Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Saila

Ezagutu Euskadi

Berriak

Jesuskoa landetxeak Ruralka saria jaso du

  • Jesuskoa
    Jesuskoa
2021/02/10

Jesuskoa landetxeak Ruralka saria jaso du

Zumaian kokaturiko ostatuak ostalari onenaren saria jaso du

200 bat hotel eta landetxe xarmagarri biltzen dituen Ruralka plataformak ezagutzera eman ditu urtero antolatzen duen sari banaketaren sei irabazleak. Saria ongi egindako lanaren eta bikaintasunaren aitorpena da.

 

Jabeari emandako saria "berritzeko eta eusteko ahaleginean inoiz amore eman ez duelako" izan da, eta apustu egin duelako "turismo ezberdin baten alde, etengabe berritzearen alde, beti konprometituta egotearen alde, laguntzeko prest eta energia izpirik galdu gabe".

 

Euskal kostaldean daude Jesuskoa apartamentuak, Getaria eta Zarauztik oso hurbil eta Donostiatik 30 minutura. Ostatu hartzen dutenei erosotasuna, ingurune osasungarria, lasaitasun osoa eta inguruko gastronomiaz gozatzeko aukera eskaintzen zaie.

Eskaintzak

Irisgarritasuna
Eskaintzak
Itzultzea