Emakumeen eta gizonen arteko urteko soldata-aldea eta batez besteko urteko irabaziak, adin-tarteen arabera. EAE eta Espainia. 2002 eta 2006
Estatistika ikusi
Izenburua:
Emakumeen eta gizonen arteko urteko soldata-aldea, adin-tarteen arabera. EAE. 2006
Iturria:
Egileak egina, INE Soldata Egituraren Inkesta oinarritzat hartuz.
Oharra/Definizioa:
Emakumeen eta gizonen arteko urteko soldata-aldea kalkulatzeko, gizonen urteko batez besteko irabazi gordinaren eta emakumeenaren arteko diferentzia ateratzen da, eta gizonen urteko batez besteko irabazi gordinaren ehunekotan ematen da.
Azpimarratu behar da emakumeen 60 urtetik gorako tarteko laginaren behaketen kopurua oso txikia dela (100 eta 500 bitartean), eta horregatik zifra hori ez da fidagarria eta kontu handiz interpretatu behar da.
Iruzkina:
Gizonen eta emakumeen arteko urteko soldata-aldea EAEn positiboa da aztertu diren adin-tarte guztietan. Hau da, emakumeek gaur egun batez beste urtero gutxiago irabazten dute gizonek baino, eta hala da edozein adin-tartetan.
Azpimarratu behar da soldata-aldea pixkanaka handitu egiten dela adinak aurrera egiten duen heinean (urteko sarrerek termino absolututan duten gehikuntzarekin paraleloan, adin-tarte txiki batetik handiago batera igarotzen denean). Alde hori pixka bat handiagoa da batez besteko aldea baino (% 28,4) 50etik 59ra arteko adin-tartean (% 32,3), baina badirudi murriztu egiten dela azken lan-estadioan, 60 urteen eta erretiroaren artean (% 22,9). Joera hori Espainian ere ikus daiteke.
Soldata-aldearen bilakaerari dagokionez, nabarmentzekoa da 2 puntu handitu zela batez beste 2002 eta 2006 artean (% 26,4tik % 28,4ra). Igoera hori askoz handiagoa izan zen 20tik 29ra arteko adin-tartean (6,4 puntuko igoera). Hala eta guztiz ere, adin-tarte handienetan aldea murriztu egin zen.
Adierazlea:
Emakumeen eta gizonen arteko urteko soldata-aldea eta batez besteko urteko irabaziak, adin-tarteen arabera. EAE eta Espainia. 2002 eta 2006.
- Pdf taula (pdf - 24 kb)
- Excel taula (excel - 166 kb)
- Pdf grafikoa (pdf - 16 kb)
Xehetasunak
Metadatuak: RDF
-
MotaEstatistika | Estatistika ofiziala (Euskal Estatistika Planaren barruan edota Urteko Estatistika Egitarauan)
- Gaia
-
Geografia eremuaEuskal Autonomia Erkidegoa
-
Lizentzia
-
Sortze-data2009/05/25
-
Eguneratze-data2009/09/17
-
Eguneratze-maiztasunaAldizkotasun gabe
Deskribapena
Emakumeen eta gizonen arteko urteko soldata-aldea eta batez besteko urteko irabaziak, adin-tarteen arabera. EAE eta Espainia. 2002 eta 2006.
Emaiguzu zure iritzia
Komenta ezazu datu bilduma hau.Zure iritziak hobetzen laguntzen digu.
