Berriak
Berriak
La Vuelta itzuliko da Bilbora, San Mamesen hasi eta Gran Vían amaituko den etapa batekin
Ibilbideak Bizkaiko 27 udalerri zeharkatuko ditu eta zazpi mendate izango ditu
Irailaren 3an, txirrindularitzaren emozioa berriz ere Bilboko kaleetan barrena biziko da, 2025eko Vueltako hamaikagarren etaparen iritsierarekin. 2022ko edizioan bezala, irteera eta helmuga hiriko bi leku enblematikotan izango dira: San Mames estadioaren esplanadan eta Gran Vía kalean.
Eguna 13:30ean hasiko da estadioaren inguruan eta 157,4 kilometroko ibilbidea egingo dute mendialde ertaineko errepideetan zehar, amaiera 17:20etatik aurrera aurreikusten delarik hirigunearen bihotzean. Ibilbideak Bizkaiko 27 udalerri zeharkatuko ditu, besteak beste, Mungia, Bermeo, Muxika edo Galdakao eta zazpi mendate izango ditu, horien artean Pike Bidea, helmugaren aurretik egingo dena.
Etapa hau ikuspegi tekniko eta taktikoatik edizio honetako interesgarriena dela adierazi du antolakuntzak eta gainera, omenaldi berezia egingo zaio Jesús Loroño txirrindulari bizkaitarrari, bere jaiotzaren mendeurrenaren izango da eta. Horregatik, Sollubeko gaina eta Larrabetzu ere sartu dira ibilbidean.
Vueltaren itzulera hau Euskadira 2023ko Frantziako Tourraren Grand Départ ikusgarriaren oroitzapen biziaren testuinguruan dator. Ekitaldiak nazioarteko tropela gorenera eraman ez ezik, Euskadik txirrindularitzarekiko duen grina, paisaia eta zalegoa ere balioan jarri zituen. Orain, hitzordu berri honekin, Euskadi berriz kokatzen da txirrindularitza onena bizitzeko agertoki paregabe gisa.