Etxebizitza eta Hiri Agenda Saila

Etxebizitzako Irisgarritasunaren Zigilua

Irisgarritasun-zigilurako esteka

EAEko eraikinen irisgarritasun-baldintzak neurtzeko eta ebaluatzeko aukera ematen duen tresna da, hiru azterketa-eremuren inguruan bildutako adierazle multzo batetik abiatuta:

  1. Eraikina kokatzen den hurbileko hiri-ingurunea
  2. Eraikinaren barne-komunikazioko espazioak
  3. Etxebizitzaren barrualdea.

Emaitza irisgarritasun-baldintzen azken ebaluazioa modu bisualagoan eskaintzen duen eskala bat esleitzean datza. Informazio erreal eta uniformea ematen duen balorazio honek erraztu egiten du bizitegi-eraikinen irisgarritasuna kudeatzea eta ikusaraztea.

2026ko uztailaren 1etik aurrera, EAEko Eraikinen Ikuskapen Teknikoen irisgarritasun-ebaluazioaren barruan txertatuko da Lehendik dauden Etxebizitzen Irisgarritasun Zigilua.

Lehendik dauden Etxebizitzen Irisgarritasun Zigilua nahitaezko atala izango da Eraikinen Ikuskapen Teknikoaren txostenean. Horrela, adierazitako datatik aurrera, Euskoregite plataformaren irisgarritasunari buruzko galdetegian, irisgarritasun-zigiluaren balorazioa gehitu beharko da.

Azken aldaketako data: