Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Emakumeen eta gizonen arteko urteko soldata-aldea eta batez besteko urteko irabaziak, enpresako antzinatasunaren arabera. EAE eta Espainia. 2002 eta 2006

Estatistika ikusi

Izenburua:

Emakumeen eta gizonen arteko urteko soldata-aldea, enpresako antzinatasunaren arabera. EAE. 2006

Iturria:

Egileak egina, INE Soldata Egituraren Inkesta oinarritzat hartuz.

Oharra/Definizioa:

Emakumeen eta gizonen arteko urteko soldata-aldea kalkulatzeko, gizonen urteko batez besteko irabazi gordinaren eta emakumeenaren arteko diferentzia ateratzen da, eta gizonen urteko batez besteko irabazi gordinaren ehunekotan ematen da.

Azpimarratu behar da 21-29 urteko antzinatasuna eta 30 urtetik gorako antzinatasuna duten emakumeen laginaren behaketen kopurua oso txikia dela (100 eta 500 bitartean), eta horregatik zifra hori ez da fidagarria eta kontu handiz interpretatu behar da.

Iruzkina:

Gizonen eta emakumeen arteko urteko soldata-aldea EAEn positiboa da aztertu diren antzinatasun-tarte guztietan. Hau da, emakumeek gaur egun batez beste urtero gutxiago irabazten dute gizonek baino, enpresako antzinatasuna edozein izanik ere.

Soldata-aldea murriztuz doa enpresako antzinatasuna handitzen den heinean. Horrela, soldata-aldea % 30,5etik (1-3 urteko antzinatasuna) % 28,0ra murrizten da (4-10 urteko antzinatasuna), % 24,4ra (11-20 urteko antzinatasuna), eta % 10,5era (21-29 urteko antzinatasuna).

Soldata-aldearen bilakaerari dagokionez, 2002. eta 2006. urteen artean zabaldu egin zen antzinatasun txikiagoa zutenen artean (urte bat baino antzinatasun txikiagokoen artean salbu), eta murriztu egin zen antzinatasun handiagokoen artean.

Adierazlea:

Emakumeen eta gizonen arteko urteko soldata-aldea eta batez besteko urteko irabaziak, enpresako antzinatasunaren arabera. EAE eta Espainia. 2002 eta 2006.

Xehetasunak

Metadatuak: RDF

  • Mota
    Estatistika | Estatistika ofiziala (Euskal Estatistika Planaren barruan edota Urteko Estatistika Egitarauan)
  • Gaia
  • Geografia eremua
    Euskal Autonomia Erkidegoa
  • Lizentzia
    Attribution CC BY
  • Sortze-data
    2009/05/25
  • Eguneratze-data
    2009/09/17
  • Eguneratze-maiztasuna
    Aldizkotasun gabe

Deskribapena

Emakumeen eta gizonen arteko urteko soldata-aldea eta batez besteko urteko irabaziak, enpresako antzinatasunaren arabera. EAE eta Espainia. 2002 eta 2006.

Emaiguzu zure iritzia

Komenta ezazu datu bilduma hau.Zure iritziak hobetzen laguntzen digu.