Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Saila

  • Hasiera
  • Berriak
  • National Geographic aldizkariak 2021ean bidaiatzeko 25 lekurik onenen artean kokatu du Gasteiz

Ezagutu Euskadi

Berriak

National Geographic aldizkariak 2021ean bidaiatzeko 25 lekurik onenen artean kokatu du Gasteiz

  • Gasteiz
    Gasteiz
2020/11/23

National Geographic aldizkariak 2021ean bidaiatzeko 25 lekurik onenen artean kokatu du Gasteiz

National Geographic-en bidaien aldizkariak Best of the World zerrendan sartu du Euskadiko hiriburua

Datorren urteari begira, mundu mailako helmuga turistiko onenen artean Gasteiz dela iritzi dio National Geographic-ek. Aldizkariak 25 leku nabarmentzen dituen Best of the World zerrenda argitaratu berri du eta bertan agertzen da Euskadiko hiriburua. 

 

National Geographic aldizkariak Gasteiz kultura bizi duen hiria dela azpimarratu du, baita munduko leku ezberdinetatik jasotako influentziak hartzen dituena. Jazz Jaialdia jarri du adibide gisa, Wynton Marsalis bezalako ospe handiko musikarien parte hartzearekin. Izan ere, tronpetistaren itzala luzea da Gasteizen, Florida Parkean bere irudiarekin estatua bat dagoen heinean.

 

Halaber, aldizkariak Gasteizen izaera jasangarria nabarmendu du, bere biztanleek bizikletaren eta tranbia bezalako garraioen egiten duten erabilerari erreparatuz. Era berean, ohiturak mantentzen dituen hiria dela dio, Andre Mari Zuriaren jaiak eta Santa Maria katedrala eta alde zaharraren zaintze lanak goraipatuz.

Eskaintzak

Irisgarritasuna
Eskaintzak
Itzultzea