskaraz idazteko; - ariketen zuzenketa, txostenen idazketa eta ikasleen lana baliostatzeko beste edozein iharduera euskaraz egiteko. 6. atala.- 1.- Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak proposatuta eta Hizkuntza Politikarako Idazkaritza Nagusiak aurrez onarpen txostena eginda, Jaurlaritzak ezarriko ditu ikastetxeetako irakaspostuen hizkuntza eskakizunak eta derrigortasun egunak. 2.- Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak proposatuta eta Hizkuntza Politikarako Idazkaritza Nagusiak aurrez onarpen txostena eginda, Jaurlaritzak onar ditzan lanpostuen zerrendetan jasota utzi behar dira bai hizkuntza eskakizuna zein derrigortasun eguna, hori badagokio. 3.- Hizkuntza ereduen arabera eskolaratzeko eskabideei egoki erantzuteko, hezkuntza sistemaren premien arabera finkatuko dira hizkuntza eskakizunen derrigortasun egunak. 7. atala.- Derrigortasun eguna iristen denetik aurrera, hizkuntza eskakizuna betetzea ezinbesteko beharra izango da dagokion lanpostua lortu edo bertako lanak betetzeko. Irakaskuntzako Funtzio Publikora berritik heltzen direnek, lortu nahi duten lanpostuari ezarritako hizkuntza eskakizuna egiaztatu beharko dute.III. ATALBURUA.- HIZKUNTZA ESKAKIZUNEN BANAKETA ETA DERRIGORTASUNA 8. atala.- Eredu bakoitzerako hizkuntza eskakizunen banaketa eta derrigortasun egunak finkatzeko ohartemandako denboraldia hamar urtekoa da, bosna urteko aldi bitan banatuta. Lehenengo aldia amaitzean ebaluaketa egingo da; hortik ateratako balioespena, bigarren bosturtekoan lortu beharreko helburuetarako, administrazioaren baliabideak lehentasunez nora bideratu jakiteko izango da. Balioespen horri buruzko txostena egin behar dute Euskadiko Eskola Kontseiluak eta Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako Idazkaritza Nagusiak. Jaurlaritzak onar ditzan irakaspostuen zerrendak argitaratzen diren egunaren biharamunean hasiko da kontatzen plangintzarako aldi hori. 9. atala.- Honako paradigma honen arabera ezarriko da araubide orokorreko irakaskuntzak ematen dituzten ikastetxeetarako hizkuntza eskakizunen banaketa: Haur Hezkuntzako eta Lehen Hezkuntza/OHOko ikastetxeak: EREDUA 1HE 2HE Eredu bakoitzaren barruan hamalau zenbakiaren multiplo ez diren irakasle taldeentzako 2 hizkuntza eskakizunen kopurua, aurreko laukitik sortzen den heinekoa ezarrita ateratzen dena da. Irakaskuntza Ertainetako ikastetxeak: EREDUA 1HE 2HE A Irakasle guztiak Euskal Hizkuntza Euskal Hizkuntza eta eta Literaturako Literaturako irakasleak irakasleak izan ezik D Irakasle guztiak 10. atala.- 1.- Hizkuntza eskakizunak honako derrigortasuna izango dute: Haur Hezkuntzako eta Lehen Hezkuntza/OHOko ikastetxeak: A ereduari dagokion 1 hizkuntza eskakizuneko hamaika eskakizunak hamar urteko epean ez dute derrigortasun egunik. Hala ere, lanpostu horietako titular diren batzuen euskalduntzea bultzatuko du Administrazioak, bigarren aldian horietako hiruk behintzat 1 hizkuntza eskakizunari dagokion hizkuntza gaitasuna lortzeko. B ereduari dagozkion 1 hizkuntza eskakizuneko lau eskakizunak derrigorrezkoak izango dira hamar urteko epea amaitu aurretik. D ereduko 1 hizkuntza eskakizuneko lanpostuak berehalako derrigortasuna izango du. 2 hizkuntza eskakizuna ezarrita duten lanpostuek berehalako derrigortasuna izango dute, B ereduko lanpostu bik izan ezik; horiek bost urteko lehenengo aldia amaitu aurretiko derrigortasuna izango dute. IEko ikastetxeak: A ereduari dagozkion 1 hizkuntza eskakizuneko eskakizunak ez dute derrigortasunik izango 10 urteko epean. 2 hizkuntza eskakizuna ezarrita duten lanpostuetan, aldiz, berehalakoa izango da derrigortasuna. 2.- Atal honetan aipatutako mugen barruan, ikastetxe bakoitzeko lanpostuei ezarritako hizkuntza eskakizunen derrigortasun egunak kontuan hartuko ditu ikastetxeko irakaslegoaren hizkuntza errealitatea, bakoitzaren euskalduntze prozesua eta hezkuntza egitasmoa. IV. ATALBURUA.- HIZKUNTZA ESKAKIZUNEN EGIAZTAPENA 11. atala.- Hizkuntza eskakizun bakoitza egiaztatzeko, Hezkuntza Administrazioak finkatuko ditu kasu bakoitzean euskararen ezagutza maila ebaluatzeko saioen edukina eta modua. Horretarako eratu daitezen Epaimahaietan Herri-Arduralaritzaren Euskal Erakundeko ordezkari batek hartuko du parte. Aldi berean, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak, IRALE egitarauaren bidez, irakasleek 1HE eta 2HE lortzea ahalbideratzeko baliabideak jarriko ditu.V. ATALBURUA.- SALBUESPENEN ARAUBIDEA 12. atala.- EAEko Unibertsitatekoez kanpoko Irakaskuntzarako Irakasleen Kidegoak arautzezko otsailaren 19ko 2/1993 Legearen 49.2. atalean xedatutakoarekin bat etorriz, 1HE egiaztatzeko finkatutako derrigortasuneko araubide orokorra betetzetik salbuetsita egongo dira honako hauek: a) plangintzako aldi bakoitzaren hasieran 45 urtetik gora dituztenak, doakionarekin ados jarri ondoren; b) hizkuntza ikasteko prozesurako beharrezko gaitasun trebeziarik ez duten pertsonak, era nabarian eta frogatuta egiaztatu beharko delarik; c) helduen hizkuntza prestakuntza eta gaitasunerako gaur egun indarrean dauden egitarauen bidez euskara ikasteko ezintasuna edo eragozpenak sortzen dituzten ahalurritasun fisikoek edo psikikoek eragindako pertsonak. Salbuetsita uzten diren irakasleek, gerora arautu daitezen deialdien bidez, lekualdaketa lehiaketetan parte hartu eta 1HE ezarrita duten lanpostuak bete ahal izango dituzte, Dekretu honen aginduz berehalako derrigortasun eguna finkatuta duten lanpostuak salbuespen direla. 13. atala.- Aurretik aipatu diren hizkuntza eskakizunen derrigortasuna betetzeko salbuespena dakarten gorabeherak egiaztatzeko, honako egiaztapenak egingo dira: a) jaiotza egunari dagokionez, jaiotzako agiria aurkeztuko da; b) 12. ataleko b) idazatian jasotako salbuespenari dagokionez, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saileko Euskara Zerbitzuak proposatuta, Herri-Arduralaritzaren Euskal Erakundeak egindako egiaztagiria beharko da; Erakunde horrek egingo ditu alegatutako gabeziak egiaztatzeko bidezko diren frogak. c) ahalurritasun fisiko edo psikikoei dagokienez, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saileko Langilegoaren Kudeaketa Zuzendaritzako medikuntzako administrazioak emandako ziurtagiriaz egiaztatuko dira. Horrela egiaztatu ondoren, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saileko Langilegoaren Kudeaketa Zuzendaritzak erroldan erasota utziko du gertatu den salbuespena. VI. ATALBURUA.- EUSKALDUNTZE PLANA 14. atala.- Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak hamar urteko plana finkatuko du irakaslegoa euskalduntzeko, eta bosna urteko bi alditan banatuko du. Lehenengo aldia amaitzean ebaluaketa egingo da; hortik ateratako balioespena, bigarren bosturtekoan lortu beharreko helburuetarako, administrazioaren baliabideak lehentasunez nora bideratu jakiteko izango da. 15. atala.- Irakaslegoa euskalduntzeko planak gutxienez honako gai hauek izango ditu: a) euskaraz eta euskara ikasteko jaso daitezkeen eskabideen aurrikuspena; b) euskaraz eta euskara irakasteko berariazko gaitasuna duten irakasleak zenbat izango diren kalkulatzea; c) ze irakasle birziklatu eta euskaldundu behar diren balioestea; d) aurreko puntuetan aipatutako iharduerak burutzeko beharrezko finantza baliabideen aurrikuspena. Anitz urterako euskalduntze plana egiterakoan, irakasleen lan baldintzen errespetua izango da oinarrian eta beren borondatezko atxekimendua bilatuko da. Plan hori malgua izango da eta urtero berrikuskatuko da. Bai plana bera eta bai urteroko berrikuskapenak Euskadiko Eskola Kontseiluaren onarpen txostenaren menpe jarriko dira. 16. atala.- Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak beharrezko lankidetza hitzamenak finka ditzake erakunde publiko eta pribatuekin irakaslegoaren prestakuntza errazteko, Dekretu honetan finkatutako hizkuntza eskakizunak egiaztatu ahal izan ditzaten. GEHIGARRIZKO XEDAPENAK Lehenengoa.- 7. atalean xedatutakoaren aurka jarri gabe, Dekretu hau indarrean jartzerakoan bitartekoak eta aldibaterako kontratatudunak diren irakasleak funtzionari izatera heltzen badira, lanpostuaz jabetzen direnetik aurrera hiru urteko epea izango dute, euskaraz edo euskara irakasteko izendapena jasota izan eta berehalako derrigortasuna duten 2 hizkuntza eskakizuna ezarrita duten lanpostuetara iristen badira. Dekretu hau indarrean jartzerakoan bitartekoak eta aldibaterako kontratatudunak diren irakasleak funtzionari izatera heltzen badira, lanpostuaz jabetzen direnetik kontatuta 3 urteko epea izango dute berehalako derrigortasuna duten 1 hizkuntza eskakizuneko lanpostuetara iristen badira. Berehalako derrigortasunik ez duten lanpostuetara iristen badira, 5 urteko epea izango dute. Bigarrena.- 1 hizkuntza eskakizuneko lanpostuetan behin-betiko destinoa duten irakasleei, beren irakasle iharduera burutzen duten ikastetxearen hizkuntza eredua aldatzen delako, beren lanpostuari egotzitako hizkuntza eskakizuna aldatzen bazaie, lanpostuaren eskakizuna aldatzen duen lanpostuen zerrenda argitaratzen denetik 3 urteko epea izango dute irakasle horiek eskakizun berria egiaztatzeko. 1HE lanpostuetan behin-betiko destinoa duten irakasleei, beren irakasle iharduera burutzen duten hizkuntza eskakizuna aldatzen delako, derrigortasun epea laburtzen bazaie, derrigortasun epe berrian egiaztatu beharko dute dagokien eskakizuna, beti ere beren lanpostuak lehengo 1HEarekin jarraitzen badu eta 12. atalean araututako kasuak salbuespentzat hartuta. Hizkuntza eskakizuna egiaztatzeko finkatutako epe berria, lanpostuen zerrenda aldatzen denetik kontatuta 5 urte baino laburragoa bada, irakasleak epe horixe izango du bere lanpostuaren eskakizuna betetzeko. Hirugarrena.- EAEko Unibertsitatekoez kanpoko Irakaskuntzarako Irakasleen Kidegoak arautzezko otsailaren 19ko 2/1993 Legearen 53.2 eta 3 atalean finkatutakoaren arabera, Dekretu hau indarrean jarri aurretik emandako hizkuntza egiaztagiriak 1 hizkuntza eskakizunarekin eta 2 hizkuntza eskakizunarekin baliokidetzeko eta parekatzeko, honako puntu hauek izango dira kontuan: Hizkuntza gaitasuna egiaztatzeko EGA agiria (Euskararen Gaitasun Agiria) edo EIT (Euskaraz Irakasteko Trebetasun-Aitormena) egiaztagiriak edo diplomak dituztenei eta euskararen espezialitatetik titulua lortu duten irakasleei, 2HE egiaztatuko zaie irakaskuntzarako balio diezaien. Hezkuntza Administrazioak onartuta, IGA (Irakasgaitasun - aitormena) aldibaterako gaitasuna edo GUMA (Gutxienezko maila) duten irakasleei, 1 hizkuntza eskakizuna egiaztatuko zaie. ALDIBATERAKO XEDAPENAK Lehenengoa.- Hezkuntza Administrazioak onartuta, IGA (Iraskasgaitasun - aitormena) aldibaterako gaitasundun irakasleek berehalako derrigortasuna duten 2 hizkuntza eskakizuneko lanpostuak betetzeko habilitazioa izango dute, lanpostuen zerrendak argitaratzearen ondorioz egin dadin lehenengo atxekipenetik hiru urteko epean. Bigarrena.- Dekretu hau argitaratzen den egunean euskaraz edo euskara irakasteko izendapenez irakasten diharduten irakasleek, berehalako derrigortasuneko 2HE ezartzen bazaie, hiru urteko epea izango dute hizkuntza eskakizun hori egiaztatzeko, lanpostuen zerrendak argitaratzearen ondorioz egin dadin lehenengo atxekipenetik kontatzen hasita. Hiru urteko epea izango dute baita ere, Dekretu hau argitaratzen den egunean euskaraz edo euskara irakasteko izendapenez berehalako derrigortasuneko 1HE ezarrita duten lanpostuetan irakasten diharduten irakasleek. AZKEN XEDAPENAK Lehenengoa.- LOGSE Legeak finkatutako hezkuntza aldietarako lanpostuen eskakizunak eman, Lehen Hezkuntza/ OHOn dauden hiru hizkuntza ereduak Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzari zabalduz emango dira. Horren arabera, Derrigorrezko Lehen eta Bigarren Hezkuntzako lanpostuei egingo zaien hizkuntza eskakizunen egozpena OHOko lanpostuetarako orain finkatuta dauden ehunekoak errespetatuz egingo da. Era berean, Hezkuntza Administrazioak, ikuspuntu hori oinarri dela, irakaslegoa euskalduntzeko plangintza finkatutako du. Bigarrena.- Dekretu honetan xedatatukoa burutu eta garatzeko beharrezko xedapenak emateko baimena ematen zaio Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailburuari. Hirugarrena.- Dekretu honetan xedatutakoaren aurka dauden maila bereko edo apalagoko beste arau guztiak indargabetuta uzten dira. Laugarrena.- Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunean jarriko da indarrean Dekretu hau. Vitoria-Gasteiz, 1993ko martxoak 9. Lehendakaria, JOSE ANTONIO ARDANZA GARRO. Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailburua, FERNANDO BUESA BLANCO.

Gaiarekin lotutako edukiak


Arauaren historia (14)

Arauaren historia

Eskumenak eta transferentziak (0)

Ez dago lotutako edukirik.

Garrantzi juridikoko dokumentazioa (0)

Ez dago lotutako edukirik.