Arautegia

Inprimatu

62/2018 DEKRETUA, apirilaren 24koa, Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Administrazioko Bake Epaitegietako lanpostuen zerrendak onartzen dituen Dekretua aldatzeko dena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Dekretua
  • Organo arau-emailea: Lan eta Justizia Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 84
  • Hurrenkera-zk.: 2395
  • Xedapen-zk.: 62
  • Xedapen-data: 2018/04/24
  • Argitaratze-data: 2018/05/03

Gaikako eremua

  • Gaia: Segurtasuna eta justizia; Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Justizia; Funtzio publikoa

Testu legala

2011ko uztailaren 26ko 179/2011 Dekretuaren bidez, Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Administrazioko Bake Epaitegietako lanpostuen zerrendak onartu ziren. Dekretu hori hainbat aldiz aldatu da.

Lanpostuen zerrendak Justizia Administrazioaren barne-egiturak antolatzeko baliabideak dira. Beraz, indarrean dauden prozeduren arabera izapidetu ondoren, aldeko ebazpena jaso duten aldaketak lanpostuen zerrendetan sartu behar dira aldian-aldian, Botere Judizialari buruzko uztailaren 1eko 6/1985 Lege Organikoaren 521., 522. eta 523. artikuluetan xedatutakoa betetzeko.

Ondorioz, Lan eta Justiziako sailburuak proposatuta, Lan eta Justizia sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duen apirilaren 11ko 84/2017 Dekretuaren 3. Artikuluak xedatzen duen legez, eta Gobernu Kontseiluak 2018ko apirilaren 24an egindako bilkuran proposamena aztertu eta onartu ondoren, honako hau

AZKEN XEDAPENETATIK LEHENENGOA. Errekurtsoak.

Dekretu honek administrazio-bidea agortzen du, eta, beronen aurka, aukerako berraztertzeko errekurtsoa jar dakioke Gobernu Kontseiluari, hilabeteko epean, dekretua argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera; edo, bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jar daiteke Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusiko administrazioarekiko auzien salan, bi hilabeteko epean, dekretua argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

AZKEN XEDAPENENETATIK BIGARRENA. Indarrean jartzea.

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera jarriko da indarrean dekretu hau.

Vitoria-Gasteizen, 2018ko apirilaren 24an.

Lehendakaria,

IÑIGO URKULLU RENTERIA.

Lan eta Justiziako sailburua,

MARÍA JESÚS CARMEN SAN JOSÉ LÓPEZ.

(Ikus .PDF)

Gaiarekin lotutako edukiak


Eskumenak eta transferentziak (0)

Ez dago lotutako edukirik.

Garrantzi juridikoko dokumentazioa (0)

Ez dago lotutako edukirik.