Laneratze-enpresen kalifikazioa.

Deskribapena


Kalifikazioaren bitartez, Dekretu honen 4. artikuluan adierazitako erakundeak laneratzeko enpresa bihurtzen dira, Eusko Jaurlaritzaren Gizarteratze-arloko Departamentu eskudunaren ebazpen arrazoituaren ondorioz, betiere Dekretu honetan ezarritako baldintzak bete direla egiaztatu ondoren.

Nori dago zuzenduta


Merkataritza-sozietateak edo gizarte-ekonomiakoak

Betekizunak

  • Merkataritzako edo gizarte ekonomiako sozietate bat eratzea.
  • Bere helburu sozialarekiko desberdinak diren jarduerak ez egitea.
  • Bere helburu sozialaren xede nagusi gisa edukitzea lan-merkatuan sartzeko zailtasun bereziak dituzten pertsonen gizarteratzea eta laneratzea.
  • Bere nortasun juridikoari dagokion erregistroan behar bezala erregistratua egotea.
  • Artikuluan adierazitako erakunde sustatzaile batek edo batzuek sustatuak eta parte hartuak izatea. Merkataritza-sozietateen kasuan, parte-hartze hori kapital sozialaren % 51koa izango da gutxienez. Kooperatiben eta lan-sozietateen kasuan, parte-hartze hori bazkide kolaboratzaile edo atxikientzat aplikagarriak diren legedietan bildutako gehieneko mugetan kokatu beharko da.
  • Balantzeak, emaitza-kontuak eta ondarea bere helburu sozialarekiko desberdinak diren beste jarduera ekonomiko batzuekin lotuak ez izatea.
  • Zerga-arloko eta Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak ordainduak izatea, eta, kalifikazioa eskatzen den unean, Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrarekin edo horren erakunde autonomoekin zorrik ez izatea.
  • Kalifikazioa eskatu aurreko urtean bidegabeki kaleratuta lanposturik kendu ez izana.
  • Merkatuko edozein sektoretan ondasun-produkzioko edo zerbitzu-prestazioko jarduera ekonomiko zilegi bat garatzea.

Erakundeak


Solicitud y aportación de documentación


  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.

Ebazpena eta errekurtsoak


Ebazteko epea

6 hilabete

Isilbidearen ondorioak

Baietsiak

Hirugarrenaren datuen alta edo aldaketa "Hirugarrenaren Erregistroan"


Administrazioak laguntzak eta diru-laguntzak ordaindu ahal izateko, Ekonomia eta Ogasun Saileko Kontrol Ekonomikoko Bulegoaren Hirugarrenen Erregistroan altan egon beharko duzu.

Beste tramite batzuk