2019ko ekintza humanitarioko estrategiek aurre egingo diete haurrek eta emakumeek jasaten duten indarkeriei

desplazadas_construyendo_hogar_RCA.jpg

2019.eko abenduak 02

Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziak (GLEAk) ekintza humanitarioko bi urtetarako lau estrategia onartu ditu Palestinan, Libanon, Afrika Erdiko Errepublikan, eta Venezuelan, Kolonbian eta Ekuadorren eta zenbatekoa 2.900.000 eurokoa izan da.

Onartu diren proiektuen artean, bi, palestinarrei zuzenduak daude: batak, Mundubat Fundazioarena, Ekialdeko Jerusalemeko palestinarrak giza eskubideen urraketen aurrean babesteko balioko du, eta bestea, Libanon dauden emakume errefuxiatuak indarkeriarik gabe bizi ahal izateko izango da, eta UNRWAk gauzatuko du.

Beste bi proiektuak Alboan Fundazioak eta UNICEFek gauzatuko dituzte: lehenengo erakundeak hobetuko du Venezuelan, Kolonbian eta Ekuadorren bortxaz migratzeko edo lekualdatzeko egoeran eta/edo arriskuan dauden pertsonen bizi kalitatea, bereziki indarkeria jasan duten emakumeena; bigarrenak, aldiz, Afrika Erdiko Errepublikako talde armatuetatik askatutako haurrei babes-inguru bat sortuko du, eta azken helburua izango da ume horien gizarteratzea.

Aipatutako babes-ekintzez gain, estrategiek tokiko erakunde humanitarioak sendotzeko eta euskal herritarrak sentsibilizatzeko bestelako jarduerak ere jasotzen dituzte. Helburua da euskal gizartea mundu osoan dauden krisi humanitarioez jabetzea eta kritikoa izatea egiten diren bidegabekeriekin. Horretarako, hurrengo bi urteetan, Euskadin antolatuko dituzte jardunaldiak, esperientziak partekatzeko guneak, gazte eta hezkuntza komunitatearekin topaketak, erakusketak, etab.

 

Ekintza humanitarioa 2019an

GLEAk Ekintza humanitarioko 2019ko deialdian 3.900.000 milioi euroko laguntzak esleitu ditu bost proiektu eta lau estrategietarako. Halaber, agentziak bi laguntza zuzenak ere eman ditu: bata, Errefuxiatuentzako Zerbitzu Jesuitari izan da, eta Venezuelako krisi humanitarioa dela-eta gizarte-bazterketa egoeran izateko arriskuan dauden pertsonak laguntzeko da; eta besteak, aldiz,  Gosetearen Aurkako Ekintza erakundeak egingo du, eta gosea gerra-arma gisa erabiltzean kausa-efektu harremana aztertzeko metodologia bat garatzeko balioko du.  

Bestalde, GLEAko Ekintza Humanitarioko Estrategiaren apustuetariko bat da larrialdiei erantzutea nazioarteko deialdiei edo funts globalei ekarpenak eginez. Hala, aurten Nazio Batuetako Larrialdietan Erantzuteko Funtsa Zentralari (CERF, ingeleseko siglengatik) 100.000 euroko ekarpena egin dio lehen aldiz.

GLEAk lehenesten ditu gatazka-testuinguruak eta epe luzeko indarkeria-egoerak hainbat tresnen bitartez. Horrela, 2019an, ekimenak lagundu ditu Libanon, Palestinan, Sirian, Etiopian edo Nigerren, besteak beste. Hala eta guztiz ere, ez da ahaztu behar mundu osoan dauden kronikoak eta sortuberriak diren  zenbait krisi  kanpoan geratu direla; horien artean, Saharako Errepublika Arabiar Demokratikoa, Erdialdeko Amerikako triangelua