Landa Errentamenduen Erregistro Berezia

Deskribapena


Landa-errentamenduen erregistro berezian inskriba daitezke Euskal Autonomia Erkidegoan dauden landa-finken errentamendu-kontratuak, publizitate-, borondate- eta doakotasun-printzipioen arabera.

Landa-errentamendutzat hartuko dira, prezio edo errenta baten truke, finka bat edo batzuk, edo finka horietako batzuk, aldi baterako lagatzen dituzten kontratuak, nekazaritza-, abeltzaintza- edo baso-ustiapenerako. Erregistro horretan inskribatuta daude landa-errentamenduen erregistroko altak, ezerezteak eta aldaketak.

Errentamendu-kontratuak erregistroan inskribatzea borondatezkoa da, eta kontratuan parte hartzen duen edozein alderdik eskatuta egingo da; alderdiek egiaztagiriak aurkeztu beharko dituzte.

Kontratu bat inskribatu ondoren, aldaketak edo ezeztapenak jakinarazi behar dira, hau da, inskripzioari buruzko informazioa eguneratuta eduki behar da.

Nori dago zuzenduta


Euskal Autonomia Erkidegoan kokatutako finka ustikoen errentatzaileak edo errentariak diren pertsona fisiko edo juridikoak, Landa Errentamenduei buruzko 49/2003 Legea aplikatu behar den kasuetan.

Erakundeak


Kudeatzen duen erakundea

  • Elikadura, Landa Garapena, Nekazaritza eta Arrantza / Elikadurako eta Landa Garapeneko Sailburuordetza > Nekazaritza eta Abeltzaintza Zuzendaritza

Ebazten duen erakundea

  • Elikadura, Landa Garapena, Nekazaritza eta Arrantza / Elikadurako eta Landa Garapeneko Sailburuordetza > Nekazaritza eta Abeltzaintza Zuzendaritza

Kontaktu-informazioa


Harremanetarako datuak

Telefonoa: 945 01 99 22

E-maila: arrendamientosrusticos@euskadi.eus

Aurrez aurreko arretarako ezinbestekoa da aldez aurretik hitzordua hartzea.

Kodea(k)

  • Erregistroan alta: 0116002
  • Erregistroan datuak aldatzea: 0116001

Landa-errentamenduen kontratuen erregistroan alta


Indarrean dagoen araudiaren arabera, pertsona juridikoek, nortasun juridikorik gabeko erakundeek (ondasun-erkidegoak edo jaraunspen banatugabeak) eta banako enpresaburuek edo autonomoek, beren lanbide-jarduera gauzatzean egiten dituzten izapide eta jarduketetarako, administrazioarekin modu elektronikoan harremanetan jarri behar dira.

Landa-errentamenduen kontratuen erregistroan datuak aldatzea


  1. Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
  2. Prestatu dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu online inprimakian botoi honen bidez eta bete eskabidearen datuak.
  1. Sartu online inprimakira botoi honen bidez eta bete eskabidearen datuak (ez da beharrezkoa identifikazio elektronikorako bitartekorik izatea).
  2. Inprimatu bete duzun eskabidea, eta eskuz sinatu. Ez duzu inprimagailurik?
  3. Aurkeztu eskabidea eta beharrezko dokumentazioa prozeduran ezarritako epean eta lekuetan.

* Ez duzu formularioa saio bakar batean bete, sinatu eta bidali behar. Nahi baduzu, Administrazioaren sistema informatikoan gorde dezakezu, eta hurrengo saioetan prozesua jarraitu.