Euskal kultura-ondarea OAI-PMH biltegien bitartez katalogatu, digitalizatu, kontserbatu eta hedatzeko dirulaguntzak (20/21)

Deskribapena


Xedea

Agindu honen xedea da 2020ko ekitaldirako euskal kultura-ondarea OAI-PMH biltegien bidez katalogatzeko, digitalizatzeko, kontserbatzeko eta online hedatzeko dirulaguntzak emateko araubidea arautzea eta deialdia egitea.

Programak

1.– Programa hauek lagundu ahal izango dira diruz:

Dirulaguntza jaso ahal izango dute euskal kultura-ondarea osatzen duten kultura-ondasunak katalogatzea, digitalizatzea, edo digitalizatzea eta katalogatzea helburu duten programek. Hain zuzen ere, ondasun horien artean sartzen dira, besteak beste, argazkiak, grabatuak, marrazkiak, ikus-entzunezko materialak, mapak, planoak, kartelak, prentsa, dokumentu-funtsak eta bibliografiak, honako baldintza hauen arabera:

a) Katalogazioa: ondasunak digitalizatuta daudenean, baina agindu hau argitaratzen den egunean erregistro katalografikorik ez dutenean. Digitalizazioak agindu honen I. eranskinean ezarritako baldintza teknikoak bete beharko ditu.

b) Digitalizazioa: agindu hau argitaratzen den egunean ondasunak digitalizatuta egon ez arren, erregistro katalografikoa duten kasuetan.

c) Katalogazioa eta digitalizazioa: agindu hau argitaratzen den egunean, ondasunek ez dutenean erregistro katalografikorik eta ez daudenean digitalizatuta.

2.– Aurkeztutako programak aipatutako hiru kasuetako batera mugatu beharko dira: a), b) edo c). Ondasunak bi kasu desberdinetan koka badaitezke, bi programa aurkeztu beharko dira.

3.– Ondasun digitalizagarriek eta jada digitalizatutakoek jabari publikoan egon behar dute, edo, hala badagokio, laguntzak eskatzen dituzten pertsonek edo erakundeek horien gaineko ustiapen-eskubideak izan behar dituzte, Jabetza Intelektualari buruzko Legearen testu bategina onartzen duen apirilaren 12ko 1/1996 Legegintzako Errege Dekretuaren arabera, arlo horretan indarrean dauden legezko xedapenak erregularizatuz, argituz eta harmonizatuz.

4.– Programek babes-artxibo digitala eta zabalkunderako kopia digitala sortzeko aukera izan beharko dute.

5.– Emaitza, gerora, "Euskariana" eta "Europeana" (Europako Kultura Ondarera linean sartzeko ataria) biltzaileetan gehitu ahal izango da.

Aurrekontuko zuzkidura

350.000 euros

Prestazio ekonomikoa

Laguntza-deialdia norgehiagoka-prozedura bidez ebatziko da.

Programa bakoitzak, gehienez, dirulaguntza jaso dezakeen aurrekontu osoaren dirulaguntza jasoko du, zergak kenduta.

Programa bakoitzeko dirulaguntza ezingo da, inondik inora, 15.000 (hamabost mila) eurotik gorakoa izan.

Diruz lagundu daitezkeen gastuak hautatutako objektuak digitalizatzearekin eta/edo katalogatzearekin lotutakoak izango dira, indarrean dagoen araudian ezarritakoaren arabera. Aurrekontuan ezingo dira sartu azpiegitura-kostuak, ez eta zeharkako beste kostu batzuk ere.

 

Ordainketa-modua:

Emandako dirulaguntzak bi zatitan ordainduko dira: lehen ordainketa, dirulaguntzaren guztizkoaren % 60ekoa, dirulaguntza esleitzen den unean; bigarren ordainketa, % 40koa, dirulaguntza justifikatu ondoren ordainduko da, 2021eko urtarrilaren 1etik aurrera.

Nori dago zuzenduta


Pertsona fisikoak edo juridikoak

 

 

Eskakizunak:

  • a) Jarduteko behar besteko gaitasuna izatea, eta pertsona juridikoen kasuan, legez eratuta egotea eta dagozkien erregistro eta administrazio-zentsuetan inskribatuta egotea.
  • b) Zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak egunean izatea.
  • c) Dirulaguntza publikoak eskuratu ahal izateko zigor penal edo administratiboren baten edo horretarako ezgaitzen dituen lege-debekuren baten eraginpean ez egotea, ez eta sexu-bazterkeriagatik zigortuta ere, Emakumeen eta Gizonen Berdintasunari buruzko otsailaren 18ko 4/2005 Legearen azken xedapenetako seigarrenean xedatutakoaren arabera.
  • d) Zorduna ez izatea, dirulaguntzen itzulketa-ebazpen bat dela medio. Ildo horretan, dirulaguntza horiek emateko ?eta, bidezko denean, ordaintzeko? ezinbestekoa izango da amaituta egotea Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak eta haren erakunde autonomoek emanda dituzten izaera bereko laguntzen edo dirulaguntzen arloan hasi eta oraindik izapidetzen ari diren itzulketa- edo zehapen-prozedura guztiak. Prozeduraren ondorioz laguntzak jasotzeko desgaikuntza edo itzultzeko betebeharra ezarriko balitz eta halakorik egingo ez balitz horretarako ezarritako borondatezko epearen barruan, indargabetu egingo da baldintzapean emandako laguntza, onuradun izateko debekua dakarten egoeretako batean egoteagatik.
  • e) Dirulaguntza publikoen onuradun izateko debekurik eta egoerarik ez izatea, dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorreko 13.2 eta 13.3. artikuluetan aipatutakoaren arabera.

Betekizunak

Erakundeak


Deitzen duen erakundea

  • Eusko Jaurlaritza > Kultura eta Hizkuntza Politika

Ebazten duen erakundea

  • Eusko Jaurlaritza > Kultura eta Hizkuntza Politika

Kontaktu-informazioa


Euskadiko Liburutegi Digitala: 945 016 842

Euskadiko Liburutegi Digitala (euskadikoliburutegidigitala@euskadi.eus)

Zuzenean: Herritarrentzako arreta zerbitzua

Kodea

1106001

Eskabidea


  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.

a.Bete eskatutako inprimakiak, halakorik balego.

b.Prestatu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.

c.Sartu izapidetze elektronikoko aplikazioan botoiaren bidez

Ez da beharrezkoa izango identifikazio elektronikorako baliabiderik izatea.

d.Barruan zaudela, izapidearen formulario nagusia bete eta aurrez prestatutako dokumentazio guztia erantsi ahal izango duzu.

e.Inprimatu formularioa eta aurkeztu adierazitako lekuren batean.

Ebazpena eta errekurtsoak


Ebazteko epea

Kulturako sailburuordeak ebatziko du prozedura, Kalifikazio Batzordeak helarazitako proposamena ikusi ondoren, eta banan-bana jakinaraziko zaie pertsona edo erakunde interesdunei, hiru hilabeteko epean, eskabideak aurkezteko epea amaitzen denetik hasita. Ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian ere argitaratuko da.

Diru-laguntza emateko modua

Lehiaketa

Isilbidearen ondorioak

Gaitzetsiak

Ebazpena emana

Justifikazioa


Hirugarrenaren datuen alta edo aldaketa "Hirugarrenaren Erregistroan"


Administrazioak laguntzak eta diru-laguntzak ordaindu ahal izateko, Eusko Jaurlaritzako Ogasun eta Ekonomia Saileko Kontrol Ekonomikoko Bulegoaren datu-basean sartuta egon beharko duzu.

  1. Bete eta inprimatu itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa.
  3. Aurkeztu dokumentazio guztia adierazitako lekuren batean.
  • Nazioarteko ordaindetaren kasuetan aukeratu inprimaki hau.

  • Inprimaki hau aukeratu nazioarteko- ordaindeten kasuetan.

Beste tramite batzuk