Arautegia
InprimatuEBAZPENA, 2025eko abuztuaren 6koa, Farmaziako zuzendariarena, Bilarko udalerrian (Araba) botikina sortzeko baimena emateko prozedurari hasiera ematen diona.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Ebazpena
- Organo arau-emailea: Osasun Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 158
- Hurrenkera-zk.: 3636
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2025/08/06
- Argitaratze-data: 2025/08/22
Gaikako eremua
- Gaia: Administrazioaren antolamendua; Osasun eta kontsumoa
- Azpigaia: EAEko udalak; Gobernua eta Administrazio Publikoa
Testu legala
Bilarko udalerrian botikin bat jartzeko eskaera aztertu da, hura kokatu nahi den Udalak eskatuta, eta honako hauek oinarri hartuta:
EGITATEAK
Lehenengoa. Aseguramendu eta Kontratazio Sanitarioko zuzendariaren 1997ko maiatzaren 15eko Ebazpenaren bidez erabaki zen Bilarko udalerrian (Araba) botikin bat jartzea eta botikin hori sortzeko baimena emateko prozedura hastea.
Bigarrena. Aseguramendu eta Kontratazio Sanitarioko zuzendariaren 1997ko urriaren 13ko ebazpenaren arabera, Irene Alberdi Juaristi, farmazia-bulegoa Lantziegoko Ama Birjina kaleko 5ean duena, hautatu zen Bilarko udalerrian botikin bat sortzeko.
1997ko abenduaren 4ko Ebazpenaren arabera, farmazia-bulegoaren titularrari botikin hori sortzeko baimena eman zitzaion, eta 1998ko apirilaren 1ean botikinaren funtzionamendurako baimena eman zen.
Hirugarrena. 2024ko ekainaren 27an, Lantziegoko farmazia-bulegoaren titularrak, zeinari Bilarko botikina atxikita baitzegoen, baimena iraungitzeko eskatu zuen, hura kudeatzeko farmazialaria aurkitzea ezinezkoa zelako.
Laugarrena. 2024ko abuztuaren 14an, Osasun Sailak Irene Alberdi Juaristi andreari, Lantziegoko farmazia-bulegoaren titularrari, jakinarazi zion bere ukoa onartzen zuela eta botikinari arreta emateko proposatutako ordutegi berria baimentzen zuela, farmazia-bulegoaren titular baten aldeko baimen-prozedura berri bat amaitu arte.
Bosgarrena. 2024ko urriaren 15ean, Osasun Sailak Bilarko Udalari jakinarazi zion udalerri horretako botikinaren baimena azkendu zela. Halaber, jakinarazi zion udal horrek botikin berri bat instalatzeko prozedura berrabiatzeko interesa izanez gero, eta Osasun Sailak bere bidezkotasunari eusten zionez, baimena eskatu egin beharko zuela, eta behar zen dokumentazioa erantsi.
Seigarrena. Bilarko Udalak, 2025eko maiatzaren 5ean egindako ohiko bilkuraren bidez, Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailari botikin bat instalatzeko prozedura hasteko eskatzea onartu zuen. Eskaera horrekin batera, udalak hura instalatzeko lokala duela egiaztatzen duen agiria aurkeztu zuen, bai eta lokal horren ezaugarriak eta ekipamendua eta farmazia-bulegoarekin lotzeko interesa duen farmazialariak hura erabiltzeko baldintzak ere.
Bilarko udalerria C motako farmazia-eskualdean batean dago, Arabako Errioxa izenekoan, 2019ko ekainaren 21eko Aginduaren arabera. Agindu horren bidez, farmazia-eskualdeen sailkapena argitaratu zen, eta farmazia-eskualde bakoitzean zer udalerri sartzen diren adierazi zen. Hauek dira udalerriak: Mañueta, Elciego, Bilar, Kripan, Lapuebla de Labarca, Bastida, Laguardia, Lantziego, Leza, Moreda Araba, Navaridas, Oyón-Oion, Samaniego, Eskuernaga eta Iekora.
Lehenengoa. Osasun Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duen urriaren 29ko 319/2024 Dekretuaren 16. artikuluan ezarritakoaren arabera, Farmaziako zuzendariari dagokio eskaera hori ebaztea.
Bigarrena. Euskal Autonomia Erkidegoko Ordenazio Farmazeutikoari buruzko ekainaren 17ko 11/1994 Legearen 25.1 artikuluak aurreikusten du farmazia-arreta egokia jasotzen ari ez diren 800 biztanletik beherako udalerrietan botikinaren bidez bete daitekeela.
Hirugarrena. Botikinak baimentzeko prozedura, baldintzak eta funtzionamendu-araubidea otsailaren 21eko 26/2023 Dekretuak arautzen ditu.
Aipatutako 26/2023 Dekretuaren 19. artikuluaren arabera, farmazialariak uko egitea botikinaren baimena azkentzeko arrazoia da.
Laugarrena. Era berean, dekretu horren 11.5 artikuluak ezartzen duenez, botikin bat instalatzea bidezkoa dela behin betiko erabaki ondoren, erabaki hori Euskal Autonomia Erkidegoko Ordenazio Farmazeutikoari buruzko ekainaren 17ko 11/1994 Legearen 25.5 artikuluan aurreikusitako arrazoiren batengatik soilik alda daiteke, hau da, udalerrian farmazia-bulego bat instalatu delako edo botikina instalatzea aholkatu zuten arrazoiak desagertu direlako.
Bilarko udalerriaren kasuan, botikinaren baimena iraungitzeak ez du esan nahi haren bidezkotasuna zalantzan jarri behar denik; izan ere, ez dira aldatu botikinaren instalazioa eragin zuten egitatezko kasuak, eta, beraz, berriz ere egiaztatu baino ezin da egin bidezkotasun hori, deklaratzen zuen akordioaren indarraldiari eutsiz.
Bostgarrena. 26/2023 Dekretuaren 12. artikuluan ezarritakoaren arabera, botikin bat instalatzea egokia izateak ez du berez zehazten hura sortzea; aitzitik, beharrezkoa da Bilar udalerriko Arabako Errioxa farmazia-eskualdean botikina baimentzeko prozedura bat hastea.
Era berean, farmazia-bulegorik ez duten udalerriei dagokienez, 26/2023 Dekretuaren 2.2 artikuluak ezartzen du botikin hori farmazia-eskualde bereko farmazia-bulego bati atxikiko zaiola.
Horregatik guztiagatik, aipatutako manuak eta oro har aplikatu beharreko gainerakoak ikusita, honako hau
Lehenengoa. Bilar udalerrian (Araba) botikin bat instalatzearen egokitasunari eustea.
Bigarrena. Botikin hori sortzeko baimena emateko prozedurari hasiera ematea erabakitzea.
Hirugarrena. Arabako Errioxa farmazia-eskualdeko farmazia-bulegoetako farmazialari titular guztiei helaraz bekie, egokitzat jotzen badute botikina sortzeko baimen-eskaera aurkez dezaten. Deialdi honek honako ezaugarri hauek izango ditu:
Instalazioaren udalerria: Bilar (Araba).
Farmazia-eskualdea: C motakoa; izena, Arabako Errioxa.
Kokapen-lokala: Herrerias kalea, 14, Bilar.
Errentamendu-kanona: 48,46 euro hilean.
Beharrezko dokumentazioa: otsailaren 21eko 26/2023 Dekretuaren 12.3 artikuluan aurreikusitakoa.
Laugarrena. Botikina sortzeko baimen-eskabideak aurkezteko epea hilabetekoa izango da, ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera zenbatzen hasita.
Vitoria-Gasteiz, 2025eko abuztuaren 6a.
Farmaziako zuzendaria,
JON IÑAKI BETOLAZA SAN MIGUEL.