Gobernantza, Administrazio Digital eta Autogobernu Saila

 

Jardunaldia hemendik jarrai dezakezu:  SALA A           SALA B






ZER DA ERAGITEN?

Jardunaldiaren helburua Euskal Administrazio Publikoaren eraldaketaren buru direnak biltzea da, euskal sektore publikoko zerbitzu publikoetako, sailetako eta erakundeetako arduradunen arteko esperientzia-trukea eta kontaktua erraztuz. Hainbat arlo eta mailatatik aldaketa bultzatzen dutenekin, talentua kudeatzen duten profesionalekin, lege- eta pribatutasun-esparruetako profesionalekin, teknologiari lotutakoekin eta administrazioaren esparru zientifiko-teknologikoko eragileekin harremanak izateko espazioa, erronka komunak identifikatzeko, kasu arrakastatsuak partekatzeko eta zerbitzu publikoen modernizazioan eta hobekuntzan aurrera egiteko beharrezkoa den lankidetza-sarea indartzeko.

Azken hamarkadetan, administrazio publikoek beren modernizazioan aurrera egin dute, batez ere prozesu eta prozedura tradizionalak digitalizatuz. Hala ere, egungo testuinguruak, ziurgabetasunak eta konplexutasunak markatuta, Administrazioa eta sektore publikoa birpentsatzea eskatzen du, zerbitzu pertsonalizatuagoak, eraginkorragoak eta balio handiagokoak eskaintzeko, herritarren behar berriei aurrea hartuz. Berrikuntza eta modernizazioa funtsezkoak dira zerbitzu publikoen eraginkortasuna eta kalitatea hobetzeko, baina teknologia, giltzarria bada ere, ez da nahikoa berez: kudeaketa-prozesuak eta - sistemak berriz diseinatu behar dira, pertsonak beti erdigunean jarriz, bai langile publikoak, bai herritarrak, bai zerbitzuak erabiltzen dituzten enpresak.