Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Saila

  • Hasiera
  • Berriak
  • Arabako Errioxako Ardoaren Ibilbideak ATRAE 2020 saria jaso du

Ezagutu Euskadi

Berriak

Arabako Errioxako Ardoaren Ibilbideak ATRAE 2020 saria jaso du

  • Laguardia
    Laguardia
2020/12/16

Arabako Errioxako Ardoaren Ibilbideak ATRAE 2020 saria jaso du

Turismo agentzia hartzaileek ematen duten sariaren aipamen berezia Ekobideak-entzat izan da

ATRAE Euskadiko Turismo Agentzia Hartzaileen Elkarteak Euskadiren komertzializazio turistikoaren saria eman dio Arabako Errioxako Ardoaren Ibilbideari.

 

Epaimahaiak saritu nahi izan ditu Arabako Errioxako Ardoaren Ibilbidea ahalbidetu duten lankidetza publiko-pribatua eta elkartegintza arrakastatsua, helmuga sustatzeko estatuan eta nazioartean egin den lan handia, eta sortu zenetik antolatu dituen askotariko ekitaldiak.

 

Egitasmo enoturistikoari emandako sariarekin batera, ATRAE sarien epaimahaiak aipamen berezia egin dio Ekobideak-i, geologia gizartera hurbiltzeko egitasmo bat, balioa eman nahi diena ondare geologikoari eta geodibertsitateari. "Turismo jasangarriaren alde egindako apustuak eta urtarokotasunari aurre egiteko eginiko lanak, urte osoan zehar esperientziak eskainiz, aitortza hau merezi dute", adierazi dute agentzia turistiko hartzaileen elkartetik.

 

COVID-19aren ondorioak indargabetu

Edizio honetan, ATRAE Sariaren epaimahaiak –modu librean aurkeztutako hautagaitzen artean ematen den saria– balioa eman nahi izan die COVID-19ak Euskadiko turismoan eragindako osasun eta ekonomia krisiaren ondorio negatiboei aurre egin nahi dieten proiektu edo ekimenei. Asko eta asko izan baitira egungo ziurgabetasun egoerara egokitu behar izan dutenak.

Eskaintzak

Irisgarritasuna
Eskaintzak
Itzultzea