Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Saila

  • Hasiera
  • Berriak
  • Sín límites telesailak munduari eginiko lehen itzulia irudikatuko du

Ezagutu Euskadi

Berriak

Sín límites telesailak munduari eginiko lehen itzulia irudikatuko du

  • Getaria
    Getaria
2020/03/02

Sín límites telesailak munduari eginiko lehen itzulia irudikatuko du

Telesailak Juan Sebastian Elkanoren eta Magallaesen balentria irudikatuko du eta hein batean Euskadin grabatuko da.

RTVEk eta Amazon Prime Videok iragarri dute telesail bat sortuko dutela Juan Sebastian Elkanoren eta Magallaesen balentria irudikatzeko, hain zuen, duela 500 urte lehenengo zirkumnabegazioa gauzatu izana.

 

Telesailaren lau kapituluak Dominikar Errepublikan, Kanarietan eta Euskadin grabatuko dira eta Victoria itsasontziaren erreplika bat erabiliko da. Hain justu, itsasontzi horrek Getariako itsasgizon entzutetsua izan zuen kapitain eta espedizioko bost itsasontzietatik itzuli zen bakarra izan zen. Horrenbestez, itsasontzi hori izan zen munduari bira eman zion lehena.

Eskaintzak

Irisgarritasuna
Eskaintzak
Itzultzea