Euskadi Next / Programak
Eraldaketa ekonomikoaren aldeko apustu argia, euskal gizartearen bizi-kalitatean, gure enpresa-sarearen lehiakortasunean eta gizarte-kohesioan eragin positiboa izango duena.
Euskadi Next programaren osagaiak
Hauek dira Eusko Jaurlaritzak hiru Foru Aldundiekin eta euskal hiriburuetako Udalekin koordinatua garatu duen inbertsio-programaren ardatz nagusiak Euskadiren berreskuratze, eraldaketa eta erresilientziarako. Trantsizio energetiko ekologikoaren, trantsizio digitalaren eta gizarte-kohesioaren erronkei aurre egiteko diseinatutako ekimen publiko/pribatuen multzo koherentea eta sendoa biltzen du. Alde horretatik, sakondu egiten du Eusko Jaurlaritzak azken legegintzaldietan egindako apustuan Giza Garapen Jasangarriaren alde.
2022-2024 aldirako Euskadiko Inbertsio Estrategikoen Plana, Eusko Jaurlaritzaren eta foru-aldundien erakunde arteko plan bat da, 528 milloi euroko funts propioekin hornitua. Gure proiektu eraldatzaile handien aldeko aupustu handia.

Euskadi Nextek 18.286M/€-ko inbertsio-inpaktua izan dezaketen proiektu zehatzak biltzen ditu -Europako funtsak eta baliabide propio publiko eta pribatuak-. Dokumentuan jasotako proiektu guztiak zehatzak dira, Europak ezarritako denbora-esparruan egin daitezkeenak.
Garrantzitsua da ulertzea zenbateko hori ez dutela euskal erakundeek osorik jasoko; MRRren zenbateko bat da, EAEn inpaktua izan dezakeena erakundeen -Eusko Jaurlaritza, Foru Aldundiak eta Udalak, Estatuko Administrazio Orokorra-, entitate pribatuen, hirugarren sektorearen eta abarren bidez.
Euskadi Nexten planteamenduak eraldaketa azpimarratzen du suspertze-palanka gisa, eta euskal proiektuak lau mailatan banatzen ditu, Espainiako Gobernuaren Planarekin eta Europako jarraibideekin bat egin ahal izateko.
Alde horretatik, piramide-formato esku-hartzeen egitura bat planteatzen da, honako hauek osatua:
- Euskal proiektuak BEPB estataletan
- PERTE erregionalak
- Diru-laguntza eta lizitazio publikoen deialdiak
- Ekimenak, ibertsioak eta/edo proiektuak / Administrazio publikoen diru-laguntzen deialdietara edo indarrean dauden beste tresna batzuetara jotzeko aukera
- Inbertsio publikoko proiektuak