Kotizazio gabeko pentsioen balio erlatiboa erretiroko kotizaziopeko pentsioekin alderatuta. EAE eta Espainia. 2003 eta 2007
Estatistika ikusi
Izenburua:
Kotizazio gabeko pentsioen balio erlatiboa, erretiroko kotizaziopeko pentsioekin alderatuta. EAE eta Espainia. 2003 eta 2007
Iturria:
Egileak egina, Lan eta Immigrazio Ministerioa, Gizarte Segurantzaren Estatu Idazkaritza oinarritzat hartuz.
Oharra/Definizioa:
Adierazle honen helburua kotizazio gabeko pentsio bat jasotzeak erretirokoekin alderatuta dituen diferentzia ekonomikoak erakustea da.
Zaharren bizi-baldintzen zati bat diru-sarrerak lortzeko aukerak mugatzen du. Garrantzitsua da adieraztea emakumeak gizonekin alderatuta pentsio txiki (diru gutxiagoko) gehiago jasotzen dituztela eta horrek dirua lortzeko sarbidea murrizten diela, eta hori eragile garrantzitsua da emakume askok bizi duten pobrezia espezifikoan. Kotizazio gabeko pentsioen zenbatekoa garrantzitsua da, lan-merkatuarekin harreman egonkorrik (ez propioa ezta eratorria ere) izan ez duten pertsona zaharrei buruz ongizate-gizarteak egiten duen balorazioa islatzen duelako; eta horrek era berean egoera zibileko betekizunak ezartzen ditu.
Iruzkina:
2007an EAEn kotizazio gabeko pentsioen zenbatekoa (341,3 euro) erretiroko kotizaziopeko pentsioen zenbatekoaren (1.014,5 euro) % 33,6 besterik ez zen. Proportzio hori % 37,1ekoa izan zen 2003an.
Deigarria da lan-merkatuarekin harreman egonkorrik izan ez duten pertsona zaharrei buruz ongizate-gizarteak egiten duen aintzatespen eta balorazio urria, lan-merkatuarekin harreman egonkorra izan dutenekin alderatuz gero (hiru aldiz txikiagoa).
Adierazlea:
Kotizazio gabeko pentsioen balio erlatiboa erretiroko kotizaziopeko pentsioekin alderatuta. EAE eta Espainia. 2003 eta 2007.
- Pdf taula (pdf - 16 kb)
- Excel taula (excel - 162 kb)
- Pdf grafikoa (pdf - 16 kb)
Xehetasunak
Metadatuak: RDF
-
MotaEstatistika | Estatistika ofiziala (Euskal Estatistika Planaren barruan edota Urteko Estatistika Egitarauan)
- Gaia
-
Geografia eremuaEuskal Autonomia Erkidegoa
-
Lizentzia
-
Sortze-data2009/05/28
-
Eguneratze-data2009/09/17
-
Eguneratze-maiztasunaAldizkotasun gabe
Deskribapena
Kotizazio gabeko pentsioen balio erlatiboa erretiroko kotizaziopeko pentsioekin alderatuta. EAE eta Espainia. 2003 eta 2007.
Emaiguzu zure iritzia
Komenta ezazu datu bilduma hau.Zure iritziak hobetzen laguntzen digu.
