Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Saila

  • Hasiera
  • Berriak
  • Euskadik 2021eko Repsol Gidaren Eguzkien ekitaldia hartuko du hirugarren urtez jarraian

Ezagutu Euskadi

Berriak

Euskadik 2021eko Repsol Gidaren Eguzkien ekitaldia hartuko du hirugarren urtez jarraian

  • Repsol Eguzkiak 2021
    Repsol Eguzkiak 2021
2021/04/09

Euskadik 2021eko Repsol Gidaren Eguzkien ekitaldia hartuko du hirugarren urtez jarraian

Ekitaldia dela eta, Euskadi Gastronomikak euskal produktu  gastronomikoen 3 sorta zozketatuko ditu bere sare sozialetan

2021eko Repsol Gida Eguzkien sari banaketa ekitaldia Donostian burutuko da. Apirilaren 12ko 18:00etan batuko dira gonbidatuak Victoria Eugenia Antzokian, Eusko Jaurlaritzako Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Sailak prestatutako osasun segurtasuneko protokolo zorrotz baten pean.

 

Hirugarren urtea da Euskadik, lehen mailako helmuga gastronomiko gisa, sukaldaritza bikaintasuna saritzen duen ekitaldia hartzen duena.

 

Aurten, Eusko Jaurlaritzak eta Repsol gidak, 'Gure sukaldeak ez dira itzaltzen' lelopean, ostalaritza eta turismo sektoreek MICErekin batera pandemia garai honetan berrasmatzeko egindako ahalegina aitortu nahi dute.

 

Bestalde, Euskadi Gastronomika sareak, Euskadi bikaintasuneko helmuga enogastronomiko gisa sustatzeko lanean diharduenak, euskal sukaldarien (jatetxeak, bisitak, gourmet dendak) lehengaiaren kalitatea eta lan ona ezagutaraziz egiten du bat ekitaldiarekin, horretarako hiru Euskadi Gastronomika sorta zozketatuz sare sozialen bidez, Facebooken eta Instagramen.

 

Zozketa 2021eko Repsol Gida Eguzkiak banatzen hasi arte egongo da martxan, apirilaren 12ko 18:00ak arte, eta zuzenean ikusi ahal izango da Repsol Gida webgunean.

 

Eskaintzak

Irisgarritasuna
Eskaintzak
Itzultzea