Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Saila

  • Hasiera
  • Berriak
  • Haizearen Orrazia “Kultura Ondasun” izendatu dute

Ezagutu Euskadi

Berriak

Haizearen Orrazia “Kultura Ondasun” izendatu dute

  • Haizearen orrazia
    Haizearen orrazia
2020/01/14

Haizearen Orrazia “Kultura Ondasun” izendatu dute

Kalifikazio hori lortzea ezinbesteko baldintza da UNESCOk Gizadiaren Ondare izendatzeko balizko prozesua abiarazteko

Eusko Jaurlaritzaren Gobernu Kontseiluak Kalifikatutako Ondasunen Erregistroan sartu du Haizearen Orrazia. Horrela, bada, Eduardo Chillidaren hiru eskulturak, Peña Ganchegui arkitektoak diseinatutako plaza eta natura ingurunea biltzen dituen multzoa kalifikatutako kultura ondasuntzat onartuta geratu da, monumentu multzo kategorian.

 

Ingurune hori kultura ondasun izendatzeak ingurunea babesteko neurriak hartzera behartzen du Donostiako Udala, orain arte egin izan duenez. Izan ere, 2019ko otsailean Eusko Jaurlaritzaren Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburu Bingen Zupiriak eta Donostiako alkate Eneko Goiak aurkeztutako proposamena izan da Haizearen Orrazia Kalifikatutako Ondasunen Erregistroan sartzea eragin duena.

 

Era berean, kalifikazio hori lortzea ezinbesteko baldintza da UNESCOk Gizadiaren Ondare izendatzeko balizko prozesua abiarazteko.

Eskaintzak

Irisgarritasuna
Eskaintzak
Itzultzea