Euskal Autonomia Erkidegoko kualifikazio apaleko gazte langabetuen aktibazio soziolaboralerako prestakuntza-ekintzak egiteko 2020-2022ko dirulaguntzen deialdia.

[JDBC]

Deskribapena


Xedea

2020-2022 aldirako, oinarrizko konpetentzietako, konpetentzia soziopertsonaletako eta oinarrizko konpetentzia tekniko eta profesionaletako ibilbideak sortzen dituzten prestakuntza-proiektuak finantzatzeko laguntzak arautzea, era horretan prestakuntzaren hartzaileen garapen pertsonala eta laneratze zein gizarteratzea, baita 2. mailako profesionaltasun-ziurtagiriak eskura ditzaten ere, laguntzearren.

Aurrekontuko zuzkidura

1.612.500 euros

Prestazio ekonomikoa

1.612.500 euro, horietatik, 399.375 euro 2020ko ordainketa-kredituari dagozkio, 806.250 euro 2021eko konpromiso-kredituari, eta 406.875 euro 2022ko konpromiso-kredituari.

1. Deskribapena:

  • Norgehiagoka-prozedura izango da, eta egintza bakarrean ebatziko dira prestakuntza-proiektuak gauzatzeko aurkeztutako eskabide guztiak.
  • Batzorde ebaluatzailea:

a) Eskaeren azterketa eta ebaluzioa

b) Behin-behineko ebazpen proposamena

c) Lanbideren web-orrian argitaratukoda, eta 10 egun balioduneko epea emango da erakunde interesdunek, LAN-F aplikazio informatikoaren bidez, alegazioak egiteko edo eskabideari uko egiteko

d) Alegazioak aztertuta, behin-betiko ebazpen proposamena egingo du.

  • Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusiak: behin-betiko ebazpena, Lnabideren web-orrian eta Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuz.

2. Banaketa modua:

Deialdi hau finantzatzera bideratutako zuzkidura ekonomiko osoa ez bada aski prestakuntza-proiektu guztiak diruz laguntzeko, balorazio-fasean prestakuntza-ibilbideek lortu duten lehentasun-hurrenkerari jarraikiz emango dira dirulaguntzak.

Ordainketa-modua:

Emandako dirulaguntza hiru zatitan ordainduko da prestakuntza-ibilbide bakoitzeko, era honetan:

  • Lehen ordainketa, lehen prestakuntza-blokeari dagokion % 50, lehen prestakuntza-ekintza hasitakoan. Aurreratutako ordainketa 180.303,63 eurotik gorakoa bada, ziurtagiri bat aurkeztu beharko da aldez aurretik, EAEko Diruzaintza Nagusian aurreratzen den zenbatekoari dagokion bermea abala edo finantza aurkeztu izanarena. Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuak eskura jarriko du abal-eredua. b) Bigarren ordainketa, 2020ko aurrekontuaren kontura, lehen blokearen dirulaguntzaren likidazioaren zenbatekoa gehi bigarren blokeari emandako dirulaguntzaren % 50, lehen blokea 3.9 artikuluan aurreikusitako epeen barruan likidatutakoan, eta 18. artikuluan aurreikusitakoari jarraikiz justifikatuta.
  • Bigarren ordainketa, 2020ko aurrekontuaren kontura, lehen blokearen dirulaguntzaren likidazioaren zenbatekoa gehi bigarren blokeari emandako dirulaguntzaren % 50, lehen blokea 3.9 artikuluan aurreikusitako epeen barruan likidatutakoan, eta 18. artikuluan aurreikusitakoari jarraikiz justifikatuta. Aurreratutako ordainketa 180.303,63 eurotik gorakoa bada, ziurtagiri bat aurkeztu beharko da aldez aurretik, EAEko Diruzaintza Nagusian aurreratzen den zenbatekoari dagokion bermea abala edo finantza aurkeztu izanarena. Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuak eskura jarriko du abal-eredua.
  • Hirugarren ordainketa, 2012ko aurrekontuaren kontura, bigarren blokea amaitu eta likidatu ondoren, dagokion dirulaguntzaren gainerakoagatik, bigarren blokeko prestakuntza-ekintza guztiak 3.9 artikuluan aurreikusitako epeen barruan amaitu ondoren eta 18. artikuluan aurreikusitakoari jarraikiz justifikatuta.

Nori dago zuzenduta


Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailaren edo Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Sailaren mendekoak ez diren prestakuntza-erakunde publikoak edo pribatuak, betiere deialdi hau argitaratu baino lehenago egiaztatuta edo izena emanda badaude Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuak kudeatutako prestakuntza-erakundeen erregistroan, enplegurako prestakuntzako erakundeen beste edozein erregistro autonomikotan edo Estatuko Prestakuntza Erakundeen Erregistroan, dirulaguntza eskatzen den prestakuntza-planetan jasota dauden prestakuntza-ekintzei dagozkien prestakuntza-espezialitateak emateko.

Betekizunak

  • Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailaren edo Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Sailaren mendekoa ez den prestakuntza-erakunde pribatua edo publikoa izatea.
  • Eskabideak aurkeztu aurretik Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren Erregistroan, enplegurako prestakuntza-erakundeen beste edozein erregistrotan edo Prestakuntza Erakundeen Estatuko Erregistroan egiaztatuta eta/edo inskribatuta egotea.
  • Behar diren giza baliabideak eta baliabide materialak izatea; edo, diru-laguntza esleitu ondoren, baliabide horiek edukitzeko konpromisoa hartzea.
  • Helburu bererako diru-laguntzak, laguntzak, diru-sarrerak edo bestelako baliabideak eskatu eta, hala badagokio, eskuratu direla jakinaraztea, beste administrazio edo erakunde publiko zein pribaturen batetik.

  • Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak eta haren erakunde autonomoek emandako izaera bereko laguntzen edo diru-laguntzen esparruan hasi den itzulketa- edo zehapen-prozeduraren batean sartuta ez egotea.

  • Ez izatea diru-laguntza edo laguntza publikoak eskuratzea eragozten duen zehapen penalik edo subsidiariorik, ezta horretarako legezko debekurik ere, Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legearen edo Berdintasun eragingarrirako martxoaren 22ko 3/2007 Lege Organikoaren arabera, sexu-diskriminazioagatik gertatutakoak barne. Eta abuztuaren 4ko 5/2000 Legegintzako Errege Dekretuak onartutako Lan-arloko Arau-hauste eta Zehapenei buruzko Legearen testu bateginaren 46.1.b) eta 46 bis.1.b) artikuluetan aurreikusitako zehapen osagarria ezartzeagatik, ebazpen irmo baten bidez.

  • Ez egotea Diru-laguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 13. artikuluan aurreikusitako egoeraren batean, diru-laguntzen onuradun izateko baldintzei dagokienez.

  • Zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak egunean izatea.

  • 9.1 artikuluko E apartatuan xedatutako balorazio-irizpideak egiaztatzeko, beste administrazio publiko batzuetako deialdiak aipatzen direnean:

  • 9.1 artikuluko D.1 apartatuan xedatutako balorazio-irizpidea egiaztatzeko:

  • 9.1 artikuluko D.2, D.3 eta D.4 apartatuetan xedatutako balorazio-irizpideak egiaztatzeko:

Erakundeak


Deitzen duen erakundea

  • Lanbide - Euskal Enplegu Zerbitzua > Lanbideko Zuzendari Orokorra - Euskal Enplegu Zerbitzua

Ebazten duen erakundea

  • Lanbide - Euskal Enplegu Zerbitzua > Lanbideko Zuzendari Orokorra - Euskal Enplegu Zerbitzua

Finantzatzen duen erakundea

  • Europako Gizarte Funtsa (EGF)

Kontaktu-informazioa


Erakundeei eta Enpresei Arreta emateko Zerbitzua

945 160 601 (Informazio orokorra / Información general)

Kodea

1080403

Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea


Eskaerarekin batera ekarri beharreko dokumentazioa:

a) Diruz laguntzea nahi den prestakuntza-proiektua.

b) 9. artikuluko balorazio-irizpideak egiaztatzeko dokumentazioa, hala dagokionean.

Aplikazio honetarako sarbiderik ez duten erakundeek edo enpresek Lanbideren web-orriaren bidez eskatu ahalko dute.

Ebazpena eta errekurtsoak


Ebazteko epea

Lau hilabete eskaerak aurkezteko epea hasten denetik aurrera.

Diru-laguntza emateko modua

Lehiaketa

Isilbidearen ondorioak

Gaitzetsiak

Ebazpena emana

Hirugarrenaren datuen alta edo aldaketa Ogasun eta Finantza Saileko erregistroan


Administrazioak laguntzak eta diru-laguntzak ordaindu ahal izateko, Eusko Jaurlaritzako Ogasun eta Finantza Saileko Kontrol Ekonomikoko Bulegoaren datu-basean sartuta egon beharko duzu.

  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.