Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Saila

  • Hasiera
  • Berriak
  • Michelin Izarrek euskal gastronomiaren goreneko maila berretsi egin dute

Ezagutu Euskadi

Berriak

Michelin Izarrek euskal gastronomiaren goreneko maila berretsi egin dute

  • Akelarre jatetxea
    Akelarre jatetxea
2020/12/15

Michelin Izarrek euskal gastronomiaren goreneko maila berretsi egin dute

Gainera, Eneko Atxak Larrabetzun dituen jatetxeek jasangarritasunaren alde egindako lanagatik Izar Berdea jaso dute

Covid-19aren urtean izandako zailtasunak zailtasun, Michelin gidak gastronomiarekin duen hitzordua mantendu du. 

 

Michelin izarrak deritzan aintzatespena duten jatetxeen zerrenda berrituan euskal jatetxeak nabarmendu dira ostera ere, 3 Michelin Izar lortu duten 11 jatetxeen artean 4 Euskadin baitaude: Arzak, Akelarre, Azurmendi eta Martín Berasategui.

 

Horiekin batera, Euskal ortzian dir-dir egiten duten beste hainbat izar aurki ditzakegu, hala nola, 2 izar jaso dituen Mugaritz edota izar bat duten beste 18 jatetxeak: Etxebarri, Etxanobe Atelier, Mina, Nerua Guggenheim Bilbao, Ola Martín Berasategui, Zarate, Zortziko, Boroa, Amelia, eMe Be Garrote, Kokotxa, Marqués de Riscal, Mirador de Ulía, Andra Mari, Elkano, Alameda, Eneko eta Zuberoa.

 

Eneko Atxaren Izar berdeak

 

Michelin izarren aurtengo zerrenaren berritasunen artean Izar Berdea izeneko saria dago. Izar berdeak gastronomian jasangarritasunaren alde egiten duten jatetxeen lana goraipatzen du, naturaren erritmoak aintzat hartu eta errekurtsoen kudeaketarako zein hondakinen deuseztatzerako ekimenak martxan jartzen dituzten jatxeak, hain zuzen ere.

 

Izar verdea jaso duten lehen 21 jatetxeen artean Larrabetzuko Eneko eta Azurmendi jatetxeak ditugu, biak ala biak Eneko Atxa sukaldariaren agindupean.

Eskaintzak

Irisgarritasuna
Eskaintzak
Itzultzea