'Euskaren transmisioa' mintegia (bideoa)
Euskararen Adierazle Sistemak (EAS) euskararen transmisioari buruzko mintegia antolatu zuen 2023ko ekainaren 28an, Lakuako Euskaldun Berria Aretoan, Gasteizen. Bertan parte hartu zuten Iñaki Iurrebaso soziologo eta irakasleak, Paula Kasares Euskarabideko Euskararen Sustapenaren eta Plangintzaren Zerbitzuko zuzendariak, Josune Zabala Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza ikerketa eta koordinazio zuzendariak eta Jon Aizpurua Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzako Plangintza eta Azterlanetako arduradunak.