Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

229. zk., 2019ko abenduaren 2a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

GARAPENERAKO LANKIDETZAREN EUSKAL AGENTZIA
5563

EBAZPENA, 2019ko azaroaren 26koa, Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziako zuzendariarena, zeinaren bidez ebazten baita garapenerako lankidetzaren kargurako ekintza humanitarioko estrategien lerroko laguntzen 2019ko deialdia.

Ekainaren 18ko 90/2019 Dekretuan, ekintza humanitarioko esku-hartzeetarako laguntzak arautzen dira, garapenerako lankidetzaren kargurakoak, eta bi jarduera-mota bereizten. Alde batetik, ekintza humanitarioko proiektuak, krisi humanitarioen eraginpeko pertsonak babesteko direnak; eta beste aldetik, ekintza humanitarioko estrategiak, epe ertaineko eta aurrekontu handiagoko esku-hartzeak direnak, zeinek, aipatutako babes-ekintzez gain, erakunde humanitarioak sendotzeko eta euskal herritarrak sentsibilizatzeko bestelako ekintzak ere jasotzen baitituzte.

Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziako zuzendariaren 2019ko irailaren 3ko Ebazpenaren bidez (2019ko ekainaren 26ko EHAA, 120. zk.), garapenerako lankidetzaren kargurako ekintza humanitarioetarako laguntzak emateko 2019ko deialdia egin zen.

Aipatutako deialdi-ebazpenaren 4. artikuluan ezarritakoaren arabera laguntzak emateko egindako proposamena ikusita, Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziako Koordinazio Teknikoko Zerbitzuak laguntza-eskabideen azterketa teknikoa eta balorazioa egin ondoren, eta Kontseilu Errektoreari 2019ko azaroaren 26an egindako bileran horren berri eman ondoren, honako hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Kanpo Harremanetarako idazkari nagusiaren 2019ko irailaren 3ko Ebazpenaren bidez deitutako laguntzak esleitzea. Laguntza horiek ebazpen honen I. eranskinean jasotako erakundeei emango zaizkie, eranskin horretan aipatutako zenbatekoan eta baldintzetan.

Bigarrena.– II. eranskinean zerrendatzen diren erakundeei laguntza-eskabideak ukatzea, eranskinean bertan azaltzen diren arrazoiengatik.

Hirugarrena.– III. eranskinean zerrendatzen diren erakundeei laguntza-eskabideak baztertzea, eranskinean bertan azaltzen diren arrazoiengatik.

Laugarrena.– Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzeko agintzea, jende guztiak horren berri izan dezan.

Bostgarrena.– Ebazpen honek ez dio amaiera ematen administrazio-bideari, eta, beronen aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziako lehendakariari, hilabeteko epean, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera. Gora jotzeko errekurtsoa aurkezten denetik hiru hilabete pasatzen badira ebazpenik eman gabe, errekurtsoa ezetsitzat hartu ahal izango da, eta administrazioarekiko auzien bidea zabalik geratuko da.

Vitoria-Gasteiz, 2019ko azaroaren 26a.

Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziako zuzendaria,

PAUL ORTEGA ETCHEVERRY.

I. ERANSKINA
DIRUZ LAGUNDUTAKO ESKABIDEAK
(Ikus .PDF)
II. ERANSKINA
ESKAERA EZ ONARTUAK DIRU-FUNTSAK AGORTZEAGATIK
(Ikus .PDF)
III. ERANSKINA
BAZTERTUTAKO ESKAERAK
(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala