Aisialdiko jardueren erantzukizunpeko adierazpena

Haurrentzako eta gazteentzako aisialdi hezitzaile eta denbora libreko jarduerak arautzen dituzte ekainaren 25eko 170/1985 Dekretuaren (1985eko ekainaren 29ko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria, 134. zk.) eta Gazteen 2/2022 Legeak (2022ko martxoaren 25eko EHAA, 61. zk.). Gainera, jardueren garapenean araudi eta neurri orokorrak errespetatu beharko dira.

Erakunde antolatzaileek jarduera egiten den lurraldeari dagokion Foru Aldundian aurkeztu beharko dute jarduerari buruzko erantzukizunpeko adierazpena:

Jarduera lurralde bat baino gehiagotan egingo badaerantzukizunpeko adierazpena (leiho berri batean irekitzen da) Eusko Jaurlaritzako Gazteria eta Emantzipazioko Zuzendaritzan aurkeztu beharko da.

Gai honekin lotutako edozein zalantza izanez gero, deitu 945.180.423 / 945.180.283 / 945.180.189 telefonoetara goizeko 8:00etatik arratsaldeko 15:00ak arte edo idatzi astialdi-informazioa@euskadi.eus posta elektronikora.

Eremu naturaletan kanpatuz gero, osasun-gomendio (PDF, 241 KB) (leiho berri batean irekitzen da) batzuk erantsi ditugu. Gainera, jarduera egiten den bitartean ura sarekoa ez bada, kontsumorako uraren analisien erregistroa (PDF, 255 KB) (leiho berri batean irekitzen da) bete beharko da.

Kontuan hartu beharrekoa

Dokumentu (PDF, 72 KB) (leiho berri batean irekitzen da) honetan aurkituko duzu dekretu berria onartu arte kontutan hartu beharreko informazioa.

Laguntza gidak