Kulturaren sustapenerako eta banaketarako dirulaguntzak: arte plastikoak 2026

Deskribapena


Xedea

– Kapitulu honetan aurreikusitako dirulaguntzak 2026an Euskal Autonomia Erkidegotik kanpo egingo diren nazioarteko arte-azoketan arte-galeriek parte hartzea finantzatzeko dira, Euskal Autonomia Erkidegoko artisten lana zabaltzeko.
– Azoketara joateari dagozkion gastu hauek lagundu ahal izango dira diruz: standa alokatzearen kostua eta Euskal Autonomia Erkidegoko artisten obra-garraioaren kostua.
– Dirulaguntzak emango dira eskatzaileak egiaztatzen badu haren parte-hartzea organo kudeatzaileak onartu duela.
– BEZ kengarriaren zenbatekoa ez da inola ere diruz lagundu daitekeen gastua izango, baldin eta pertsona edo erakunde onuraduna zerga horren aitorpena egitera behartuta badago. Kasu horretan, gastu gisa egotz daitekeen zenbatekoa egiaztagirien zerga-oinarriari dagokiona izango da.

 

 

Aurrekontuko zuzkidura

52.000

Prestazio ekonomikoa

1.– Dirulaguntzen zenbateko osoa 52.000 eurokoa da, atal hauetan banatuta:
a) Arco Nazioarteko Arte Azokan parte hartzea (Madril, Espainia):
– Gehieneko zenbateko globala: 17.000 euro.
– Galeria bakoitzeko dirulaguntza: onartutako kostuen % 75, 12.000 euro gainditu gabe.
b) Oinarri hauen III. eranskinean zerrendatutako Espainiako estatutik kanpoko nazioarteko azoketan parte hartzea.
– Gehieneko zenbateko globala: 35.000 euro.
– Azoka eta galeria bakoitzeko dirulaguntza: onartutako kostuen % 75, 14.000 euroko gehienekoa gainditu gabe azoka amerikarren eta asiarren kasuan, eta 8.000 eurokoa Europako azoken kasuan.
c) Nazioarteko beste arte-azoka batzuetan parte hartzea: a) eta b) apartatuetarako aurreikusitako zenbatekoak agortu ez badira soilik emango dira. Kasu horretan, emandako dirulaguntzen zenbatekoa, azoka eta galeria bakoitzeko, onartutako kostuen % 75era iritsi ahal izango da,
6.000 euroko gehienekoa gainditu gabe.
2.– Talderen baten barruan gehieneko zuzkidura ez bada nahikoa aurreikusitako gehieneko zenbatekoak emateko, dagokion zenbatekoa eskabide guztien artean hainbanatuko da, onartutako kostuaren proportzioan.
3.– Eskabiderik ez dagoelako edo eskakizunak betetzen ez direlako 1.a) apartaturako esleitutako zenbatekoa agortzen ez bada, 1.b) apartaturako esleitutako zenbatekoari gehitu ahal izango zaio. Era berean, 1.a) eta 1.b) apartatuetan esleitu ez diren zenbatekoak 1.c) apartatukoei esleituko
zaizkie, hala badagokio.
4.– Nolanahi ere, azoketara joateko gehieneko zenbatekoa, pertsona edo erakunde eskatzaile bakoitzeko, ez da 35.000 eurotik gorakoa izango.

 

Ordainketa-modua:

Emandako dirulaguntzak honela ordainduko dira:

  • Dirulaguntzaren % 50 dirulaguntza emateko ebazpena eman ondoren eta 15 eguneko epea igaro ondoren ordainduko da.
  • Gainerako % 50a, betiere 2027ko urtarrilaren 1etik aurrera, diruz lagundutako jarduera egin dela egiaztatu ondoren eta behar bezala justifikatu ondoren, diruz lagundutako jarduera osoa.

Nori dago zuzenduta


Pertsona fisikoak

Pertsona juridiko pribatuak

Betekizunak

  • Bizilekua edo egoitza soziala Euskal Autonomia Erkidegoan izatea.
  • Eskabidea aurkezten duten unean, alta emanda egon beharko dute beren jarduerari dagokion ekonomia-jardueren gaineko zergaren epigraferen batean (I. eranskinean zerrendatuta daude epigrafe horiek). Pertsona juridikoen kasuan, sozietatearen edo estatutuen arabera, aurkezten diren laguntza-modalitatearen arabera dagozkien jarduerak garatu beharko dituzte.
  • Egunean izatea zerga-betebeharrak, Gizarte Segurantzaren ordainketak eta dirulaguntzak itzultzeko betebeharrak, Dirulaguntzen Araubidea Erregulatzeko abenduaren 21eko 20/2023 Legean eta zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak betetzen direla egiaztatzeari buruzko Ogasun eta Finantzetako sailburuaren 2023ko otsailaren 13ko Aginduaren 4. eta 7. artikuluetan ezarritakoaren arabera.
  • Ezin izango du dirulaguntzarik jaso laguntza edo dirulaguntza publikoak eskuratzea eragozten dion zehapen administratibo edo penala duen eskatzaileak, edo horretarako legezko debekuren bat duena, sexu-bereizkeriagatiko debekuak barne, Emakumeen eta gizonen berdintasunerako eta emakumeen aurkako indarkeria matxistarik gabeko bizitzetarako Legearen testu bategina onartzen duen martxoaren 16ko 1/2023 Legegintzako Dekretuaren 23.2 artikuluan xedatutakoaren arabera, dagokion zehapenak ezartzen duen epean. Era berean, ezingo dituzte laguntzak edo dirulaguntzak jaso berdintasun-plan bat eduki behar duten enpresek, baldin eta Estatuko araudiaren arabera berdintasun-planik indarrean ez badute, ezta sexu-jazarpena edo sexuan oinarritutako jazarpena prebenitzeko eta horri aurre egiteko neurriak ezarri dituztela egiaztatzen ez duten 50 langile baino gehiagoko enpresek ere, emakumeen eta gizonen berdintasunaren arloan Estatuko legeriak ezarritako baldintzetan.
  • Ezin izango du dirulaguntzarik jaso Transen berdintasun erreal eta eraginkorrerako eta LGTBI pertsonen eskubideak bermatzeko otsailaren 28ko 4/2023 Legearen 82. artikulua betetzen ez duen eskatzaileak.
  • Ezin izango dute dirulaguntzarik jaso Dirulaguntzen Araubidea Erregulatzeko abenduaren 21eko 20/2023 Legearen 13. artikuluko 1., 3., 4. eta 5. apartatuetan jasotako egoeraren batean dauden pertsonek edo erakundeek.
  • Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak edo erakunde autonomoek ezaugarri bereko laguntza edo dirulaguntza batzuk eman badizkiote eta horiek itzultzeko edo zigorren bat ezartzeko prozeduraren bat izapidetzen ari bada, prozedura bukatu arte ezingo da dirulaguntza onartu, eta hala badagokio, ordaindu. Era berean, dirulaguntza emateko eta, hala badagokio, ordaintzeko, ezinbestekoa izango da jasotako dirulaguntza itzultzea, itzulketa-prozedura bat amaitzean ebazpen bat eman bada.

Erakundeak


Deitzen duen erakundea

  • Kultura eta Hizkuntza Politika / Kultura Sailburuordetza > Kultura Sustatzeko eta Kultura eta Sormen Industrietako Zuzendaritza

Ebazten duen erakundea

  • Kultura eta Hizkuntza Politika > Kultura Sailburuordetza

Kontaktu-informazioa


Kultura Sustatzeko eta Kultura eta Sormen Industrietako Zuzendaritza
945-019466

Zuzenean: Herritarrentzako arreta zerbitzua

Kodea

1111123

Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea


Pertsona edo erakunde eskatzaileek eskabide bakarra aurkeztu ahal izango dute, eta, beraz, arte azoketan parte hartzeko plan osoa sartu beharko dute.

Pertsona juridikoek eskabidea elektronikoki aurkeztu beharko dute

Tramitazio elektronikoko aplikazioan sar zaitez hurrengo botoiaren bitartez.

Oharrak:

  • Ez duzu formularioa saio bakar batean bete, sinatu eta bidali behar. Nahi baduzu, Administrazioaren sistema informatikoan gorde dezakezu, eta hurrengo saioetan prozesua jarraitu.

Ebazpena eta errekurtsoak


Ebazteko epea

Sei hilabete

Diru-laguntza emateko modua

Lehiaketarik gabe

Isilbidearen ondorioak

Ez onartzea

Hirugarrenaren datuen alta edo aldaketa "Hirugarrenaren Erregistroan"


Administrazioak laguntzak eta diru-laguntzak ordaindu ahal izateko, Ekonomia eta Ogasun Saileko Kontrol Ekonomikoko Bulegoaren Hirugarrenen Erregistroan altan egon beharko duzu.

Justifikazioa


Diruz lagundutako jarduera amaitu eta hurrengo hiru hilabeteetan, eta betiere 2027ko urria 30a baino lehen aurkeztu beharko da.

  1. Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
  2. Prestatu dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu Nire karpeta aplikaziora.

Beste tramite batzuk