Aisialdi hezitzaile eta denbira libreko jardueren erantzukizuneko adierazpena (kanpatzea, kanpaldia ibiltaria, martxa bolantea edo ibilbidea, auzolandegiak, kolonia eta kolonia irekiak)

Deskribapena


Aisialdi hezitzaileko eta denbora libreko jarduerak hasteko beharrezkoa da erantzukizunpeko adierazpena egitea, jarduera hori Euskal Autonomia Erkidegoko lurralde batean baino gehiagotan egiten denean.

Jarduera lurralde bakar batean garatzen bada, deklarazioa dagokion foru aldundian aurkeztuko da.

Zer jarduera komunikatu behar diren:

  1. Kanpatzea.
  2. Kanpaldia ibiltaria, martxa bolantea edo ibilbidea.
  3. Auzolandegiak.
  4. Kolonia.
  5. Kolonia irekia.

Erakunde batek jarduera bera instalazio edo kokapen berean egiten duenean, aitorpen bakarra egin ahal izango du, epe eta parte hartzaile kopurua zehaztuz. Aukera horretatik salbuetsita daude kanpaldia ibiltari, martxa bolante edo ibilbideak.

Nori dago zuzenduta


Aisialdi hezitzaile eta denbora libreko jarduerak antolatzen dituzten erakunde, elkarte eta enpresek aldez aurretik adierazi beharko diote Eusko Jaurlaritzari jarduera Euskal Autonomia Erkidegoko lurralde batean baino gehiagotan egiten denean, honako kasu hauetan:

  • elkarren segidako 3 gau edo gehiagorekin.
  • eskolarik gabeko udalekuak (*Aste Santuko, udako eta gabonetako oporrak hartzen dira eskolarik gabeko alditzat).

Erakundeak


Kudeatzen duen erakundea

  • Ongizatea, Gazteria eta Erronka Demografikoa / Gazteria eta Erronka Demografikoaren Sailburuordetza > Gazteria eta Emantzipazio Zuzendaritza

Kontaktu-informazioa


Harremanetarako datuak

Telefonoa: 945.180.423/ 945.180.283/ 945.180.189

Helbide elektronikoa: astialdi-informazioa@euskadi.eus

Zeuk Esan, Haur eta Nerabeentzako Laguntza Zerbitzua: Telefonoa: 116 111

Zuzenean: Herritarrentzako arreta zerbitzua

Kodea(k)

  • Astialdiko komunikazioa: 1265801

Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea


Aurkezteko epea: Jarduera hasi baino hilabete lehenago

  1. Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
  2. Eskabidea Ahalordeen Erregistro Elektronikoan inskribatuta ez dagoen ordezkari batek sinatzen badu, ordezkaritza hori egiaztatzen duen dokumentua (eredua).
  3. Prestatu eskatutako dokumentazioa (PDF, 1 MB) formatu digitalean.
  4. Sartu online inprimakian botoi honen bidez eta bete eskabidearen datuak adierazten dizkizugun 4 urratsak jarraituz:
    • Bete eskabide orria.
    • Erantsi aurretik prestatu dituzun dokumentuak.
    • Eskabidea sinatu.
    • Bidal itzazu eskabidea eta dokumentuak.
    • Erantzukizunpeko adierazpena aldatzen bada edo jarduera egiteari uko egiten.
  5. Ondoren, espedientearen jarraipena egin ahal izango duzu Nire karpeta atalaren bidez.

Beste tramite batzuk