2020an hamaika gizarte-proiektu hautatu dira Euskadiko landa-ingurunean gizarte-berrikuntza sortzeko

Prototipado_Montana_Alavesa__1_.jpg

2021.eko urtarrilak 07

  • Proiektu horiek guztiak Eusko Jaurlaritzak eta HAZIk abian jarri duten Labean ekimenaren barruan landu dira; horrela, Enkarterri, Añana eta Arabako Mendialdea eskualdeetan despopulazioari aurre egin nahi zaio.
  • Ekintzailetza-lehiaketako ideiak inkubazio-fasean daude jada; elkarrekin sortzekoak eta prototipoak egitekoak, berriz, urtarrilaren amaieran aurkeztuko dira jendaurrean.

Eusko Jaurlaritzak eta HAZIk Enkarterri, Añana eta Arabako Mendialdea eskualdeetan abian jarri duten LABEAN proiektuaren barruan despopulazioari aurre egiteko gizarte-berrikuntzako hamaika proiektu hautatu dira dagoeneko eta errealitate bihurtzeko prozesuaren fase ezberdinetan aurkitzen dira une honetan. Labean Sariak lehiaketan aukeratutako sei ideiak inkubazio-aldian daude jada, eta elkarrekin sortzekoak eta prototipoak egiteko lanetan beste bost proiekturen xehetasunak amaitzen ari dira.

Elkarrekin sortzeko prozesua pandemiaren ondorioz sortutako egoerara egokitu behar izan da, eta saioak online egin dira azken hilabeteetan. Prototipoa prestatzen ari diren bost proiektuak mugikortasun sozialarekin, energiarekin eta komunikabideekin lotuta daude. Urtarrilaren amaieran aurkeztea aurreikusten da.

Inkubazioa

Bien bitartean, Labean Sariak lehiaketan hautatutako sei proiektuak inkubazio-fasean daude.

Prozesu honen helburua negozio-eredu bat sortzea da, oso hasierako bertsio batean, erronka bakoitzari irtenbidea emateko proposamen desberdinekin. Hori dela eta, inkubazio-prozesuak aldez aurreko zati bat du, non erronkaren gainean lan egiten den eta lehendik egin duten negozio-ideia edo -zirriborro bat sortzen den.

Hortik aurrera, inkubazio-lanak hiru hilabeteko iraupena du, eta epe horretan taldeek beren proiektuari forma eman beharko diote, euskarri izango duten negozio-eredu batekin. Lan hau aholkulariek gidatzen dute ordubete inguruko hiru saiotan, komunikazio-kanal digitalak erabiliz (kasu honetan Zoom tresna erabiltzen da). Saioetan taldeak erantzun beharreko hainbat galdera jartzen dira mahai gainean negozio-ereduaren lehen zirriborroa osatzeko.

Lortu nahi den azken helburua da proiektu guztiek dokumentu edo aurkezpen bat izatea ideia defendatzeko euskarri gisa erabili ahal izateko gizarte-erakundeen, bezeroen eta hornitzaileen, komunikabideen, inbertitzaile publiko eta pribatuen edota banku-erakundeen aurrean.