Arautegia

Inprimatu

EBAZPENA, 2025eko urriaren 9koa, Farmaziako zuzendariarena, Arabako Errioxako farmazia-eskualdeko mugakide diren farmazia-eskualdeetan farmazia-bulegoa duten farmazialariei Bilar udalerrian (Araba) botikategia sortzeko baimena eskatzeko aukera eskaintzen diena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Osasun Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 198
  • Hurrenkera-zk.: 4383
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2025/10/09
  • Argitaratze-data: 2025/10/17

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua; Osasun eta kontsumoa
  • Azpigaia: EAEko udalak; Gobernua eta Administrazio Publikoa

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

Bilar udalerrian, Udalak eskatuta, botikategia jartzeko eskabidea aztertu da. Botikategia jartzeko honako hauek hartuko dira kontuan:

GERTAKARIAK

Lehenengoa. Bilarko Udalak, 2025eko maiatzaren 5ean egindako ohiko bilkuran, onartu zuen Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailari eskatzea has dezala botikategi bat instalatzeko prozedura. Eskabidearekin batera, honako agiri hauek aurkeztu behar dira: udalak instalazioa egiteko lokala baduela egiaztatzen duen agiria, lokalaren ezaugarriak eta ekipamendua, eta farmaziako bulegoarekin lotura duen botikariak erabili ahal izateko baldintzak.

Bigarrena. Arabako Errioxa izeneko C motako farmazia-eskualde batean dago Bilar udalerria, 2019ko ekainaren 21eko Aginduaren arabera. Farmazia-eskualdeen sailkapena jakinarazten du agindu horrek, eta eskualde horietako bakoitzean dauden udalerriak adierazten ditu. Udalerri hauek hartzen ditu eskualde horrek: Mañueta, Elciego, Bilar, Kripan, Lapuebla de Labarca, Bastida, Laguardia, Lantziego, Leza, Moreda Araba, Navaridas, Oyón-Oion, Samaniego, Eskuernaga eta Iekora.

Hirugarrena. 2025eko abuztuaren 22an, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian (EHAA, 158. zk.) argitaratu zen Farmaziako zuzendariaren ebazpena, Bilarko udalerrian (Araba) botikategia sortzeko baimena emateko prozedurari hasiera ematekoa. Ebazpen horretan hilabeteko epea ematen zaie Arabako Errioxako farmazia-eskualdean kokaturik dauden farmazia-bulegoetako titularrei, nahi izanez gero, Bilarko udalerrian botikategia sortzeko baimen-eskabidea aurkez dezaten.

Laugarrena. Hilabeteko epe hori igaro da, eta Arabako Errioxako farmazia-eskualdeko farmazia-bulegoetako titularrek ez dute horri buruzko eskaerarik aurkeztu.

Lehenengoa. Botikategien prozedura ezartzen duen otsailaren 21eko 26/2023 Dekretuan aurreikusitakoaren arabera, Osasun Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duen urriaren 29ko 319/2024 Dekretuaren 16. artikuluarekin lotuta, Farmazia Zuzendaritzari dagokio eskaera hori ebaztea.

Bigarrena. Euskal Autonomia Erkidegoko Ordenazio Farmazeutikorako ekainaren 17ko 11/1994 Legearen 25.1 artikuluak aurreikusten duenez, farmazia-arreta egokia jasotzen ez duten 800 biztanletik beherako udalerrietan, botikategiaren bidez bete daiteke eskaria.

Ildo horretan, otsailaren 21eko 26/2023 Dekretuak botikategien baimentze-prozedura, baldintzak eta funtzionamendu-araubidea arautzen ditu.

Hirugarrena. Dekretu horren 13.5 artikuluak honako hau ezartzen du: farmazia-eskualde mugakideetan kokatutako farmazia-bulegoen titularrei eskaini ahal izango zaiela botikategia eratzeko baimen hori, baldin eta botikategia instalatu behar den farmazia-eskualdeko farmazia-bulegoetako titularretako batek ere ez badu hura sortzeko baimena eskatzen.

Horixe gertatu da Zuzendaritza honek 2025eko abuztuaren 22ko EHAAn argitaratutako ebazpenaren bidez emandako hilabeteko epea igaro ondoren.

Laugarrena. Osasuneko sailburuaren 2019ko ekainaren 21eko Aginduaren bidez farmazia-eskualdeak zehaztu eta sailkatzen dira, horietako bakoitzean dauden udalerriak adieraziz. Bada, agindu horretan ezarritakoarekin bat etorriz, honako hauek dira Arabako Errioxako farmazia-eskualdearen mugakide diren farmazia-eskualdeak:

1.C.AR.07 Arabako Haranak II farmazia-eskualdea.

1.C.AR.08 Arabako Mendialdeko farmazia-eskualdea.

Horregatik guztiagatik, aipatutako arauak eta oro har aplikagarriak diren gainerakoak ikusita, honako hau

Lehenengoa. Arabako Errioxako farmazia-eskualdearen mugakide diren farmazia-eskualdeetako farmazia-bulegoetako farmazialari titularrei («zuzenbideko oinarrietako» laugarren puntuan zehaztutakoak) botikategia sortzeko baimen-eskaera aurkezteko aukera ematea. Deialdi horrek honako ezaugarri hauek izango ditu:

Instalazioa egiten den udalerria: Bilar (Araba).

Farmazia-eskualdea: C motakoa, Arabako Errioxa izena duena.

Kokapena: Herrerías kalea 14, Bilar.

Errentamendu-kanona: 48,46 euro hileko.

Beharrezko agiriak: otsailaren 21eko 26/2023 Dekretuaren 12.3 artikuluan aurreikusitakoak.

Bigarrena. Botikategia sortzeko baimen-eskabideak aurkezteko epea hilabetekoa izango da, ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunetik hasita.

Vitoria-Gasteiz, 2025eko urriaren 9a.

Farmaziako zuzendaria,

JON IÑAKI BETOLAZA SAN MIGUEL.

Gaiarekin lotutako edukiak


Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik.

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik.