Arautegia

Inprimatu

179/2011 DEKRETUA, uztailaren 26koa, Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Administrazioko Bake Epaitegietako lanpostu zerrendak onartzeko dena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Dekretua
  • Organo arau-emailea: Justizia eta Herri Administrazio Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 152
  • Hurrenkera-zk.: 3917
  • Xedapen-zk.: 179
  • Xedapen-data: 2011/07/26
  • Argitaratze-data: 2011/08/11

Gaikako eremua

  • Gaia: Segurtasuna eta justizia; Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Justizia; Funtzio publikoa

Testu legala

Lanpostu zerrendak Justizia Administrazioaren barruko egiturak antolatzeko tresna bat dira. Hori dela eta, onartu behar dira Botere Judizialaren uztailaren 1eko 6/1985 Lege Organikoaren 521., 522. eta 523. artikuluetan ezarritakoa betetzeko helburuz.

Botere Judizialaren uztailaren 1eko 6/1985 Lege Organikoaren 521. artikuluan ezartzen den bezala, onartzen diren lanpostu zerrenden bidez langileak antolatuko dira baita bulego judizialen egitura osatzen duten atal desberdinetan sartu ere. Lanpostu zerrenda horiek beti argitaratuko dira.

Aipaturiko lege organikoaren 522. artikuluan ezarritakoari jarraituz, eskumenak bere gain hartuta dituzten autonomia erkidegoek egingo dute bere jardute-eremuko bulego judizialen lanpostuak antolatuko dituzten lanpostu zerrenden lehenengo onarpena. Horretarako, lehenago, Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiak txostena emango du eta ordezkaritza handiena duten sindikatuekin negoziatuko da.

Aipaturiko legearen 523. artikuluaren bigarren paragrafoak adierazten duen bezala, hasierako lanpostu zerrendetan gertatzen diren aldaketek kontuan hartu beharko dituzte langileak berriro banatu eta antolatzeko lege honek biltzen dituen irizpideak.

Justizia eta Herri Administrazio Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen dituen abuztuaren 28ko 472/2009 Dekretuaren 12. artikuluaren arabera eta Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Administrazioko hizkuntza-normalkuntzari buruzko ekainaren 29ko 174/2010 Dekretuari jarraituz, Bulego Judizial eta Fiskalaren Zuzendaritzak Euskal Autonomia Erkidegoko bulego judizialetako lanpostu-zerrenda prestatu du.

Hori dela eta, Justizia eta Herri Administrazio Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen dituen 472/2009 Dekretuaren 4. artikuluak ezartzen duen bezala, Justizia eta Herri Administrazioko sailburuaren proposamenez, eta 2011ko uztailaren 26an izandako bilkuran Jaurlaritzaren Kontseiluak eztabaidatu eta onartu ondoren, honako hau

Dekretu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunean jarriko da indarrean.

Vitoria-Gasteizen, 2011ko uztailaren 26an.

Lehendakaria,

FRANCISCO JAVIER LÓPEZ ÁLVAREZ.

Justizia eta Herri Administrazioko sailburua,

IDOIA MENDIA CUEVA.

(Ikus .PDF)

Gaiarekin lotutako edukiak


Arauaren historia (8)

Arauaren historia

Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik.

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik.