Erakunde sindikalen parte-hartzea EAEko Administrazio Orokorreko enplegatu publikoen lan-baldintzei lotutako kide anitzeko organoetan
Sindikatuetako enplegatu publikoen lan-baldintzei lotutako kide anitzeko organoak:
Segurtasun eta Osasun Batzordea parte hartzeko organo paritarioa eta kide anitzekoa da, eta erakunde autonomoetan arriskuak prebenitzeko planak, programak eta ebaluazioa proposatu eta aldian-aldian kontsultatzea du xede.
ARAUDIA
- 31/1995 Legea, azaroaren 8koa, Lan Arriskuen Prebentzioari buruzkoa.
- 83/2010 Dekretua, martxoaren 9koa, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzura diharduten funtzionarioen lan-baldintzak arautzen dituen akordioa onartzen duena..
Itzarri - BGAE erakundea da, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren, haren erakunde autonomoen, zuzenbide pribatuko erakunde publikoen eta haren mendeko sozietate publikoen zerbitzura diharduten langile guztiei zuzendua, eta gizarte-aurreikuspen osagarriko, enpleguko eta ekarpen definituko sistema bat kudeatzeaz arduratzen dena.
ARAUDIA
- Itzarri Estatutuak, Enpleguko Borondatezko Aurreikuspen Erakundearen (Enpleguko BGAE)
Gobernu Kontseiluak 2016ko irailaren 6an egindako bilkuran onartutako eta Erakunde Harremanetarako sailburuordearen irailaren 6ko 13/2016 Ebazpenaren bitartez argitaratutako Administrazio Orokorreko eta haren Erakunde Autonomoetako Emakume eta Gizonen Berdintasunerako I. Planaren bidez sortua.
NORMATIVA
- AGINDUA, 2025eko urriaren 6koa, Gobernantza, Administrazio Digital eta Autogobernuko sailburuarena, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren eta Organismo Autonomoen Berdintasunerako Batzorde Iraunkorreko zenbait kide kargutik kendu eta beste batzuk izendatzeko dena.
- 13/2016 EBAZPENA, irailaren 6koa, Erakunde Harremanetarako sailburuordearena, honen bitartez, Administrazio Orokorreko eta haren Erakunde Autonomoetako emakume eta gizonen berdintasunerako I. Plana onartzen duena Jaurlaritzaren Kontseiluak hartutako erabakia argitara dadila xedatzen da.
Azken aldaketako data: