Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Saila

Ezagutu Euskadi

Berriak

Albaolak Remarkable Venue Award saria jaso du

  • Albaola
    Albaola
2021/01/08

Albaolak Remarkable Venue Award saria jaso du

Sariak in situ esperientziaren balioa nabarmentzen du, langileen interakzioa eta bertan eskura daitekeen informazioa barne

Tiqets nazioarteko plataformak ezagutzera eman ditu Remarkable Venue Awards saria jaso duten espazio kulturalak eta ikuskizunak, eta horien artean dago Albaola euskal faktoria.

 

Pasaiako ontziola-museoak, non galeoi bat eraikitzen ari diren teknika tradizionalak bakarrik erabiliz, on site esperientzi onenaren saria jaso du. Espainiako Estatuko beste hautagai batzuekin batera izendatuta zegoen sarirako.  

 

Albaolak lortutako sariak hara joaten diren bisitariek in situ bizitzen duten esperientzia nabarmentzen du; izan ere, San Juan ontzia nola eraikitzen duten ikus dezakete, euskal itsas tradizioaren historian barneratzeaz gain.

 

Sariduna aukeratzeko, oinarritzat hartzen dira tokian izandako esperientziari buruzko iritziak, langileen interakzioa eta bertan eskura daitekeen informazioa barne hartuta.

Eskaintzak

Irisgarritasuna
Eskaintzak
Itzultzea