Arautegia
InprimatuHUTSEN ZUZENKETA, honako dekretu honena: «179/2011 Dekretua, uztailaren 26koa, Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Administrazioko Bake Epaitegietako lanpostu-zerrendak onartzeko dena».
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Dekretua
- Organo arau-emailea: Justizia eta Herri Administrazio Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 121
- Hurrenkera-zk.: 2860
- Xedapen-zk.: 179
- Xedapen-data: 2011/07/26
- Argitaratze-data: 2012/06/21
Gaikako eremua
- Gaia: Segurtasuna eta justizia; Administrazioaren antolamendua
- Azpigaia: Justizia; Funtzio publikoa
Testu legala
Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria arautzen duen abenduaren 23ko 217/2008 Dekretuaren 18.2.b) artikuluan xedatzen denez, argitaratzeko bidalitako testuan dauden hutsak edo omisioak Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako Zuzendaritzak zuzenduko ditu, baldin eta nabarmenak badira, dokumentuen esanahia aldatzen ez badute, eta nahasbiderik ez sortzeko komeni bada. Zuzenketa egiteko eskaria, testua argitaratzeko agindua eman duen organoak egingo du.
Era horretako hutsak aurkitu dira uztailaren 26ko 179/2011 Dekretuaren eranskinean (2011ko abuztuaren 11ko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria, 152. zk.). Dekretu horren bidez, Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Administrazioko Bake Epaitegietako lanpostu-zerrendak onartzen dira; hori dela-eta, dagokien zuzenketa egiten da hemen:
2011/3917 (35/12) orrialdeko zerrendan, honela dio:
(Ikus .PDF)